Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako 2020-2021 ikasturte akademikoaren hasiera

2020/09/03 18:45:00 GMT+2
Unibertsitate Graduko 2020-2021 ikasturteko prestakuntza formatu "bimodalean" izango da, aurrez-aurrekoa eta telematikoa txandakatuz.

Itzuli dira ikasgeletara Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako ikasleak.

Osasun-protokoloa betez eta IMHko instalazioetan beharrezko egokitzapenak egin ondoren, gaur hasi dugu ikasturte berria Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Graduko 2. eta 3. mailako ikasleekin, eta bihar 4. mailakoen txanda izango da.

Lehen mailako ikasle berriek irailaren 7an hasiko dute hastapen-astea, goizeko 8:30etako ongi etorriarekin.

UPV/EHUri atxikitako IMHko Ingeniaritza Dualaren Eskolako prestakuntza formatu "bimodalean" emango da, txanda-egutegi bati jarraituz, non ikasleak aurrez aurreko eskolak eta prestakuntza telematikoa txandakatuko duten, uneoro beren segurtasuna zainduz, eta covid-19ran bilakaeraren arabera sortuko diren egoerak kontuan hartuta.

Ongi etorri!