Aurtengo 30+10 mintegia, urriaren 24an

2012/09/23 23:00:00 GMT+1
Hizkuntza-kudeaketa enpresan gaia lantzen duen jardunaldiaren 7. edizioa antolatu dugu IMHn. Gorde hitzordua zure agendan!

Datorren urriaren 24an Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan burutuko da 30+10 mintegia izeneko Hizkuntza-kudeaketa enpresan jardunaldiaren 7. edizioa.

Aurten ere enpresentzat eta lanbide heziketaren arloarentzat erakargarriak izango diren gaiak antolatu ditugu::

  • Langune - Europako ikerketa "Mapping Best Multilingual Business Practices in the EU"
  • India - AFM enpresen esperientzia
  • Hizkuna - Tecnalia
  • Mahai ingurua: Hizkuntza kudeaketa txertatu lantokiko prestakuntzan eta HEZIBI txandakatze ereduan
  • "Management eta hizkuntza-plangintza"
  • Bikain elkarrizketa

Datorren urriaren 2an Enpresarean azokan aurkeztuko dugu behin-betiko egitaraua.

Bitartean, gogoratu, urriak 24aren goiza IMHn, gorde dezakezu hitzordua zure agendan!