Hemen zaude: Hasiera Langileak / Langabetuak enplegurako prestakuntza Profesionaltasun ziurtagiria
enplegurako prestakuntza

Profesionaltasun ziurtagiriak

Zertarako balio du Profesionaltasun Ziurtagiri batek?

Profesionaltaun ziurtagiri bat izateak lan kurrikuluma hobetzen du. Lan jarduera bat gauzatzeko beharrezko gaitasunak dituela egiaztatzen du eta horrek lanerako balio gehiago izatea eta lan merkatuan indar gehiago izatea sortarazten du.

  • Dokumentu ofizial bat izatean Administrazio Publikoak eginiko deialdietan balioa izango du
  • Lanerako balio du bereziki Lanbide prestakuntza bat beharrezkoa duten lanpostuetan
  • Teknikari edo Goi mailako teknikari tituluak lortzea ahalbidetzen du.
  • Lan akreditazioak lortzeko balio du ( lan-txartelak) lanpostu zehatzetara zuzendurikoak

Sekuentziatutako Heziketa Unitateak

Profesionaltasun Ziurtagiri batzuetan Heziketa Unitate bat egiteko derrigorrezkoa da aurretik Heziketa Uninate bat gauzatuta izatea. Egiaztatu ezazu Profesionaltsun Ziurtagiriaren fitxan hau gertatzen den edo galdetu ikastetxean

Nola lortu daiteke profesionaltasun ziurtagiri bat?

Profesionaltasun Ziurtagiri bat heziketaren bitartez lor daiteke eta baita lan esperientziaren bitartez ere eta baita Euskal Herriko Kualifikazio sistemaren bitartez edo biak konbinatuz.