Ingeniaritzako ikasturte berriaren hasiera

2004/10/15 00:00:00 GMT+2
Ikasle berriek prestakuntza hasiko dute ingeniari gaitasunak lortzeko, aldi berean eta egun erdiz, enpresetan lanean jardungo duten bitartean, proiektu profesionala garatuz.

Txandakako Enpresa Ingeniaritzako lehenengo eta bigarren kurtsoko ikasleek urriaren 18an, astelehenean, emango diote hasiera 2004-2005 ikasturteari, IMHko Areto Nagusian. Enpresa munduko gonbidatu batek hartuko du parte hasiera ekitaldian eta hitzaldia eskainiko die ikasleei. Saioa 15:00etan hasiko da. Hirugarren kurtsokoak irailean hasi ziren, abendura arte atzerrian praktikak eginaz.