Hemen zaude: Hasiera Komunikazioa Dokumentazio Irekia Manualak Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa

Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa

« Return to page index

Gimp software libreko tresnaren erabilerari buruzko oinarrizko ikastaroa.

1. Irudien formatuak

Landu nahi dugun irudia zer motatakoa den eta irudi hori non erabiliko dugun aintzat hartuta, formatu egokiena zein den erabakiko dugu.

1.1. Formatu bektorialak eta biten mapa

Atal honetan, kamera digitalek eta zenbait software motak erabiltzen dituzten ohiko formatuen berri emango dugu.

Irudi digitalak biten mapak edo bektorialak izan daitezke.

Irudi motak: bektorialak

Irudi bektorialak grafikoak dira, eta elementu geometriko bektorialen bitartez egindako kurbetan eta lerroetan oinarrituta daude. Irudi bektorialen abantaila handiena da ez dutela bereizmenik galtzen, irudiok handitu egiten baitira. Asko erabiltzen da errotulazio-lanetan, errotuluak egiteko, ikonoak marrazteko, marrazkiak egiteko, enpresa-logotipoak sortzeko, eta abar. Halako irudiak pisu gutxiko artxibo informatikoak dira.

redimen-vectorial.jpg

Biten mapa

Irudien artxiboak gordetzeko bi modu daude: biten mapa eta pixelen mosaikoa. Pixel bakoitzak irudiaren zati guztien koloreari buruzko informazioa gordetzen du.

Halako irudiak sortzen dituzte, hain zuzen, eskanerrek eta argazki-kamera digitalek. Mota horretako artxiboek irudi bektorialek baino askoz ere memoria handiagoa behar dute.

Alabaina, irudia asko handitzen denean, distortsioa sortzen da, eta irudiak “pixel” mosaikoaren itxura hartzen du. Gainera, koloreak hondatu egiten dira, eta pixelazio efektua eragiten du horrek (irudi digitalaren atalean definitu dugu hori); argazkia oso desitxuratzen da. Hori da halako artxiboen desabantaila nagusia.

2 bizikleta garaje baten sartuta

Goiko irudiaren zati bat asko handituz gero, forma pixelatua ikusiko dugu. Hori da, hain zuzen ere, biten mapa bat.

Botelin bat

1.2. Artxibo digitalak konprimitzea

Mota askoko artxibo digitalak daude. Batzuek kalitatea galtzen dute, eta besteek ez.

Bereizmena eta kalitatea galarazten ez duten formatuak

Kamera digitalek irudiaren artxiboa jatorrizko egoeran gordetzen duen formatua erabiltzen dute. Ez dago inolako konpresiorik, eta artxiboak kalitate maximoari eusten dio, irudia hartu zen uneko kalitate berari, hain zuzen. RAW eta TIFF formatuak aipa daitezke.

Kalitaterik galtzen ez duten beste zenbait formatu ere badira: BMP, EPS, PSD, PNG

Kalitatea galtzea eragiten duten formatuak

Irudi eta artxibo digitaletan, beharrezkoa ez duten informazioa ezabatzen duten artxiboen formatuak ere badaude. Kalitate pixka bat galtzen dute, baina fitxategi txikiagoak lortzen dira (memoria txikiagoa behar dute), eta errazago erabil daitezke.

Formatu horietako batzuk dira: JPEG, GIF (GIF-ak kalitatea galtzen du jatorrizko irudiak 256 kolore baino gehiago baldin badauzka. Irudia gordetzerakoan GIF moduan 256 kolorera pasatu egin behar du, eta hor kalitatea galtzen da)

1.3. Irudien formatu ohikoenen laburpena

Formatu ohikoenak aipatuko ditugu.

Gif
Doakoa da (http://www.freesoftwaremagazine.com/node/1772 , http://tec.fresqui.com/gif-libre-de-patentes). Biziduna izan daiteke, eta eremu gardenak izan ditzake. Nahiko ongi konprimituta dago. Sarerako balio du. Ez du kalitate handirik, eta 256 kolore baino gutxiago onartzen ditu. Asko erabiltzen da logotipoak egiteko.
Png:
Doakoa da. Edozein programatan sar daiteke.
Jpg:
Doakoa da. Ezin da biziduna izan, eta ez du eremu gardenik izaten.
Tif:
Asko erabiltzen den formatua da, Windowsek eta Mac-ek sortua baita. Batik bat inprimategietan erabiltzen da.
Psd:
Photoshop-en jatorrizko formatua.
Xcf: 
Gimp-en jatorrizko formatua (ikastaro honetan azalduko dugu). Gimp-en bidez irudi bat, konposizio bat edo dena delakoa –geruzak eta halakoak dituen edozer gauza– sortzen dugunean, XCF formatuan gorde behar da. Hala, dokumentu hori ireki eta harekin lanean jarrai dezakegu, ezer ere galdu gabe.

Demagun psd edo xcf formatua duen irudi bat Open Office Writer-en edo antzeko beste batean jarri nahi dugula. Zer egingo dugu? Zuzenean egitea ezinezkoa da. Lehenik, irudia png, jpg edo gif formatuan jarri beharko dugu (harekin lanean jarraitu nahi badugu, jatorrizko formatua ere gorde egingo dugu, aldez aurretik).

Formatuen laburpena

FormatuaKomunikazioa KomunikazioaKonpresioa
Komunikazioa
KomunikazioaSarea
Komunikazioa
KomunikazioaAlfa (gardentasuna)
Komunikazioa
KomunikazioaKalitatea
Komunikazioa
KomunikazioaKoloreak
Komunikazioa
bmp ez
ez
ez
bai
+256
jpg bai
bai
ez
bai
+256
gif bai
bai
bai (*)
ez
-256
png bai
bai
bai
bai
+256
psd ez
ez
bai
bai
+256
xcf ez
ez
si

(*): Gif formatuaren gardentasuna: Gif formatuaren gardentasuna oso murriztuta dago (guztiz gardena edo guztiz  opakua) . Ez dauka benetazko alfa kanal bat (PNG-k daukan bezela)

Formaturik osoena PNG da; haren gardentasuna hobea da.

