Hemen zaude: Hasiera Langileak / Langabetuak enplegurako prestakuntza Ikastaroak Metrologia Egutegia KALIBRAKETA PLANA (2019-05-13)
Egutegia

KALIBRAKETA PLANA (2019-05-13)

Programa
Katalogo Orokorra: Katalogo Orokorra
Hasierako EgunaBukaerako Eguna AstegunakOrdutegia Hizkuntza Prezioa
2019/05/13 2019/05/22 LMXJV 15:00-17:00 Español
Nori Zuzenduta

Oinarrizko ekipamenduarekin kalibrazioak egin behar dituzten kalitate-teknikariak

Helburuak
  • Neurketa-tresnarik ohikoenak erabiliz neurketa bat egitean zer akats egin daitezkeen jakitea.
  • Kalibreak eta kanpoko zein barruko mikrometroak kalibratzeko plana egitea.
  • Kalibraketa-prozedurak egitea.
  • Ziurgabetasun-kalkuluak egitea, GUMean oinarrituta.
Edukiak

1. Metrologia dimentsionalaren hastapenak. Zenbait kontzeptu azalduko dira labur-labur: errepikagarritasuna, ziurgabetasuna, tenperaturaren eragina... Kontzeptu horietako batzuk praktikan ikusiko dituzte ikasleek.
2. ISO 9001 arauaren konparazioa eta azterketa, ekipamenduen kalibraketari buruzko atalean.
3. Kalibraketa-plan bat zehaztea.

  • Inbentarioa.
  • Maila-diagrama.
  • Ekipamenduaren bizitza-fitxa.
  • Ziurgabetasunaren kalkulua.
  • Identifikazioa.
  • Kalibraketa-ziurtagiriak.


4. Kalibre baten eta manometro baten kalibraketa- eta mantentze-plan bat egitea.
5. Aipatutako tresna horien, luzetarako blokeen (kalak) eta lautasun-mahaien mantentze-lanerako jarraibideak.
6. Kalibre bat kalibratzeko prozedura bat idaztea.
7. Ziurgabetasun-kalkuluak egitea, GUMean oinarrituta, kalkulu-terminologia berria erabiliz.

Aurrez jakin beharrekoak

Metrologiako eta oinarrizko estatistikako ezagupenak izatea.