Hemen zaude: Hasiera Langileak / Langabetuak enplegurako prestakuntza Langabetuentzako ikastaroak
enplegurako prestakuntza

Langabetuentzako ikastaroak

Lanbidek subentzionatutako prestakuntza

Ba al dakizu makina erremintan erreferentzia zentrua izanik oinarrizko ikastaroak eta ikastaro aurreratuak ditugula?

 

2016ko deialdian HASITAKO prestakuntza

  • PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAK

1- FMEE0208 Ekipo ondasunen eta industria makineriaren muntaketaeta abiaraztea; 610 ordu; Hasita

2- FMEH0109 Txirbil harroketa bidezko mekanizazioa; 540 ordu; Hasita

3- FMEM0211 Abiadura haundiko eta errendimendu altuko mekanizatu bidezko fabrikazioa;590 ordu; Hasita

  • BESTE IKASTARO BATZUK (EZ DIRA ZIURTAGIRIAK)

4- Elektromekanika mantenuan teknikaria; 400 ordu; Hasita

5- Metrologia teknikaria; 285 ordu; Hasita

6- CAM mekanizatuan teknikaria; 220 ordu; Hasita

Lanerako edo langabetuentzako prestakuntza, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak  diruz %100 subentzionatuta, langabetu, lana ikasketekin bateragarri egin ditzaketen langileei eta ikasleei zuzendua dago, ahalik eta baldintza hoberenean laneratzeko.

Profesionaltasun Ziurtagiria lor araziko dizun prestakuntza aurkitu dezakezu, eta lan-jarduera bat garatzeko behar dituzun gaitasun profesionalak ziurtatzen dituen Agiri Ofiziala lortu, eta baita Profesionaltasun Ziurtagiria lor araziko ez dizun prestakuntza

Prestakuntzarekin batera parte-hartzaileei praktikak egitea eskaintzen zaie, bereganatutako ezagutzak aplikatzeko eta bide batez laneratzea errazteko.

Ildo honetatik IMHk Lan Poltsa abiatu du non ikasketak amaitu dituzten gure ikasleek parte har dezaketen.

 

IMHek esperientzi zabala du:

Langabetuei zuzendariko ikastaroak ematen:

- PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA lortzeko prestakuntza

- Beste ikastaro batzuk


 

Langabetuei zuzenduriko lan konpromisodun ikastaroak ematen:

Sarri ikastaro hauek langileak kontratatzeko interesa duten enpresekin antolatzen dira (ikasleen %60 kontratazeko konpromisoarekin):

* Enpresen aldetik langileen kontratazioa errazteko asmoz, ikastaroak enpresen profil profesionalen neurrira diseinatzeko aukera dago. Prestakuntza honetan ikastaroa hasi eta gutxienez 6 hilabetez ikasten ari diren ikasleen %60 kontratatua izango da.

  • TXIRBIL HARROKETA BIDEZKO MEKANIZAZIOA
  • MUNTATZAILE MEKANIKOAK
  • PROIEKTU ARDURADUNA
  • MUNTAIA TEkNIKARIAK
  • CNC-DUN FRESAGAILUEN PRESTATZAILE OPERATZAILEA