1.4. Irudien tamaina eta kalitatea

Irudia landu egin behar da, irudi hori dagokion lekuan –pantaila, inprimatze normala, inprimategia– behar bezala egokitu dadin.

Irudien bereizmena

Irudiak zer xehetasun maila izango duen adierazten du irudiaren bereizmenak.

Oro har, honako irizpide hau hartzen da kontuan: zabalera x altuera (zenbat pixel dituen lerroetan eta zenbat zutabeetan).

Adibidea: 800x600: 800 zabaleran eta 600 altueran.

Inprimatzeko bereizmena

Inprimatzeko bereizmena ere kontuan izan beharko dugu; alegia, hazbete bakoitzeko zenbat pixel inprimatu nahi ditugun. Oro har, zenbat eta pixel gutxiago hazbete bakoitzeko, orduan eta kalitate kaxkarragoa lortuko dugu.

Irudiak non jarriko ditugun pentsatu behar dugu. Inprimatzeko bereizmena ez da bera, esate baterako, inprimagailu arrunt batean edo inprimategian inprimatzeko ohar batzuen kasuan.

Irudiak pantailan ikusteko edo inprimatzeko erabil daitezke.

  • Lor daitekeen bereizmen handiena: 300ppp (300 pixel hazbete koadroko). Inprimategirako balio egokia.
  • Bereizmen onargarria: 200ppp-tik gorakoa (inprimagailu arruntetan inprimatzeko).
  • Irudia pantailan eta interneten erakusteko bada, nahikoa da 72ppp-ko bereizmena.

Sarri egiten dugun akatsa

Erosi berri dugun argazki-kamera ikaragarriarekin argazki bat atera dugu (10 megakoa, adibidez), eta Open Office (OOoo) Writer-en sartu dugu zuzenean. Irudia ireki, eta lortu nahi dugun tamaina lortu arte handitzen dugu. A ZE ASTAKERIA!!! 

Irudia txikia da, baina irudia eskalatu egin dugu, eta hori ez da egin behar. Hasieran bezainbesteko lekua hartuko du (kameratik atera dugunean bezainbeste); ez dugu irudia optimizatu, gero irudi hori dagokion lekuan jartzeko. Horren ondorioz, dokumentuak oso astunak izaten dira, eta arazoak ematen dituzte.

Irtenbidea: Hasteko, irudiak editatzeko programa batean (Gimp, esaterako) landu behar da irudia, haren tamaina eta bereizmena murrizteko. Horren ondoren sartuko dugu irudia testu-prozesadorean edo behar dugun lekuan.

1.5. Kolore mota

Bi kolore motaren inguruan hitz egingo dugu: RGB eta CMYK.

Irudia non jarri nahi dugun, kolore mota bat edo bestea emango diogu irudiari.

Irudia pantailan jartzeko bada (esaterako, aurkezpen batean diapositiba gisa jartzen badugu edo, norbaitek ikus dezan, posta elektronikoz bidaltzen badugu), RGB kolore mota aukeratuko dugu.

Baina, irudia inprimategian inprimatzeko bada, CMYK (cyan Magente Yellow Black) kolore mota aukeratuko dugu, inprimategietako inprimagailuek xafla bereziak izaten baitituzte kolore bakoitzarentzat.

2. Irudiak bilatzen: zenbait iturri

Kontuz internetetik jaisten ditugun argazkiekin! Copyright-a izan dezakete, eta haien erabilera legez kanpokoa izan daiteke.

2.1. Irudiak lortzeko zenbait iturri

Interneten irudiak bilatzeko –gure oharretan erabiltzeko, esate baterako–, kontuan izan behar dugu irudien copyright-aren gaia, eta kontuz ibili behar dugu.

Irudiaren egileari bere irudia(k) erabiltzeko baimena eskatu behar diogu. Beste aukera bat da irudiak jaisteko baimena ematen duten lekuetatik jaistea:

Irudiak lortzeko beste zenbait modu:

2.2. Hezkuntza Ministerioaren irudi-bankua

Hezkuntza Ministerioak irudi-banku bat jarri du gure eskura, guk irudi horiek nahi bezala erabil ditzagun.

Irudi-bankuaren helbidea honako hau da: http://bancoimagenes.isftic.mepsyd.es/

Hezkuntza Ministerioarena da gordailu hori. Bideoak, soinuak eta halakoak ere aurki daitezke bertan.

Irudion erabilera unibertsala da, doakoa eta irekia, baina irudiak hezkuntzan bakarrik erabil daitezke, inongo asmo komertzialik gabe.

Gainera, baliabideon jatorriaren berri eman beharra dago kasu guztietan.

02-01-banco-imagenes-ministerio.jpg

2.3. Flickr: irudiak partekatzeko on-line zerbitzua

Norberaren argazkiak besteekin partekatzeko aukera ematen du Flickr webgune ezagunak. Blogger-ek argazkiak hartzeko erabiltzen dute.

http://www.flickr.com/

flickr

Hango argazkiak doan jaits daitezke, BETIERE argazkiak han jarri dituenak mugarik gabe erabil daitezkeela adierazten badu.

http://www.flickr.com/creativecommons

2.4. Wikipedia: guztiok edita dezakegun entziklopedia librea

Wikipedia leku ona da irudiak bilatzeko.

http://es.wikipedia.org (irudi libre asko biltzen ditu).

Kontuan izan behar dugu irudia zein motatako baimenarekin argitaratu den. Hori jakiteko, aski dugu irudian klik egitea.

Wikipedia


Irudiaren ezaugarriak agertuko zaizkigu, eta han ikusiko dugu zer baimen mota duen irudiak, zuzenean hartu ote dezakegun, hura hartzeko zerbait egin beharra ote dagoen, edo erabiltzerik ez ote dagoen.

Wikipedia

2.5. Google: bilatzaileen bilatzailea

Google bilatzaile ezagunak irudi asko bilatzeko aukera ematen du.

www.google.es

Nahiko erabilgarria da irudiaren formatu zehatz baten bila gabiltzanerako.

