IMH Campuseko unibertsitate tituluen diploma banaketa ekitaldia: argazkiak eta bideoa

2023/03/30 21:00:00 GMT+2
2021-2022 promozioa

 

Martxoaren 30eko ekitaldian IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako diplomak banatu ditugu eta aitortza egin diegu Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradu, Digital Manufaturing unibertsite master, Fabrikazio Aditibako unibertsitate espezializazioaren espezializazioko ikasleei.

Horrez gain, aipamen berezia izan dute:

Espediente onenak:

  • GRADUA, PEIO AGUADO ALTUNA
  • MASTERRA, IÑAKI RUBIO ORTUBAY
  • FABRIKAZIO ADITIBOA, ITZIAR RUIZ MORAZA

Ekitaldian Itxaro De Isusi Graduko ikasle ohiak bere bizipenak eta eskertza adierazi ditu, ikasle ohien ordezkari gisa.

Bestalde, Euskal instituzioetako ordezkariek eta Ixaka Egurbide IMH Campuseko zuzendariak zorion mezuak eman dizkie graduatuei: Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak; Ane Beitia Elgoibarko alkateak; eta Josu Riezu Ortueta AFM Clusterreko Pertsonen arloko Zuzendariak.

Ekitaldia amaitzeko eta luntxaren aurretik, Elgoibarko Biraka dantza emanaldia izan dugu.

Zorionak graduatuei, familiei eta irakasle-tutoreei! Plazer handia izan da zuekin berriz elkartzea.

Eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta ekitaldia antolatzen eta gozatzen lagundu diguzuen guztioi!