Hemen zaude: Hasiera Langileak / Langabetuak enplegurako prestakuntza Ikastaroak Fabrikazioa Egutegia FANUC TORNUA: LAGUNDUTAKO PROGRAMAZIOA. MANUAL GUIDE i (2019-01-02)
Egutegia

FANUC TORNUA: LAGUNDUTAKO PROGRAMAZIOA. MANUAL GUIDE i (2019-01-02)

Programa
Katalogo Orokorra: Katalogo Orokorra
Hasierako EgunaBukaerako Eguna AstegunakOrdutegia Hizkuntza Prezioa
2019/01/02 2019/01/11 LMXJV 15:30-18:00 Español
Nori Zuzenduta
  • Pieza-programak azkar eta erraz programatu nahi dituzten produkzio-, muntaketa- eta mantentze-arloetako langileak, eta beste arlo batzuetakoak, ezagutza eta gaitasun gehiago lortu nahi dituztenak. MANUAL GUIDE i softwarea erabiliko dute, menu autoesplikatzaileekin, eta torneaketa, fresaketa eta mekanizazio konbinatua programatuko dituzte.
Helburuak
    • Piezen elkarrizketa bidezko programazioa egitea, pantaila eta menu egokiak aukeratuz.
    • Kontrolaren eragiketa-moduekin kontaktua izatea.
    • Egindako programa simulazioaren bidez egiaztatzea.
    • Beharrezko ezagutza teoriko eta praktikoak lortzea, CNCrantz behar bezala birziklatzeko.
      Edukiak

       

      • MANUAL GUIDE i-aren egitura.
      • Elkarrizketa bidezko lengoaiaren eta ISO formatuaren arteko interakzioa.
      • Eragiketa-moduak: EDIT, JOG, MEM.
      • Programak sortzea, ziklo automatikoak (torneaketa, artekaketa, hariztaketa, zulaketa, erreminta motorizatu bidezko fresaketa…) zehaztuz.
      • Erreminten eta pieza-zeroen kudeaketa.
      • Arlo grafikoa: mekanizazioen simulazioa, erremintaren ibilbidea, solidoen definizioa…
      • Elkarrizketa bidezko programak ISO formatura bihurtzea.
      Aurrez jakin beharrekoak
      • Fabrikazio-planoen interpretazioari buruzko oinarrizko ezagutzak.
      • CNC makinetarako ISO programazioari buruzko oinarrizko ezagutzak.