Google bilatzailea
Google Irudiak atalean, “ordenagailu” hitzaren irudiak bilatu ditugu.  Hona hemen emaitzak:

Google image-n emaitzak

Irudi bat jaisteko, haren gainean sakatuko dugu, eta bilatzaileak irudia dagoen lekura eramango gaitu. Haren gainean jarriko gara, eskuin botoia sakatu, eta Irudia horrela gorde sakatuko dugu.

Bakarrik tamaina handiko irudiak erakusteko ere eska diezaiokegu, Irudiak: Erakutsi: Irudi oso handiak aukeren zerrenda tolesgarrian.

Irudien motak


Honela ere bila daiteke: “ordenagailu gif”. Ordenagailu bat ageri duten eta gif formatuan dauden irudiak erakutsiko dizkigu era horretan.

Google-en, kontu handia izan behar dugu irudiaren jatorriarekin. Askeak izan daitezke edo ez; beraz, kontuz!

Gardentasunaren adibidea

Google-en, atzealde beltza duen irudi bat ikusten ari gara.

Gardentasun baten adibidea

Irudian sartu orduko, atzealde beltza desagertu egin da. Zer dela eta?

Irudia

Gimp-en bidez irekiko dugu, eta ohartuko gara png-aren atzealdea gardena dela. ;)

Gardena dela ikusten da

2.6. Irudia eskaner baten bidez ateratzea

Paperean edo diapositiban dugun argazkiren bat lantzeko, eskanerra erabiliko dugu.

Eskaner batEskanerrak berak irudiak eskaneatzeko aplikazioa ekarri ohi du. Horixe erabil dezakegu.

Gimp programak ere badu irudiak eskaner batetik inportatzeko modu bat. Aurrerago ikusiko dugu.

2.7. Irudia dokumentu edota web orri batetik ateratzea

Pantailan dagoen irudi bat ere har daiteke, gero landu edo zuzenean eskuliburu batean sartzeko.

Pantailak gordetzea: teklatuko pantaila inprimatu (Impr Pant) tekla sakatuz, pantailako irudia harrapatuko dugu (arbelean gordeko dugu).

Beste programa batzuek ere horixe bera egiten dute. Zenbait adibide:


Gimp-ek ere hori egiteko aukera eskaintzen du. Eskuliburuan zehar ikusiko dugu nola.

3. Gimp-en aurkezpena

Gimp-en aurkezpen labur bat.

3.1. Gimp-en aurkezpena eta testuingurua

Guk erabiliko dugun Gimp programaren testuingurua ezagutuko dugu.

Gimp irudiak editatzeko programa libre eta doakoa da. GNU proiektuaren baitan dago, eta GNU General Public License baimenarekin eskura daiteke.

Doakoa da, eta, horren ondorioz, oso hedatuta dago. Tresna ugari eskaintzen ditu.

Programa irekiko dugu

Gimp programa irekitzen dugun bakoitzean, eguneko aholkua azalduko zaigu (nahi izanez gero, desaktibatu egin daiteke aukera hori).

Itxurari dagokionez, bi panel azalduko dira. Instalatuta daukagun bertsioaren eta sistema eragilearen arabera, bata ala bestea azalduko da. Gu Linuxen 2.4.2. bertsioa erabiltzen ari gara.

Gimp

Gimp panelen bidez erabiltzen da. Panel nagusian, honako menu hauek ageri dira: Artxiboa, Ext eta Laguntza.

Haren azpian daude irudiak manipulatzeko beharko ditugun tresna guztiak.

Aukeratzen den tresnaren arabera, erabil daitezkeen aukerak aldatzen joango dira.

Adibidea: elipsea hautatzeko tresna aukeratuko dugu (tekla laburtua: E).

Elipseak aukeratzeko tresna

Hona hemen tresna horren ezaugarriak:

Propietateak

Ezaugarrien ondoan, badira beste bi aukera: Kapak eta Kanalak (aurrerago ikusiko ditugu).

Kapak eta Kanalak

3.2. Ariketa: irudi bat sortzea eta gordetzea

Ezaugarri jakin batzuk dituen irudi berri bat sortu, eta gero gorde egingo dugu. Oso ariketa erraza da.

Irudi bat sortu

Gimp programa ireki, eta sortu honako ezaugarri hauek dituen irudi bat:

Txantiloia: bat ere ez
Irudiaren tamaina: 800x600 pixel
Norabidea: horizontala
X eta Y bereizmena: 200ppp
Kolorearen espazioa: RGB
Gardentasuna erabiliz bete

Joan gaitezen Menura: Artxiboa: Berria.

Artxibo berria

Aipaturiko ezaugarriak idatziko ditugu.

Artxibo berriaren ezaugarriak

Ezaugarriak zein diren kontuan izanik, irudia inprimatu egingo dugu (200ppp eta RGB kolore-bereizmena).

Katea lotuta baldin badago (proportzioari eutsi), X bereizmena aldatuz gero Y ere aldatuko da, eta alderantziz.

Ahalik eta kalitate onenarekin egingo dugu lan eta, gero, guk nahi dugun formatuan gordeko dugu irudi hori. Badaezpada ere, Gimp programaren jatorrizko formatuan egindako kopia bat gordeko dugu (.xcf); hartara, irudia berriz landu nahi izanez gero, formatu hori erabili ahal izango dugu.

Sakatu Onartu, eta honako irudi hau lortuko dugu:

Artxibo berri bat hutsik

Karratutxo horiek gardentasuna adierazten dute.

Irudi bat gordetzea

Menua: Artxiboa: Honela gorde. Honako izen honekin gordeko dugu: irudia.xcf (Gimp-en jatorrizko formatua gorde dezan, gerora ere irudia ireki eta nahi bezala manipulatu ahal izan dezagun).


Artxibo berria gorde

Gordetzen fitxategia



4. Gimp programa: irudiak hainbat iturritatik lortzea

Irudiak eskaner batetik edo pantailatik ateratzeko aukera ematen du Gimp-ek.

4.1. Gimp erabiliz irudiak eskaner batetik ateratzea

Eskaner bat instalatuta edukiz gero, Gimp-ek eskaner hori erabil dezake irudiak eskaneatzeko.

