Ekiten Tailerrak: Elgoibarko gazteak industriara eta lanbide heziketara gerturatzen

2020/02/20 16:00:00 GMT+2
Elgoibarko Udala, IMH, MEKA, Arreiturre Institutua eta Elgoibar Ikastolak martxorako antolatu dituzte aurtengo ekintzak.

Elgoibarko gazteek Elgoibarko lanbide heziketa, unibertsitatea eta industria aurrez-aurre ezagutzeko helburuarekin Elgoibarko Udalak XII. EKITEN TAILERRAK antolatu ditu, IMH, Meka Arreiturre Institutua eta Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean.

Dagoeneko koordinazio taldeak prestatu du aurtengo egitaraua; 2020ko ekintzak martxoan izango dira.