IMH Campus Elgoibarko I. Zientzia Azokan

2022/05/13 16:05:00 GMT+2
Gure ikasleek teknologiari lotuta lantzen dituzten steam proiektuen berri emango diegu herritarrei.

Maiatzaren 21ean Elgoibarko I. Zientzia azokan parte hartuko du IMH Campusek, herriko ikastetxe, enpresa eta eragilerekin batera.

Elgoibarko ume eta gazteei zientzia eta teknologia gertukoa eta erakargarria egitea da helburuetako bat.

Eta horretarako, IMH Campusen ikasleek lantzen dituzten teknologia-steam proiektuak adibide bezala ipiniko ditugu gure erakustokian:

  • Errealitate areagotua tornu konbentzionalak erabiltzen ikasteko.
  • Skating in manufacturing YML proiektuan, Makina Erremintaren Museoarekin elkarlanean
  • Balioak 4.0 - San Lazaro Egoitzarekin eta Makina Erremintaren Museoarekin elkarlanean
  • Bizi bizia bizikleta - Arreiturrerekin elkarlanean
  • MagnetErakarri - Herri Eskolarekin elkarlanean

Hitzordua:

  • 2022/5/21
  • 11:00-14:00
  • Lekuederren

Informazio guztia www.elgoibar.eus