Hemen zaude: Hasiera Langileak / Langabetuak enplegurako prestakuntza Ikastaroak Fabrikazioa Egutegia UF0881: TXIRBIL-HARROKETA BIDEZKO MEKANIZAZIO-PROZESUA. OHIKO FRESAGAILUA (2019-06-24)
Egutegia

UF0881: TXIRBIL-HARROKETA BIDEZKO MEKANIZAZIO-PROZESUA. OHIKO FRESAGAILUA (2019-06-24)

Programa
Katalogo Orokorra: Katalogo Orokorra
Hasierako EgunaBukaerako Eguna AstegunakOrdutegia Hizkuntza Prezioa
2019/06/24 2019/07/19 LMXJV 09:00-13:00 Español
Nori Zuzenduta
Helburuak
  • Emandako dokumentazio teknikoa aztertzea, produktua zuzen mekanizatzeko, ezarritako kalitate-irizpideei jarraituz.

  • Mekanizazio berezietarako erremintak egitea eta zorroztea, makina eta elementu osagarriak erabiliz.

  • Mekanizatu beharreko pieza tresna egokian muntatzea, oratzeko presioak material-motaren eta formaren arabera egokituz.

  • Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa egiteko, makina-erremintak erabiltzerakoan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenari buruzko arauak kontuan hartzea.

  • Lan-fitxan zehaztutako ezaugarriak (geometrikoak eta neurrikoak) mekanizatutako piezan lortzea.

  • Makinaren mantentze-lana ezartzea, erabilera-arau orokorrak zehaztuz, prebentzioko mantentze-lanari buruzko txostena oinarri hartuta.

Edukiak

FMEH0109 KODEDUN "TXIRBIL-HARROKETA BIDEZKO MEKANIZAZIOA" PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIKO PRESTAKUNTZA UNITATEETAKO BAT DA.

  • Mekanizazioa egiteko dokumentazio teknikoa interpretatzea: planoak, erreminten lan-baldintzak, mekanizazio-prozesuak...

  • Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa egiteko lehen materia aukeratzea.

  • Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa egiteko makina-erremintak: tornuak, fresatzeko makinak, zulatzeko makinak eta abar, eta haiekin egin daitezkeen eragiketak.

  • Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa egiteko makina-erreminten osagarriak: piezak eta erremintak oratzeko sistemak.

  • Erremintak zorroztea eta egokitzea, txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa egiteko.

  • Makinen mantentze-lana (koipeztaketa eta mailak): lubrifikazioa eta koipeztaketa.

Aurrez jakin beharrekoak