Edurne Iriondo, Labein-Tecnaliako ikertzaile doktoratua, 2008ko ikasle ohi aipagarria, Elgoibarko IMH Sarien 6. edizioan.

2008/04/03 00:00:00 GMT+2
2008ko ikasle aipagarria Joseba Aramendi Garmendia, Getariara (Miakoa) eta 2008ko aipamen berezia Eneritz Iraeta Soraluzetarra izan dira.

Makina Erremintaren sektoreari lotutako 44 enpresen parte-hartzearekin 2008ko IMH Sariak 6. edizioa antolatu du Elgoibarko IMHk. Aurreko edizioan nazioartekotasuna izan bazen sarien gaia, aurten zientzia eta teknologiaren berrikuntza urtearekin lotu da (*). Sarituak izan dira:


2008ko ikasle aipagarria: Joseba Aramendi Garmendia, Getariara (Mia auzokoa), Mekanizazio bidezko Produkzioko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea. 1.500 eurotako ikasketa poltsa.


2008ko aipamen berezia: Eneritz Iraeta Agirregomezkorta, Soraluzetarra, Proiektu Mekanikoen Garapeneko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea. 1.500 eurotako ikasketa poltsa


Ikasle aipagarria fabrikazio arlokoa denez, fabrikazio arloko ikasle aipagarriari eman ordez, ahalik eta ikasle gehien saritzeko helburuarekin IMHko bigarren ipagarriagari eman zaio saria.


2008ko ikasle ohi aipagarria: Edurne Iriondo Plaza, Ondarrutarra, Materialeen Ingeniaritzako Doktorea eta Labein-Tecnaliako ikerlaria. Ikasle ohi aipagarriak IMHko eskultura korporatiboa jasoko du.


Edurne Iriondo Plaza, ikasle ohi saritua

Batxilergoa amaituta, adierazi digu “diseinuarekin lanean ikusten zuen bere burua modu praktiko batean” eta IMHko 2+3 eredua ezagututa (2 urte Goimailako Zikloa eta 3 urte IMHko ingeniaritzan lan eta ikasiz) IMHn apuntatu zen. Horrela 1996-2001 urteen tartean Delineazioko ikasketak egin zituen eta Ingeniaritza Eskolan lanean eta ikasten, txandakako metodologiarekin Fagor Arrasate Elkarte Kooperatiboan Etxebarriko plantan bulego teknikoan lanean jardunez.


2001-2002 ikasturtean EHUko diseinu-kudeaketa masterra egin zuen Bilboko DZ erakundean eta 2002-2007 urteetan EHU-ko Doktoradutza egin du Labeinekin. Tesia: “Eragin Elektromagnetikoen Bidezko Errekuperazio Elastikoaren Kalibrazioa”.


Lan esperientzia zabala izan du, Itziarko CMEn praktikak egin ondoren, Fagor Arrasate Etxebarrin Bulego teknikoko proiektista izan zen eta, ondoren, Errenteriko Construcciones Metálicas Zabinox enpresako arduradun teknikoa. 2003 urtetik aurrera Derioko Labein (Tecnalia Automoción) zentru teknologikoan lanean jardun du, automozioko konformazio arloan eta maiatzaren 5ean Durangoko Azterlan Ikerketa Zentruan hasiko da lanean Proiektuen Koordinatzaile bezala. Atzerrian hainbat lan egonaldi egin ditu, azkenak Estatu Batuetan, urte t’erdi doktoradutza tesia garatzen (The Ohio State University) eta Ukranian.


                Ikasketa eta lan-ibilbidea era kronologikoan:

        • Goi mailako Heziketa Zikloa (IMH): Desarrollo de proyectos mecánicos.
        • Ingeniaritza (IMH, 3. promozioa): Fagor Arrasate, Bulego Teknikoa, Proiektista
        • Masterra (UPV/EHU): Gestión de Diseño.
        • Zabinox: Arduradun Teknikoa.
        • Doktoradutza (UPV/EHU-Labein): Eragin Elektromagnetikoen Bidezko Errekuperazio Elastikoaren Kalibrazioa.
                        *Nazioarteko Kongresuetan aurkezpenak: 11.(Estatu Batuak, Alemania,...)
                        * Patente eskaera bat.
        • Gaur egungo egoera: ikertzailea Tecnalia Automoción-en.
        • Maiatzaren 5etik aurrera Proiektuen Koordinatzailea Azterlan ikerketa zentruan.


IMH Sarien helburua da Ikasketa garaian edo eta baita ondorengo lanbidearen garapenean nabarmendu diren Heziketa Zikloetako ikasleei gure esker ona ematea.


IMHk eskertu nahi ditu aurtengo IMH Sarietako 44 enpresa babesle eta kolaboratzaileak.



(*) Berrikuntzaren urtea...