Demagun irudiak paperean ditugula eta haiek erabili nahi ditugula. Zer egingo dugu? Irudi horiek eskanerretik pasatuko ditugu.

Horretarako, Gimp ireki eta honako hau egingo dugu: Artxiboa Hartu: Xsane. Ondoren, sisteman instalatuta daukagun eskanerra aukeratuko dugu.

Eskanerretik kaptura berria

Lehenago aipatu dugun bezala, kalitate altuena duen artxiboarekin lan egiten saiatuko gara, eta nahi dugun bezala gordeko dugu gero. Beraz, eskaneatzeko garaian, 300ppp-ko bereizmena aukeratuko dugu. Bereizmen txikiagoa nahi badugu, gero gordeko dugu, baina, gutxienez, bereizmen oneko artxibo bat izango dugu. Emaitza gimp-en formatuan gordeko dugu: .xcf. Horrek harekin lan egiteko aukera emango digu.

4.2. Dokumentu edo web orri batetik irudiak ateratzea

Demagun web bateko irudi bat ohiko moduan gordetzerik ez dugula. Badugu pantailan dagoena harrapatzeko aukera.

Pantailak gordetzea: teklatuko pantaila inprimatu (Impr Pant) tekla sakatuz, pantailako irudia harrapatuko dugu (arbelean gordeko dugu).

Hori egin eta gero, Gimp-era joan eta gure pantailaren bereizmenaren tamaina bera duen irudi bat sortuko dugu (1024x768, gure kasuan).

Gimp-en kaptura bat

Hortxe itsatsiko dugu harrapatutako irudia. Pantailan zegoenaren irudi bat lortu dugu.

Gimp-en pantailazo bat

Gimp programan + tekla sakatuz, zooma egin daiteke, eta, - tekla sakatuz, urrutiratu egingo gara.

Gimp-ekin irudiak harrapatzeko beste modu bat

Gimp-ekin, honako hau ere egin daiteke: Menua: Artxiboa: Hartu: Pantaila harrapatu.

Gimp

Pantaila osoa edo irekita daukagun leihoa harrapatzeko aukera ematen du. Gainera, geroago ere egin daiteke hori.

Gimp

Inoiz Interneteko irudi, flash irudi edo animazioren bat erabili nahi izanez gero, irudia harrapatu egin daiteke lehenik, eta gero gimp-en moztu, nahi den moduan.

4.3. Adibidea: aplikazioa

Orain arte ikusi dugunaren adibide txiki bat.

Ikasi duguna praktikatzeko, ariketa bat egingo dugu

Sortu 800x600-eko irudi bat 72ppp-ko bereizmena duena. Gorde sukaldea.xcf izenarekin.

Irudia gorde

Gustuko irudi bat ikusi dugu webgune batean (www.consumer.es), eta jaitsi egin nahi dugu, baina irudiaren gainean eskuin botoia sakatu, eta badirudi ezinezkoa dela. Flash bat da hori; ezin dugu irudia jaitsi. Zer egingo dugu?

nahi dugun irudia
Lehen aipatu dugun bezala, pantaila harrapatu egingo dugu. Gimp-ekin moztu, eta behar dugun zatia hartuko dugu (orain ikusiko dugu hori nola egin).

nahi dugun irudia
Sortu berri dugun fitxategian itsatsiko dugu moztutako irudia.

nahi dugun
Ikusiko dugunez, fitxategia handiegia da eskuartean daukagun irudiarentzat. Nahi izanez gero, Gimp-ek moztuko digu fitxategia automatikoki:

Mozteko automatikoki aukera

nahi dugun
Honela gordeko dugu: Artxiboa: Honela gorde: sukaldea.xcf (Gimp-en jatorrizko formatuan)

Kontuz irudiaren copyright-ekin!!

5. Gimp: irudi zati bat aukeratzeko tresnak

Nola aukeratu irudi baten zati bat? Gimp-ek baditu hori egiteko tresnak.

5.1. Irudi zatiak aukeratzeko tresnen aurkezpena

Hona hemen Gimp-ek irudi zatiak aukeratzeko eskaintzen dituen tresnak:

  • Irudi zati laukizuzenak aukeratzeko tresna: irudiaren zati laukizuzen bat aukeratzen du (R)
  • Irudi zati eliptikoak aukeratzeko tresna: irudiaren zati eliptiko bat aukeratzen du (E)
  • Irudi zati librea aukeratzeko tresna edo begizta: eskuz irudikatutako irudi zatia aukeratzen du (F)
  • Irudi zati barreiatua aukeratzeko tresna edo makila magikoa: kolorean oinarrituz, irudi zati baten inguruko eremua aukeratzen du (U)
  • Kolorearen arabera irudi zati bat aukeratzeko tresna: antzeko koloreak dituzten irudi zatiak aukeratzen ditu (Larria + O)
  • Guraizeak: ertzak doituz, formak aukeratzen ditu (I)

5.2. Irudi zati laukizuzenak aukeratzeko tresna

Irudiaren zati laukizuzen bat aukeratzeko balio du.

Tekla laburtua: R
Irudi zati laukizuzenak aukeratzeko tresna zertan datzan azalduko dugu lehenik. Eremu bat definitzea da asmoa.

Aukeratzeko tresna

Gimp-en tresna bat aukeratzen dugunean, behealdean ikusiko dugu zein aukera ditugun. Kasu honetan, irudi zati laukizuzenak aukeratzeko tresnari dagozkionak ikusiko ditugu.

Aukeratzeko tresnaren propietateak

Aukeratzeko moduak

  • Lehen aukera: Momentuko irudi zatia ordeztea. Irudi zati bat aukeratu dugu, eta, ondoren beste irudi zati aukeratuz gero, bakarrik bigarrena gelditzen da aukeratuta.

Lehenengo aukera: ordezkatu

  • Bigarren aukera: Irudi zati bat gehitzea. Irudi zati bat aukeratu dugu, eta, ondoren beste irudi zati bat aukeratuz gero, biok gelditzen dira aukeratuta.

