Hemen zaude: Hasiera Langileak / Langabetuak enplegurako prestakuntza Ikastaroak Fabrikazioa Egutegia FAGOR FRESAKETA: FAGOR FRESAKETA: PROGRAMAZIOA G KODEAN (AIC AMOREBIETA) (2018-03-05)
Egutegia

FAGOR FRESAKETA: FAGOR FRESAKETA: PROGRAMAZIOA G KODEAN (AIC AMOREBIETA) (2018-03-05)

Programa
Eskeintza irekia: EAEko Langile eta langabetuek parte har dezakete. %100 subentzionatuta.
Ikastaroa diruz laguntzen duen erakundea: Eusko Jaurlaritza
Hasierako EgunaBukaerako Eguna AstegunakOrdutegia Hizkuntza Prezioa
2018/03/05 2018/03/15 LMXJ 14:00-19:00 Español
Nori Zuzenduta
  • Fresaketa-prozesuetan pieza-programak egin nahi dituzten langileak, produkzio-, muntaketa- eta mantentze-arloetakoak edo beste arlo batzuetakoak, ezagutzak eta gaitasunak handitu nahi dituztenak.
Helburuak
  • CNC programa erraz bat irakurtzea eta interpretatzea.
  • CNC lengoaiaren aginduak programa batean duten funtzioarekin erlazionatzea, programazio-eskuliburua oinarri hartuta.
  • Piezen programazioa CNC lengoaian egitea, beharrezko funtzioak aukeratuz.
  • Programa simulagailuan edizio-moduluan editatzea, sintaxi-akatsak zuzenduz.
  • Kontrolaren eragiketa-moduekin kontaktua izatea.
Edukiak
  • Programazioaren hastapenak.
  • Fresatzeko makinaren funtzio osagarriak.
  • Zeroen lekualdaketen bidezko programazioa.
  • Fresatzeko makinan mugimenduak programatzea (absolutuak eta inkrementalak).
  • Fresatzeko makinan kotak programatzea.
  • Kokatzeko eta mekanizatzeko mugimenduak.
  • Erremintaren konpentsazio automatikoa fresaketan.
  • Fresaketan ertzak automatikoki mekanizatzea.
  • Azpirrutina estandarrak eta jauziak.
  • Profil simetrikoak lortzea.
  • Bi ibilbideren arteko lotura tangentziala fresaketan.
  • Funtzio osagarriak.
  • Mekanizazio-ziklo automatikoak fresatzeko makinan.
Aurrez jakin beharrekoak
  • Oro har, fresaketa-prozesuei buruzko oinarrizko ezagutzak edo lan esperientzia.
  • Fabrikazio-planoen interpretazioari buruzko oinarrizko ezagutzak.