Lanbide Heziketaren Ekintzailetasun Astea

2008/04/28 23:00:00 GMT+1
Maiatzaren 5 eta 10 bitartean Lanbide Heziketako ikastetxeok Ekintzailetasunaren astea ospatuko dugu. Tknikak koordinatuta, aste honetako jardunen helburua izango da ekintzailetasun kulturak duen garrantzia dela eta gizartea eta hezkuntza mundua sentzibilizatzea.

IMHk, Lanbide Heziketako beste ikastetxeek bezala, gure ikasleek bultzatutako enpresen sorreran parte hartzen du. IMHk instalazioak eta ezagutzak ahalbidetzen dizkio ikasle ohiei, enpresa inkubagailu gisa. Honela, IMHk ahalik eta erreztasun gehien ematen dizkie ikasleei duten ideia gauzatzeko. IMHk ekintzailetasun sareko partaide da aurten, eta besteak beste ikasle ohien Soliclima enpresa sortzen lagundu du.


Ikasleei ekintzailetasuna bultzatzeko egiten diren jardunen garrantzia transmititu ahal izateko, gure ikastetxeak 2. Ekintzailetasun Ideien Lehiaketa antolatu du eta maiatzaren 9an, goizeko 9.30etan, Elgoibarko IMHko Areto Nagusian ekintzailetasunaren sari banaketa ekitaldia antolatu dugu, non MTCAMeko Kudeatzailea den Txema Arroitak, enpresa sortzeko eman dituen pauso eta gora-beheren berri azalduko die.