IMHn lan egiteko eskaintza: Fabrikazio Aditiboko Ingeniaria

2019/11/15 10:12:00 GMT+1
Aditiboko lantalderako kide berriaren bila gabiltza. Interesatzen zaizu? Curriculumak jasotzeko epea azaroaren 29 arte luzatu dugu.

Funtzioak:

  • Fabrikazio Aditiboaren arloko proiektuen lidergoa eta garapena
  • Ikerkuntza proiektuetan partaidetza
  • Ingeniaritzako ikasketetan irakasle
  • Lanerako Prestakuntzako ikastaroetan irakasle

Eskakizunak:

  • Fabrikazio Aditiboko prozesuen ezagutza eta esparru honetan esperientzia
  • Goi mailako Ingeniaritza / Masterra
  • Doktoretza
  • Euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzea

Ikusi hemen Fabrikazio Aditiboko zein teknologia ditugun IMHn.

Harremanetarako

Interesa duten pertsonek idatz dezatela hemen (azaroaren 29a azken eguna), bidal dezatela CVa emailez imh@imh.eus helbidera, edo posta arruntez IMH Azkue auzoa, 1 – 20870 Elgoibar helbidera, gaian ADITIBOA idatzita eta harremanetarako telefonoa zehaztuz.