IKASENPRESAKO kongresuan parte hartu dute IMHko ikasleek

2020/12/02 15:51:00 GMT+1
IMHko ikasleek ikasenpresa-proiektuak aurkeztu eta zeharkako konpetentziak lantzeko tailerretan parte hartzeko aukera izan dute.

Aurtengo egoeragatik IKASENPRESA KONGRESUA  on-line egin da.

Bertan IMHko heziketa zikloetako mantentze, fabrikazio eta diseinuko ikasleek parte hartu dute. Kongresuan jarraitu zituzten tailerrak ondorengoak izan ziren:

  • Zibersegurtasuna: “sarean dauden gaiztoetatik” babesten ikasi
  • Ikastest: Izan zaitez lehena erronka ekonomiko-finantzarioei erantzuten
  • Sormena: nondik datoz ideiak?
  • Zure Ametsa: ausartu zaitez zure ametsa negozio-ideia bihurtzea

IMHko ikasleek bideoa partekatu zuten beraien negozio ideiak aurkeztuz.