SpainSkills 2011: IMHko ikasleak podiumean

2011/04/10 23:00:00 GMT+1
Madrilen burutu diren estatu mailako Lanbide Heziketako Olinpiadetan Larraitz Urangak urrea lortu du CNC Fresa proban eta Euskadiko lehiakide onena izendatu dute. Bestalde Asier Iraetak zilarra lortu du polimekanika proban.

Larraitz Londresera doa!

IMHko Mekanizazio bidezko produzkioko Larraitz Uranga Larraskandako ikasleak Madrilen apirilaren 4tik 8ra burutu ziren lanbide heziketako olinpiadetan urrezko domina lortu zuen CNC Fresa proban. Bestalde, IMHko industri ekipoen mantenimenduko ikaslea den Asier Iraeta Soraluzekoari zilarra egokitu zitzaion polimekanika proban, urrea lortzetik oso gertu egon bazen ere.

Guztira estatuko erkidegoetako 260 ikasle inguruk parte hartu dute Madrigo IFEMAn burutu diren Spainskillsen 32 espezialitateetan (skill). Sari banaketa apirilaren 9an izan zen, Miguel Soler Lanbide Heziketako Zuzendari Orokorraren parte-hartzearekin. Euskaditik 17 ikaslek parte hartu zuten eta hauetatik urrezko hiru domina lortu genituen, Elgoibarko IMHko Larraitz Uranga CNC FresanAndoaingo La Salle Berrozpeko Gaizka Dominguezena CAD diseinu mekanikoan, eta Errenteriako Don Bosco-ko Jaime Gil Bermejo Ibilgailuen pinturanCNC Tornuko proban Unai Ventura Easo Politeknikoko ikaslea eta Euskoskillseko txapelduna izandakoak zilarra lortu zuen Spainskillen. Urrezkoak Londresera joango dira 2011ko urrian Worldskills probetan lehiatzera.

Spainskills sari banaketan ere aukeratu zituzten Erkidego bakoitzeko ikasle onenak, Euskadiren kasuan ikasle txapelduna Larraitz Uranga izan zen.

Opari bezala, urrezko sarituei Caja Madridek eskainitako Bikaintasun Eurobeka bat eman diete ingelesa ikasteko uda honetan Erresuma Batuan eta Irlandan.

Zorionak ikasleei eta bereziki sarituei, zalantzarik ez dago eta lehen mailako ikasleak izan ditugula Euskoskills eta Spainskillsetan. Eta zorionak ere irakasle tutore izan direnei, hauen lana ezinbestekoa izan baita ikasleen arrakasta lortzeko. Jarritu horrela fabrikazio mekanikoa lanbide heziketatik garatzen!

 

  • SpainSkills olinpiadetan Euskadik lortutako emaitzak: tknika.net