Hemen zaude: Hasiera Langileak / Langabetuak enplegurako prestakuntza Langileentzako ikastaroak
enplegurako prestakuntza

Langileentzako ikastaroak

Katalogo osoa (pdf deskargatu)

Gure ikastaroak Arloka. %100 SUBENTZIONATUAK

Hobari-sistemako ikastaroak

 

Gurekin harremanetan jartzeko, bete harremanetarako formularioa edo deitu: 943748266 / 943744132

 

Prestakuntza Iraunkorrak langileak bizitzan zehar beharrezkoa izango duen trebakuntza bideratuko dion erreminta dugu. Honen bidez langileak lortuko du:

Langileentzako ikastaroak

  • Eguneko edo etorkizuneko lanposturako beharrezkoak dituen ezagutza berriak bereganatu.
  • Lanerako eta norbanako sustapena prestatu.

IMHn aurkituko dituzun ikastaro motak honakoak dituzu:

  • Katalogo modularreko ikastaroak, Euskal Herriko Kualifikazio Profesionalen Sisteman oinarritutakoak, non sektore bakoitzean definituta dauden lanpostuentzat eskatzen diren gaitasunak azaltzen dira. IMHk Fabrikazio Mekanikoaren sektorearentzat ezarritako ikastaroak eskaintzen ditu.
  • Katalogo orokorreko ikastaroak: IMHk diseinatutako ikastaroak enpresen beharrei erantzuna emateko; gure instalazioetan ematen dituzte ezagutza ezberdinetako adituek (batzuk euskaraz ikas daitezke).
  • Ikastaro aurreratuak: berariazko ikastaroak dira eta helburutzat dute ezagutzak eguneratu eta gertaraztea edota alor zehatz batean gaitzea

Ikastaro mota bakoitzaren arabera subentzio eta diru laguntzak lortzeko aukera ematen diguten programetan parte-hartzen du IMHk. Galde iezaiguzu interesatzen zaizun ikastaroaren laguntzengatik.

Ikastaroetan izena emateko argibideak:

Izen ematea egiteko, izen emate orria behar den bezala bete behar da, batez ere subentzionatutako ikastaroak.

Izen emate orria deskargatu eta bete ondoren, bidal iezaguzu epostaz edo faxez, edo ekarri IMHko bulegoetara. Ikastaroa hasi baino egun batzuk lehenago, zurekin jarriko gara harremanetan izen ematea konfirmatzeko.

Izen emate orria 3 formatutan duzu hemen, aukeratu zuretzat egokiena dena eta bete ondoren, bidal iezaguzu: