Etorkinentzat hiztegi industrialaren aurkezpena

2007/02/22 00:00:00 GMT+1
Hiztegi industrialaren helburua da Debabarreneko ingurune industrialaren ikuspegia azaltzea atzerriko herrialdeetatik datozen pertsonei, gure inguruan dauden enpresak identifika ditzaten, zein makina erabiltzen diren, egiten dituzten prozesuak... honela, jatorrizko herrialdeetan dituzten gaitasunak eta gure enpresa industrialak eskatzen dituztenen arteko gonbaraketa egin ahal dezaten. Hiztegiaren hizkuntzak dira euskara, gaztelera, frantsesa, portugesa, errumaniera eta arabea.

Sektore industrialeko enpresek langileak kontratatzeko dituzten beharrak hareagotzen ari dira egun, eta dagoeneko errealitatea den inmigrazioaren etorrera handiak integratzeko egiten ari diren harrerako gizarte ekintzak behar hauekin uztartzeko kokatzen da proiektua, Eibar 2005-2007 Inmigrazio Tokiko Planean, hain zuzen.

"Formazioa eta enplegua" barrutiari dagokionean, Eibarko Udaletxeak eta Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak "Etorkinentzako Debabarreneko industri ingurunearen hiztegia" proiektua garatu dute, zabalkunde tresna bezala.

Hiztegi industrialaren helburua da Debabarreneko ingurune industrialaren ikuspegia azaltzea atzerriko herrialdeetatik datozen pertsonei, gure inguruan dauden enpresak identifika ditzaten, zein makina erabiltzen diren, egiten dituzten prozesuak... honela, jatorrizko herrialdeetan dituzten gaitasunak eta gure enpresa industrialak eskatzen dituztenen arteko gonbaraketa egin ahal dezaten.

Debabarreneko Hiztegi industrialaren xedea ez da osatzen dituen hitzen definizio zientifikoak ematea; hizkuntza erraza eta hurbila erabiltzen du, irudiekin lagunduta, hizkuntza ezberdinetako pertsonek gure inguruko terminologia industriala erraz uler dezaten.

Agenda:

  • 2007ko Otsailak 27
  • 13:00
  • Eibarko Udaletxeko Pleno Aretoa – Unzaga Plaza z/g.

Parte hartzaileak:

  • Iñaki Arriola López Eibarko Alkatea,
  • José Roberto Marro Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Zuzendaria,
  • Joxean Egaña Ajuria IMHko Zuzendari Gerentea
  • Aitor Muniozguren Larrarte IMHko Zuzendari administratibo-finantzarra
  • Mónica Gil Olivan IMHko proiektuetako teknikaria.