Babes- eta laguntza-ekintzak egiteko laguntzak. 2012 ko deialdia

2012/05/16 17:27:00 GMT+2
Ikerlanak egiteko, produktu eta tresna berritzaileak garatzea eta enpresa eta langileei, lanbide-heziketa eta - mugikortasuneko aukerei buruzko, nahiz lanbide-gaitasunak bideratzen dituzten enplegurako lanbideheziketako ekintzetarako sarbide ezberdinei buruzko informazioa, laguntza eta orientazioa emateko dirulaguntzak.

Laguntzak ondorengo ekintzetarako dira:
- Enplegurako lanbide-heziketa sustatu eta hedatzeko.
- Berrikuntza-ekintzak prestakuntza- prozesuetan, -produktuetan eta -tresnetan egiteko.
- Eredu berriaren esparruan, prestakuntza, kualifikazio eta enpresagarapeneko foroak sortzeko.
- Zeharkako eta sektore anitzeko azterlanak egiteko.

EAEko enpresa, erakunde eta antolakundeak  izan ahalko dira dirulaguntzen eskatzaile eta onuradun, beren helburuetako bat enplegurako lanbide-heziketari lotutako jardueren garapena bada.

Diruz lagundutako ekintzak egiteko epea 2012ko ekainaren 15an amaituko da.

Deialdiko testua ikustea nahi baduzu, sakatu hemen