Aukeratzeko modua: Gehitu

  • Hirugarren aukera: Irudi zati bat kentzea.

Kendu uneko hautapenaren aukera

  • Laugarren aukera: Zenbait irudi zatiren arteko elkargunea. Zenbait irudi zati aukeratu, eta haien arteko elkargunea gelditzen da aukeratuta.

Aukeraketa modua: Gurutzatu

 


Pertsona bat mendiko biziletan, pertsona aukeratuta

Irudian bertan lan egiten ari garenean, irudi zati bat behin aukeratu eta berriro aukeratzen badugu, lehenbiziko aukera ezabatu egiten da. Aukeratutako irudi zatiak metatu nahi izanez gero, bigarren botoiak aukeratuta egon behar du, lehen esan bezala.

Gehitu uneko hautapena aukera

Irudi zatiak aukeratuko ditugu, bata bestearen atzetik:

Pertsona aukeratuta eta pizkat gehiago ere

Ertzak lausotzea: adibidez, 20 da erradioaren balioa. Beste irudi zati bat aukeratu (aurretik aukeratu duguna), eta sakatu Kopiatu. Beste irudi batean itsatzerakoan ertzak lausotako irudia lortuko genuke (pixel batzuk serdi-gardenak)

Aukeratzeko tresna erabiliz lausotu parametroa hartzen dugu eta gero beste irudi batean itsatzen dugu kopiatutakoa. Ikusi nola geratzen da:

Difuminado

Hemen lausotu aukeratu gabe: ertzak askoz gehiago igartzen dira:

No difuminado

5.3. Irudi zati eliptikoak aukeratzeko tresna

Aurreko tresnaren oso antzekoa da; irudi zatiaren forma besterik ez da aldatzen.

Tekla laburtua: E

Irudi zati eliptikoa aukeratzeko tresna erabiliko dugu. Aurrekoa bezalakoa da, baina irudi zati eliptikoak aukeratzen ditu.

Irudi zati eliptikoak aukeratzeko tresna

Aukera berak ditu; beraz, ez dugu berriz azalduko. Egin aproba.

5.4. Irudi zati librea aukeratzeko tresna edo begizta

Begizta nola erabili behar den ikusiko dugu.

Tekla laburtua: F

Irudi zati librea aukeratzeko tresna

Begizta tresna aparta da aukeratu nahi dugun testu zatiaren hasierako zirriborroa egiteko. Erabiltzaile aurreratuei komenigarria iruditzen zaie lehenengo zirriborroa begizta bidez egitea, eta, gero, maskara azkarra aukeratzea, xehetasunak lantzeko.

Aukeratu nahi dugun irudi zatia saguaren erakuslearekin marrazteko aukera ematen du.

2.4.2 bertsioaren portaera

Saguaren ezker botoia sakatu behar da irudia aukeratzeko (edo, taula grafikoaren bitartez, arkatza haren gainean jarri). Saguaren botoia askatzean, ekintza bukatu egiten da, eta marraztutako azken puntua lerro baten bidez lotzen da irudiaren lehen puntuarekin.

3 pertsona bizikletan mendian, 2 aukeratuta lazoarekin

Saguaren botoia askatu, eta kito.

2 pertsona mendiko bizikletan, aukeratuta daude

 

2.6.4 bertsioaren portaera

2.4.2 bertsioan egiten dugun bezela, eskuz joan gaitezke egiten trazua (ezkerreko botoia sakatuta edukita eta marrazten joaten gera soltatu gabe). Baina badago ezberdintasun bat: aukeraketa bukatzeko ez da nahiko botoia askatzea. Botoia askatzen dugunean, zirkulu txiki bat irtetzen da azkeneko puntu horretan

seleccion casi entera con el lazo

Hasierako puntura hurbildu, klikatu eta aukeraketa ixten da

seleccion casi entera con el lazo

Listo, eginda!

seleccion casi entera con el lazo

Edo klik eginez zuzenak egiten joan gaitezke:

seleccion casi entera con el lazo
seleccion casi entera con el lazo

Aukeraketa bukatu baino lehen, puntu batzuk mugitu ditzakegu. Hurbiltzen gara puntu batera, klik egin, eta mugitu:

seleccion casi entera con el lazo

Goruntz mugitu dugu puntu bat:

seleccion casi entera con el lazo

Eta gero bukatu aukeraketarekin. Bukatzeko, lehen esan dugun bezela: bukaerako puntua hasierako puntuarekin lotu

seleccion casi entera con el lazo

Listo!

seleccion casi entera con el lazo

5.5. Makila magikoa

Irudi baten zati bat kolorean oinarrituz aukeratzeko tresna.

Tekla laburtua: U

Makila magikoa

Irudi zatiak aukeratzeko beste tresna bat da. Arestiko tresnen sistema bera erabiltzen du (gehitzea, kentzea, eta abar).

Baina zer irudi zati aukeratu daiteke makila magikoaren bidez? Makila magikoak ingurumariko antzeko koloreak aukeratzen ditu (atalasea kontuan harturik).

Antzekoak diren koloreekin funtzionatzen du. Atalasea areagotuz gero, irudi zati handiagoa aukeratzen du makila magikoak (aukeratu dugun kolorearen antzeko kolore gehiago hartuko ditu).


Atalasea ikutzen

2 pertsona mendian, eta zerua aukeratzen ari gera

Makila magikoak irudi zati bat baino gehiago aldi berean aukeratzeko ere balio du (pixkanaka egin behar da; esate baterako, zerua aukeratu arte, hodeirik gabe).


Gehitu uneko hautapenaren aukera

Pizkanaka pizkanaka zerua gehiago aukeratzen

Aukeratu dugun irudi zatiaren aurkako zatia aukeratzeko ere eska diezaiokegu programari.

Alderantzizkatu hautapena

Irudi zati hori kopiatu (Ctrl + C), eta dokumentu berri batean itsatsiko dugu. Ongi egin badugu, zerurik gabeko irudia azalduko zaigu.

Zeru zati batzuk desagertu dira

Atalasea 0-ra hurbildu ahala, aukeratutako kolorearen antza handiagoa izango du. Atalasea handitu ahala, ordea, antzekoak diren kolore gehiago aukeratuko ditu.

