Txirbil harroketa bidezko mekanizazioa ikastaroa irailaren 30ean abiatuko da

2013/09/16 00:00:00 GMT+2
Lanbidek %100 subentzionatutako ikastaroan izena emateko epea irailaren 23an amaituko da. Enpresek praktiketarako jendea hartzea nahi baduzue deitu IMHra.

Lanbidek %100 subentzionatutako "Txirbil harroketa bidezko mekanizazioa" Agiri-profesionalen ikastaroa antolatzen ari gara IMHn emateko datorren irailaren 30etik aurrera. 540 ordutako ikastaroa arratsaldez izango da. Ikastaroa amaitzen dutenek enpresa-praktikak egiteko aukera izango dute.

Ikasteko interesa dutenek Lanbiden inskribatuta egon behar duzue, Lanbideren edozein bulegotan edo eta orrialdean. Ikastaroaren kodea da: kodea: 2013200157. Gogoratu izena emateko epea irailaren 23an amaituko dela

Bestalde, zure enpresan norbait praktiketan hartzeko interesa baduzu, jar zaitez harremanetan IMHko Nora Ramonekin.

Informazioa: 943744132 telefonoan (Nora Ramon) edo nora[abildua]imh.es helbidean