Kudeaketa egutegia

2023/24ko Kudeaketa Akademikoko Egutegia. Epeak eta prozedurak.

 

1. Matrikula berria

1. deialdian onartutako ikasle berriek matrikula egiteko eta agiriak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 24an hasi eta 28an amaitzen da. Ikastegiko idazkaritzan egin behar dute, 2. deialdian onartutako ikasleek irailaren 2023ko 1a eta 4a artean egin beharko dute matrikula.

2. Goiko mailetako matrikula

Goiko mailetako ikasleek, matrikula egiteko eta agiriak aurkezteko, 2023ko uztailaren 10tik 18ra dute, eta ikastegiko idazkaritzara jo beharko dute horretarako. Gradu Amaierako Lana soilik duten ikasleen kasuan, 2023ko urriaren 1etik 7ra dute.

3. 2022/23 ikasturtean matrikulatuta ez zeuden ikasleen matrikula

Matrikularako agiriak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 10tik 18ra dute, eta agiriak ikastegiko idazkaritzan eman behar dira.

4. Lekualdaketak

Ikus matrikula berria ataleko datak.

5. Matrikula-aldaketak

Ikasturte osorako matrikula-aldaketak (1. eta 2. lauhilekoak) ikasturtea hasi eta hurrengo 15 egunen barruan eska daitezke, 2023ko irailaren 4tik 15era bitartean (biak barne). Ikasleak ez badu oraindik onartutako irakasgaien jakinarazpena jaso, ebazpenaren hurrengo 15 egunen barruan eskatu ahal izango du.

6. Matrikula baliogabetzea

Matrikula baliogabetzeko epea 2023ko abenduaren 31n bukatuko da.

7. Gradu amaierako lanaren matrikula

2023-2024 ikasturterako, Gradu Amaierako Lanaren matrikula eta defentsa otsaileko deialdian egiteko eskaera 2024ko otsailaren 8a eta 9a bitartean egingo da, uztaileko deialdian egiteko 2024ko uztailaren 4a eta 5a bitartean, eta  iraileko deialdian egiteko eskaera 2024ko irailaren 5a eta 6a bitartean egingo da.

8. Aitorpena

Irakasgaien aitorpenerako eskaera ikastegiko idazkaritzan entregatu beharko da 2023ko irailaren 1etik 10era bitartean, salbuespen honekin: 2024-2025 ikasturteko Atzerriko misioa irakasgaiaren aitorpenerako eskaera egiteko epea 2023ko abenduaren 6a eta 15a bitartean egingo da.

9. Ikasturte amaierako deialdia

Titulazioa lortzeko 30 kreditu edo gutxiago gainditu gabe dituzten Graduko ikasleek (Gradu Amaierako Lana kontuan izan gabe) zenbait irakasgairen deialdia urtarrilera aurreratzea eskatu ahal izango dute; hain zuzen, azterketa-data ofiziala 1. matrikulakoak ez diren irakasgaien kasuan (Gradu Amaierako Lana izan ezik). Ikus baldintzak kudeaketa arautegian.

Eskariak 2023ko azaroaren 8tik eta 17ra bidaliko dira web bidez soilik, hurrengo estekari jarraituz: eskaera egin eta ondorengo eskaera orria erabiliz: eskaera orria.

 Eskaerarik badago, zentroak azterketa horien data ofizialak argitara emango ditu 2023ko abenduaren 21ean, eta azterketak 2024ko urtarrilaren 22tik 26ra bitartean egingo dira.

10. Konpentsazio bidezko ebaluazioa

Eskariak web bidez soilik bidaliko dira irailaren 1etik eta 5era eta martxoaren 1etik eta 5era, hurrengo estekari jarraituz: eskaera egin eta ondorengo eskaera orria erabiliz: eskaera orria.

Konpentsazio Epaimahaiak irailaren edo martxoaren 15a baino lehen hartuko du erabakia, hurrenez hurren. Ebaluazio Arautegian onartutako eta jasotako irizpideak bete behar dira. Ikus irizpideak.

Deskargatu hemen dokumentu guztia