Lan eskaintza: Doktorea behar dugu fabrikazio prozesu aurreratuetan unibertsitate klaseak emateko eta enpresetan berrikuntza proiektuak garatzeko.

IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako kide izan nahi duzu?

IMH Campusen Doktore bila gabiltza, fabrikazio prozesu aurreratuetan unibertsitate klaseak emateko eta enpresetan berrikuntza proiektuak garatzeko.
 
Ardurak:
  • Ingeniaritzako ikasketetan irakasle.
  • Bezeroen beharrei erantzungo dien produktu/proiektuen garapena eta berrien sorkuntza.
  • Ikerkuntza proiektuetan partaidetza.
  • Lanerako Prestakuntzako ikastaroetan irakasle.

Eskatzen duguna:

  • Ingeniaritza edo goi mailako ikasketak arlo zientifikoan.
  • Doktoretza.
  • Euskara  C1 maila (EGA).
  • Gaztelania C1 maila.
  • Ingelesa C1 maila.

Baloratuko dugu:

  • Irakaskuntza eskarmentua.
  • Enpresan eskarmentua.

Interesatzen bazaizu, 2023ko apirilaren 2a baino lehen zure proposamena idaztea eskertuko dizugu, gaian DOKTOREA adieraziz 👇

BIDALI ZURE PROPOSAMENA