Hemen zaude: Hasiera Komunikazioa Jardunaldiak 30+10 Mintegia 2007/10/25
Jardunaldiak

30+10 Mintegia 2007/10/25

Makina Erreminta arloko enpresen erantzukizun soziala, euskara baliabideak eta praktika onak IMH Elgoibar, 2007ko urriak 25 Hizkuntzaren ikuspegitik egun merkatuan dagoen praktika on, makina eta produktuen azalpena

EGITARAUA

BIDEOAK...

AURKEZPENAK:


Erakundeak sare linguistiko eleanitzak direla kontuan badugu, komunikazio-gaitasun egokiek erakundeei arrakasta izaten lagunduko die, barrura zein kanpora begira.

Euskadin, egoera soziolinguistikoa tarteko, hainbat enpresek izan dute gai horrekiko interesa, eta urteak daramatzate bide hori jorratzen berrikuntzarako bidean. Esperientzia horiek jaso, eta horren guztiaren gainean sakondu nahi duenak, aukera izango du urriaren 25ean, Elgoibarko IMHk antolatutako 30+10 Mintegira etorrita. Iazko 1.edizioko mintegiaren balorazio positiboaren ondoren, aurten hizkuntza-kudeaketari lotutako hausnarketak, praktika onak eta produktuei buruzko 23 hitzaldi emango dira bertan.

Jardunaldiaren Helburua

Jardunaldiaren helburua da sektorearen inguruan diharduten enpresei hurbildu eta ezagutarazi euskaraz garatutako praktika onak, zerbitzuak, makinak eta tresnak; egun merkatuak eskaintzen dituen aukerak ezagutu ditzaten.

Kolaboratzaileak

Mintegiaren kolaboratzaileak honakoak ditugu: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS), AFM-Makina Erremintaren Ekoizleen Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Elgoibarko Udala eta AHIZE-AEK hizkuntza-aholkularitza.

Atalak:

  • Sarrera-ekitaldia, omenaldia eta enpresa eta hizkuntza kudeaketaen hiru ikuspegi (1)
  • Praktika onak (2)
  • Produktu eta zerbitzuak (3)
  • Amaiera-ekitaldia (4)