Hemen zaude: Hasiera Lege Oharra
Makina Erremintaren Institutua

Lege Oharra

KONFIDENTZIALTASUN-POLITIKA

Aplikazio-eremua

Politika hau URLan MAKINA-ERREMINTA ARLOKO PRESTAKUNTZA TEKNIKORAKO FUNDAZIOAren web orria jasotzen duen dominioa duten orriei aplikatzen zaie. “Gu” esaten dugunean, MAKINA-ERREMINTA ARLOKO PRESTAKUNTZA TEKNIKORAKO FUNDAZIOAri buruz ari gara.

Konfidentzialtasun-politika

Badakigu Internetek bizitza aldatu eta gauzak errazten dizkizula. Internetek onura asko ematen ditu, baina onura horiek murriztu egiten dira zure intimitate pertsonala arriskuan jartzen denean. Gure konpromisoa da Interneten zure intimitatea babesteko gure esperientzia guztia baliatzea.

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakin ezazu datu pertsonalak gordetzeko fitxategi automatizatu bat sortu dugula eta fitxategi hori gure ardurapean dagoela.

Jarraian, gure intimitate-politikaren eta gure jardueraren berri zehatza ematen da. Mesedez, irakur ezazu arretaz. Gure konpromisoak dira:

  • Identifika zaitzakeen informazio pertsonalik ez hedatzea zure baimenik gabe (zuk eskatutako zerbitzuak emateko behar dena soilik).
  • Zuk zeure borondatez emandako informazioa kontrola dezakezu. Guk bildutako datuei dagokienez, legeak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dituzu; bereziki, sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka agertzeko eskubideak (egokia balitz), baita datuak emateko baimena ezeztatzeko eskubidea ere. Eskubide horiek zuk zeuk zuzenean edota zure ordezkariak erabili ahal izango dituzue, izenpetutako eskaera bat helbide honetara bidaliz: Azkue auzoa 1, Posta-kutxa 48, 20870, Elgoibar (Gipuzkoa). Eskaeran, datu hauek agertu beharko dute: izen-abizenak, helbidea (abisuak emateko), NANaren edo pasaportearen fotokopia eta eskaera bera. Eskaera ordezkari bidez eginez gero, hori hala dela ziurtatzen duen dokumentu frogagarriren bat eman beharko da.
  • Zure intimitateari buruz zer galdera eta kezka dituzun esan diezagukezu, horiei erantzuterik izan dezagun.

Etengabe hobetzen ditugu ematen dizkiguzun datuak aldatzeko eskura dituzun baliabideak. Azken hobekuntzen berri izateko, aldian-aldian orri honetan sartzea gomendatzen dizugu.

Informazio pertsonal identifikatzailearen bilketa eta erabilpena

Erregistroa

Gure orrian sartu eta gure zerbitzu asko erabil ditzakezu, nor zaren esan gabe eta zuri buruzko informazio pertsonalik jakinarazi gabe. Enplegu- eta kontsulta-zerbitzuetan sartzean soilik eskatuko zaizkizu datu pertsonal identifikatzaileak.

Gure zerbitzuetako batzuez gozatzeko (enplegu-zerbitzuaz, adibidez), ezinbesteko datu batzuk eskatu ahal izango dira; esate baterako: izena, abizenak, helbide elektronikoa eta posta-helbidea. Datu pertsonalak biltzeko prozesuan, horien beharrezkotasunaren berri emango zaizu. Litekeena da datu osagarriak ere eskatzea, eta, kasu horretan, hautazkoa izango da datu horiek ematea. Nolanahi ere, datu horiek ez emanez gero, ezin izango dugu behar bezain zerbitzu onik eman horiekin lotutako zerbitzuetan. Datu pertsonalak helburu hauekin biltzen dira:

  • Gure orriko azken hobekuntzen eta zerbitzu eskuragarrien berri emateko.
  • Zure interesekin bat datozen zerbitzu eskuragarriei buruzko informazioa emateko.
  • Zuk eskatutako informazioa emateko.

Informazio anonimoa

Erabiltzaileek, oro har, gure web orria bisitatzen edota erabiltzen dutenean, informazio anonimoa gorde egiten dugu, baita gurean erregistratuta ez badaude ere.

Erabiltzaile horiek gure orrian izandako esperientzia pertsonalizatzeko erabiltzen dugu informazio hori, baita gure zerbitzuak oro har hobetzeko ere. Ez daukagu baimenik informazio anonimo hori informazio pertsonalarekin gurutzatzeko eta, ondoren, publizitate pertsonalizatua bidaltzeko.

Hirugarrenei ez diegu gure orriaren erabilpenari buruzko informazio anonimorik emango baldin badakigu informazio hori zure informazio pertsonal identifikatzailearekin (beste iturriren batetik lortuta) gurutzatuko dela, zuk horretarako baimenik eman ezean.

IP helbideen erabilpena

Internet protokoloko (IP) helbidea zenbaki-multzo bat da eta automatikoki ematen zaio zure ordenagailuari, sare lokalaren (LAN) edota hedadura zabaleko sarearen (WAN) bidez zure Interneteko zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan jartzean. Web zerbitzaria helmen handiko ordenagailu bat da, eta, horri esker, zure ordenagailuan ikus ditzakezu web orriak. Zerbitzari horrek automatikoki identifikatzen du zure ordenagailua, zure on-line saioan eman zitzaizun IP helbidearen bidez.

MESEDEZ, kontuan izan IP helbideak edota dominioaren izenak informazio pertsonal identifikatzailearekin lot daitezkeela zenbait kasutan, informazio hori Interneteko erregistroek edota beste erregistro batzuek (Network Solutionsek eta ARINek, adibidez) baliatzen dituzten datu-baseetan gordetzean.

Segurtasuna

Datu-sare seguruak baliatzen ditugu, “firewall” eta pasahitz eta guzti. Segurtasun-neurriak hartzen ditugu zuri buruz dauzkagun datuak ez galtzeko, ez aldatzeko eta datu horiek gehiegi ez erabiltzeko.

Langile batzuek soilik dute baimena zuk guri emandako informazioa ikusteko. Esate baterako, arau zorrotzak ezarri dizkiegu erabiltzaileei buruzko informazioa gordetzen duten datu-baseetan nahiz gure zerbitzuak jartzeko erabiltzen ditugun zerbitzarietan sartzeko baimena duten langileei. Ezin dugu bermatu datuak galduko, gehiegi erabiliko eta aldatuko ez direnik; nolanahi ere, gure esku dagoen guztia egiten dugu halakorik gerta ez dadin.

Gurekin harremanetan jarri

Gure konfidentzialtasun-politikari edo orri honetako jarduerei buruzko zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan: MAKINA-ERREMINTA ARLOKO PRESTAKUNTZA TEKNIKORAKO FUNDAZIOA

  • AZKUE AUZOA, 1
  • ELGOIBAR
  • PK 20870
  • GIPUZKOA

Mezu bat ere bidal diezagukezu hurrengo formularioa betetzen

Geuretzat gordetzen dugu konfidentzialtasun-politika hori edozein unetan aldatzeko eskubidea.

Orri honetan eguneratuko ditugu aldaketa guztiak, eta gure konfidentzialtasun-politikan egindako aldaketa garrantzitsu guztien berri ematen ahaleginduko gara.

Copyright 2005. Eskubide guztiak gordeta.