STEAM-Active Erasmus+ proiektu berriaren lehen topaketa

2022/03/29 19:12:00 GMT+2
Ingeniaritzako irakasleen ezagutza eta esperientzia hobetzea du helburu, STEAM bezalako hezkuntza-metodologia berritzaileak erabiliz, eta ikasleek ingeniaritzarekin lotutako gizarte-gaietan duten errendimendua hobetzea, arazo bat konpontzeko hainbat diziplina integratzeko duten gaitasuna sustatuz.
STEAM-Active KA2 Erasmus+ proiektu berria estreinatu dugu eta hasiera emateko lenen topaketa online egin genuen martxoaren 3-4an.
 
Edurne Iturbe eta Josetxo Gutierrez izango dira IMH Campuseko proiektukide parte hartzaileak.
 
Proiektuaren helburua da ingeniaritzako irakasleen ezagutza eta esperientzia hobetzea, STEAM bezalako hezkuntza-metodologia berritzaileak erabiliz, eta ikasleek ingeniaritzarekin lotutako gizarte-gaietan duten errendimendua hobetzea, arazo bat konpontzeko hainbat diziplina integratzeko duten gaitasuna sustatuz.
 
Proiektuko bazkide izango ditugu UPV/EHU (koordinatzailea) Italiako Pixel eta Perugiako Unibertsitatea, Lituaniako Kaunas University of Technology, Alemaniako DHBW - Baden-Wuerttemberg Cooperative State University, Greziako Peloponesoko Unibertsitatea.