5.6. Kolorearen arabera irudi zati bat aukeratzeko tresna

Makila magikoaren antzeko tresna bat da, koloreetan oinarrituz egiten baitu hautaketa.

Tekla laburtua: Larriak + O

Kolorea aukeratzeko tresna

Bion arteko desberdintasuna zera da: makila magikoak ingurumariko koloreak hartzen ditu, eta honek, aldiz, kolorea bera hartzen du, inguruan ez badago ere.

Atalasea da kolorearen arabera irudi zati bat aukeratzeko tresnaren ezaugarrietako bat. Zenbat eta atalase handiagoa, orduan eta handiagoa izango da aukeratutako irudi zatia, aukeratutako kolorearen “antzeko” gehiago hartuko dituelako.

adibidea: makila magikoa eta kolorearen arabera aukeraketa.

Hurrengo irudi hau daukagu:

Perfil del Jus Plain

Makil magikoa erabiltzen dugu eta erdiko horia aukeratzen dugu. Zati hori bakarrik geratzen da aukeratuta.

Perfil del Jus Plain con seleccion varita magica

Kolorearen arabera aukeratzeko tresna erabiltzen dugu orain. Lehen aukeratutako horia aukeratzen dugu, baina orain zati askoz haundiagoa geratzen da aukeratuta (irudi guztian dagoen horia).

Perfil del Jus Plain con seleccion por color

5.7. Guraizeak

Guraizeak erabiliz, irudi zatiak pixkanaka aukeratuko ditugu, pazientziaz.

Tekla laburtua: I

Guraizeak

Guraizeak irudi zatiak aukeratzeko tresnak dira. Bi irudi zatiren artean kolore oso desberdinak daudenean eta kolorean oinarrituta aukera egitea ezinezkoa denean, ongi datoz guraizeak.

Klik eginez, aukeratu nahi dugun irudi zatiaren inguruan puntuak marraztuko ditugu. Irudiari egokituz, aukeratu nahi dugun irudi zatiaren ingurua automatikoki eratzen da.

Mendi bat aukeratzen pizkanaka pizkanaka, zerua kentzeko

Bukatzeko, azken puntua lehenengoarekin elkartuko dugu.

Mendi guztia aukeratuta, zerua ez

Horren ondoren, aukeratutako irudi zatian klik egin, eta kito, lortu dugu.

Click egiten aukeraketa barruan

Lupa uneoro erabil daiteke (+ tekla hurbiltzeko, eta - tekla urrutiratzeko), irudi zatia zehaztasun handiagoz aukeratzeko. Zenbat eta puntu gehiago, hobeki: zehatzagoa izango da.

5.8. Maskara azkarra

Gimp-ek irudi zatiak aukeratzeko eskaintzen digun beste tresna bat da.

Tekla laburtua: Larria + Q

Beste tresnak ingurua aukeratzen uzten digute. Honekin aukeraketa margotzen joan behar gara.

Argazki oso batetik abiatuko gara. Irudi zatiren bat aukeratuta egonez gero, sakatu Menua: Hautaketa: Ezer ez.

Bat ere ez aukeraketa mota

Irudiaren behealdean eta ezkerrera dagoen botoian klik egingo dugu (maskara azkarra deritzo). Larria + Q sakatuz ere aktibatzen da.


Maskara bizkorra

Maskara azkarra aukeratuta, eta irudia gorrituta aukeratuta ez dagoenea

Hortik aurrera, margotzeko tresna bat baino gehiago erabil daiteke (ezabagailua, arkatza..)

Txuriz margotzerakoan pintatutako pixelak aukeratuta geratzen dira, eta beltzez margotzerakoan aukeratu gabe geratzen dira.

Maskara azkarra desaktibatzen dugunean, margotutakoa aukeratuta bezela geratzen da. Zoom erabiltzen badugu (+ eta - teklak) doitasun gehiagorekin lan egingo dugu

Ezabagailua hartuko dugu (Tekla laburtua: Larria + E).

Ezabagailua
Normalean borragoma txuriz margotzen du, beraz maskara azkarran ezabatzen ditugun guneak aukeratuta geratzen joango dira (ziurtatu behar dugu Aurre + Hondoa -ren tresnan beltza eta txuria dagoela, bestela jartzen dugu)
Color Frente negro y fondo blanco

Ezabagailuaren ezaugarrietan, zein pintzel mota erabili nahi dugun aukeratuko dugu.

Ezabagailuaren propietateak

Bestalde, pintzelik handiena ere txikiegia iruditzen bazaigu, ezabagailuaren diametroa aldatu egin daiteke.

Diametroa aldatzeko

Aukeratu nahi dugun irudi zatia ezabatzen hasiko gara. Pintzel mota, pintzelaren tamaina, eta abar, noiznahi alda daitezke. Zehaztasun handiagoa nahi izanez gero, irudia hurbildu egin daiteke.

Maskara azkarraren bidez aukeratzen ari gera 2 pertsonak

Maskara azkarraren botoia berriro sakatzean (Ctrl + Q), aukeratutako irudi zati bihurtuko da aurretik ezabatutakoa.

2 pertsona aukeratuta daude

Nahi gabe gehiegi ezabatuz gero, begizta (Tekla laburtua: F) edota irudi zati bat aukeratzeko edozein tresna erabiliz konponduko dugu.

Aukeratutako irudi zatia nahi bezainbeste alda daiteke, beste irudi zati bat gehituz edo kenduz.

Kendu aukeratu dugu.

Kendu uneko hautapena aukeratu dugu

Aukeratutako zati bat kenduko dugu:


Aukeratu maskara

Aukeratuta

Hemendik aurrera, nahi duguna egingo dugu: irudia moztu, beste leku batera eraman...

6. Gimp: irudiak itxuraldatzeko tresnak

Gimp programak eskaintzen dituen beste zenbait tresna.

