Ekainaren 30 arte aurkez dezakezu zure ideia industriala Asmaola+ lehiaketan

2014/06/25 23:00:00 GMT+1
Eskuratu 2.500/2.000 euroko sariak eta baliabide industrialak. Euskal erkidegoko gazteentzako lehiaketa.

Zure bezeroek eskatzen dizuten eskaera berriei ezin erantzun zabiltza? Merkatuan erabiltzen ari diren material berriekin lan egiteko aukerarik ez duzu?

Horrelako kontuekin egiten duzu zure egunerokoan? Ideia industrialen inguruan proiektuaren zirriborroa egin eta ASMAOLA+ lehiaketan aurkeztu dezakezu.

Anima zaitez!

Ez baduzu oso argi edo ZALANTZARIK baduzu deitu IMHra Asmaola+-eko  943748379 telefonora edo idatzi asmaola[abildua]asmaola.com helbidera, eta zalantzak argitzen lagunduko dizugu.

Gogoratu Euskal erkidegoko 35 urte arteko gazteentzat dela eta ekainaren 30eran amaitzen dela epea. Anima zaitez!

Sariak:

  • 2.500 eta 2.000 euroko sariak eta baliabide industrialak ideia garatzeko eta negozio bihurtzeko.