Dolu adierazpena

2015/01/23 00:00:00 GMT+1
IMH - Makina Erremintaren Institutuaren eta UPV/EHUren jakin arazpena

Zoritxarreko trafiko istripuan, UPV/EHUren atxikitako zentroa den Elgoibarko IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Alberto eta Eduardo ikasleen heriotzaren eta Ikerrek izan dituen zauri larrien aurrean, IMHk eta Unibertsitateak bere doluminik sentituenak erakutsi nahi dizkizue hildakoen senitarteko, lagun, ikaskide eta hurbilekoei, eta zuen esanetara gaituzue behar duten guztirako. IMHk eta Euskal Herriko Unibertsitateak gure nahirik sutsuena adierazten dugu Ikerren eboluzioa ahalik eta onena izan dadin.

Oharra: IMHko eskolak bertan behera gelditu dira gaurko egunean eta baita biharko antolatuta geneukan Informazio Saioa (urtarrilak 24, 11.00etan IMHn) eta informazio hitzaldia (urtarrilak 24, 12:30ean EHUko Donostiako Campuseko orientazio azokan). Barkatu eragozpenak

UPV/EHUren adierazpena