6.1. Irudiak itxuraldatzeko tresnen aurkezpena

Irudiak itxuraldatzeko erabiltzen diren tresnak aurkeztuko ditugu:

6.2. Irudia mugitzeko tresna

Geruzak, aukeratutako irudi zatiak eta beste objektu batzuk mugitzeko tresna.

Tekla laburtua: M

Mugitzeko tresnaren ikonoa

Aukeratutako irudi zatiak mugitzeko erabiltzen da. Aukeratutako irudi zatiekin zein geruzekin lan egiteko erabiltzen da; irudia jatorrizko konposiziotik mugitzeko aukera ematen du. Ez bada irudi zatirik aukeratu, aukeratutako geruza irudiaren hondotik mugituko da.

6.3. Irudia mozteko tresna

Geruza edo irudi baten ertzetako zatiak mozteko tresna.

Tekla laburtua: Larria + C

Irudia mosteko tresnaren ikonoa

Irudi baten zati jakin bat mozteko, ez daukagu zati hori aukeratu, kopiatu eta irudi berrian itsatsi beharrik; irudia mozteko tresna erabil daiteke.

Hegazkin bat zeruan. Egazkina aukeratuta dago

Aukeratutako irudi zatiaren lau erpinetan, lau karratu azalduko dira. Haiek sakatuz eta herrestan eramanez, aukeratutakoa handitu edo txikitu egingo dugu.

Aukeraketa koadrotxo batzuk dauzka aldatzeko aukeratuta dagoena

Irudi zati bat aukeratu ondoren, zati horretan klik egin, eta kito. Nahi genuen irudi zatia moztu dugu, eta aukeratutako irudi zatia ikusiko dugu bakarrik.

Hegazkina bakarrik, ia zerurik gabe

6.4. Irudia biratzeko tresna

Geruzak, aukeratutako irudi zatiak edo ibilbideak biratzeko tresna.

Tekla laburtua: Larriak + R

Biratzeko tresnaren ikonoa

Irudiaren edozein zati hartuko dugu. Guraizeekin egin dugu, baina errazagoa izango litzateke kolorean oinarriturik egin izan bagenu, uniformea baita zeruko urdina.

Figura bat eta fondo bezela zeru urdina

Orain, irudia biratu. Kasu honetan, 45 graduko bira egingo dugu.

Biratzeko tresnaren ezaugarriak

Sakatu Biratu, eta kito.

Estatua biratuta 45º

6.5. Irudia eskalatzeko tresna

Geruzak, aukeratutako irudi zatiak edo ibilbideak eskalatzeko tresna.

Tekla laburtua: Larria + T

Eskalatzeko tresnaren ikonoa

Hona hemen aukeratutako irudi zati bat:

Estatua bat eta fondo bezela zeru urdin bat

Aukeratutakoari beste neurri bat emango diogu. Kontuan hartu behar da ea katea lotuta (kate lotua) edo bananduta (aingura banandua) dagoen; lotuta baldin badago (kate lotua), irudiaren proportzioak gordeko ditu, eta, bananduta baldin badago (aingura banandua), ez ditu gordeko.

Irudian, katea irekita dago, baina itxi egingo dugu, eta guk nahi dugun neurria jarriko diogu.

Eskalatzeko tresnaren ezaugarriak

Hona hemen emaitza:

Estatua moztuta eta txikituta

6.6. Irudia makurtzeko tresna

Geruzak, aukeratutako irudi zatiak edo ibilbideak makurtzeko tresna.

Tekla laburtua: Larria + S

Makurtzeko tresnaren ikonoa

Irudi zati bat aukeratu dugu. Irudia makurtzeko tresna erabiliz, klik egingo dugu haren gainean.

Estatua bat eta fondo bezela zeru urdin bat

Irudia zenbateraino makurtu nahi dugun erabakiko dugu:

Makurtzeko tresnaren ezaugarriak

Hona hemen emaitza:

Estatua pizkat makurtuta

6.7. Irudiaren perspektiba aldatzeko tresna

Geruza, aukeratutako irudi zati edo ibilbide baten perspektiba aldatzeko tresna.

Tekla laburtua: Larria + P

Perspektiba aldatzeko tresnaren ikonoa

Irudiaren lau ertzetan, lau laukizuzen azalduko dira. Lau ertzak nahi bezala mugi daitezke.

Perspektiba aldatzeko tresnaren ezaugarriak

Estatuaren perspektiba aldatuta

6.8. Irudia iraultzeko tresna

Geruzak, aukeratutako irudi zatiak edo ibilbideak horizontalean edo bertikalean iraultzeko tresna.

Tekla laburtua: Larria + F

Iraultzeko tresnaren ikonoa

Hona hemen irudiak itxuraldatzeko azken tresna: iraultzea. Aukeratutako irudi zatia beste aldean islatzen du.

Estatua bat eta fondo bezela zerua urdina

Irudian klik egin, eta aukeratutakoa beste alderantz irauliko da.

Estatua biratuta, beste aldera begira dago orain

7. Gimp: margotzeko tresnak

Gimp-ek irudiak margotzeko eskaintzen dituen tresnak ikusiko ditugu.

7.1. Margotzeko tresnen aurkezpena

Gimp-ek irudiak margotzeko dakartzan tresnen aurkezpena.

truko batzuk margotzeko tresna batzuena

Lerro zuzen bat sortu nahi badugu:   letra larrien tekla erabiliko dugu. Hasierako puntuan klik egin, eta, letra larrien tekla sakatuz, klik egin lerro zuzenaren bukaeran. Tekla askatu, eta kito, lerroa egin dugu. Letra larrien teklaz gain, Ctrol ere badugu sakatuta (Ctrol+May), 15º anguluko trazuak sortu ditzakegu.

