Erasmus+

Erasmus Goi Mailako Hezkuntzaren Gutunak Europar Batasuneko eta nazioarteko lankidetzarako kalitatearen marko orokorra ezartzen du, Goi Mailako hezkuntza-erakundeek  Erasmus + programa burutu dezaten.

Berrikuntza eta praktika onen lankidetzarako edota ikasketa-pertsona mobilitateetan parte hartzeko prest dauden Goi Mailako hezkuntza-zentruentzat aurretiko baldintza Erasmus Gutunaren jabe izatea da.

 

UPenAUTO

Abiatze bilera 2018ko urtarrilaren 16an, IMHn.

Learn&FLy

Abiatze bilera 2018ko otsailaren 1-2, IMHn.

Cwihe

PROIEKTUA: CWIHE (Erref. 2014-1-SI01-KA200-000657) 2014/09/01-2017/08/31

Edukia: CWIHE (Cooperative and Work Integrated Higher Education), ERASMUS+ "Berrikuntza eta jardunbide egokiak trukatzeko lankidetza: hezkuntza, prestakuntza eta gazteentzako aliantza estrategikoen arloan" esparruan finantzatutako hiru urteko proiektua da. Proiektuaren helburua da Goi-mailako hezkuntzan Prestakuntza Dualaren europar sarea eratzea, ereduaren egungo erronkei aurre egiteko eta Europar Batasun mailan zabal dadin, langabeziari aurre egiteko alternatiba eta enpresagintza gaitasunak sustatzeko erreminta baliotsu bezala eta.

Bazkideak: IMHren Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskola (proiektu liderra), Duale Hochschule Baden-Wurttemberg (DHBW) (Alemania), FH Joanneum Gesellschaft M.B.H. (Austria), Formasup (Nord- Pas de Calais) (Frantzia), Universitat de Lleida (Espainia), Högskolan Väst (Suecia), y Libera Universita di Bolzano (Italia).

Cwic

PROIEKTUA: CWIC (Erref: 14-202-000657)

Edukia: CWIC (Cooperative and Work Integrated Curriculum) ERASMUS+ programak finantzatutako 3 urteko proiektua da. Helburuak: Hezkuntza praktikoaren baldintzak eta metodo kooperatibo berria ezarri; lanbide heziketak eta hezkuntzak merkatuaren eskaeren aurrean erantzuna hobetu; lanbide heziketan kalitate sistema hobetu eta enplegagarritasunari lagundu. Horretarako Lanbide Heziketa Dualean proba pilotuak egingo dira Eslovenia eta Macedoniako ikastetxeetan. IMHk proiektuan parte hartzen du, Austriako FH Joanneum-ekin batera, eremuko aditu bezala.

Bazkideak: Šolski Center Velenje (liderra) (Eslovenia), CMEPIUS (Eslovenia), Šolski Center Slovenske Konjice-Zreče (Eslovenia), ASUC Boro Petrushevski – Skopje (Macedonia), Unior (Eslovenia), FH Joanneum (Austria), IMH - Fundación para la Formación Técnica en Máquina-Herramienta

LearnIT

PROIEKTUA: LearnIT

Edukia: Proiektuaren helburua da erremintak eta jarraibideak sortzea, ikasgelan bertan banakako-heziketa egin ahal izateko, ikasleen ezagutza maila desberdinak kontuan izanik, guztia CNC ezagutzerara ekarrita, konpetentzia hauek hainbat herrialdetan aitortuak izan daitezen.

Bazkideak: CENFIM - Portugal (Proiektuaren koordinatzailea), ANQEP - Portugal, SALPAUS - Finland, MES - Alemania, IMH - Euskadi