Gimp-eko margotzeko tresnak

  • Margotzeko kuboaren ikonoaMargo-ontzia: aukeratutako irudi zatia kolore edo patroi batez betetzeko tresna (Larria + B)
  • Irudia moteltzeko tresnaren ikonoaIrudia moteltzeko tresna: irudia kolore motelez betetzeko tresna (L)
  • Arkatzaren ikonoaArkatza: ertz sendoak pintzel batez marrazteko tresna (N)
  • Pintzelaren ikonoaPintzela: ertz leunak pintzel batez marrazteko tresna (P)
  • Borragomaren ikonoaBorragoma: atzeko kolorea edo gardentasuna pintzel batez ezabatzeko tresna (Larria + E)
  • Aerografoaren ikonoaAerografoa: irudia pintzel batez presioa aldatuz margotzeko tresna (A)
  • Tintontziaren ikonoaTintontzia: kaligrafia motako idazkera (K)
  • Irudia klonatzeko tresnaren ikonoaIrudia klonatzeko tresna: irudi edo diseinu batetik abiatuta irudi zatiak pintzel batez kopiatzeko tresna (D)
  • Irudia garbitzeko tresnaren ikonoaIrudia garbitzeko tresna: irudia garbitzeko tresna (H)
  • Klonazioa perspektiban egiteko tresnaren ikonoaKlonazioa perspektiban egiteko tresna: jatorrizko iruditik abiatuta perspektiba erabiliz klona sortzeko tresna
  • Irudia fokatzeko eta oker fokatzeko tresnaren ikonoaIrudia fokatzeko eta oker fokatzeko tresna: pintzel batez zirriborroak egiteko edo kentzeko tresna (Larria + U)
  • Zirriborroak egiteko tresnaren ikonoa Zirriborroak egiteko tresna: erabilgarria da irudi bat gehiegi moztu eta nolabait konpondu nahi dugunerako. Inguruko koloreaz betetzen du irudia (S)

7.2. Irudia klonatzeko tresna

Irudi zati bat beste leku batean klonatzeko tresna.

Tekla laburtua: C

Klonatzeko tresnaren ikonoa

Kopiatu nahi dugun puntu bat hartuko dugu. Ctrl sakatuz, kopiatu nahi duguna hartuko dugu. Gero, Ctrl askatu eta, klik eginez, lehendik zegoena klonatu. Aurrerago ikusiko ditugu horren adibideak.

Desegin sakatuz gero, aldaketa ez da horren bat-batekoa izango.

7.3. Arkatza

Pintzelaren bitartez ertz sendoak marrazteko tresna.

Tekla laburtua: N

Arkatzaren ikonoa

Irudiaren gainean edozein irudi marrazteko balio du. Ezaugarriak:

Marraztutakoaren kolorea aldatzea

  • Aukeratu kolore bat kolore sortan, eta eraman herrestan, bila gabiltzan kolorea aurkitu arte.
  • Kolorearen RGB balio zehatza ezagutuz gero, hura adierazi, eta kito.
Koloreak aukeratzeko tresna

Arkatzaren punta ere alda daiteke. Handiena txikiegia bada, honako parametro hau erabil daiteke: Eskala.

Arkatzaren ezaugarriak

Lerro zuzena sortzeko, letra larrien tekla erabiliko dugu. Hasierako puntuan klik egin, eta, letra larrien tekla sakatuz, klik egin lerro zuzenaren bukaeran. Tekla askatu, eta kito, lerroa egin dugu.

Arkatzaren adibide bat, trazo batzuk eginda


Jitter: margotzeko tresna batzuk aukera hau daukate.

  •   Zenbat eta handiagoa jitteren balioa, edanda bezela margotzen dugu:

Ejemplo de jitter

7.4. Pintzela

Ertz leunak marrazteko tresna.

Tekla laburtua: P

Pintzelaren ikonoa

Pintzela arkatzaren antzekoa da, baina ez da guztiz berdina: arkatzak lerro finak marrazten ditu, eta pintzelak, berriz, lausoak. Ezkerreko irudia arkatzez egina da, eta eskuinekoa pintzelez.

Brotzaren pintzelada batzuk

7.5. Aerografoa

Pintzel bidez presioa aldatuz margotzeko tresna.

Tekla laburtua: A

Aerografoaren ikonoa

Aerosolez margotutako irudien tankerakoak sortzen ditu aerografoak. Arkatzaren parametro berberak ditu, eta beste bat gehiago:

Aerografoaren ezaugarriak

Kolore motelak erabiltzeko aukera ematen du. Hor klik eginez gero, aldez aurretik definitutako kolore batzuk ikusiko ditugu. Bat aukeratu, eta margotu.

Aerografoaren adibide bat, hemen ikusten ditugu trazo batzuk

7.6. Borragoma

Izenak ongi adierazten duen bezala, ezabatzeko balio du.

Tekla laburtua: Larria + E

Borragomaren ikonoa

Lerroak ezabatzeko erabiltzen da. Lerroaren diametroa aldatu egin daiteke, eta baita opakutasuna ere (ez luke osorik ezabatuko).
Adibide bat ikusiko dugu. Hona irudia:

Enbor bat mendian

Geruza bat gehituko diogu (ikusiko dugu nola).

Borragomaren ezaugarriak

Geruza horretan, laukizuzen bat aukeratu, margo-ontzia aukeratu (Larria + B), eta laukizuzena kolore batez beteko dugu:

Enborraren gainean koadrotxo bat

Borragoma hartu, eta, koloreko laukizuzenaren geruzan gaudela, borragoma erabiliko dugu.

Koadrotxo barruan hasten gera ezabatzen

Honelako efektua lortuko dugu. Geruza hori ezabatu, eta behean dagoena ikusiko dugu.

Efektoa, atzekoa ikusten da

7.7. Margo-ontzia

Aukeratutako irudi zatia kolore edo patroi batez betetzeko tresna.

Tekla laburtua: Larria + B

Margo-ontziaren ikonoa

Arkatza erabiliz, triangelu bat marraztuko dugu (letra larriz, lerroak zuzenak izan daitezen).

Trazu batzuk margotuta fitxategi batean

Aukeratu margo-ontzia.

Margo-ontziaren ikonoa

Aukeratu kolorea:

Koloreak aukeratzeko panelan aukeratzen dugu nahi dugun kolorea

Eta nahi ditugun aukerak hartzen ditugu:
Betegarri mota:

  • Aurreko Planoaren kolore betegarria: aukeratako aurreko planoaren kolorearekin margotu egin behar dugu (goiko irudian : marroia)
  • Atzeko Planoaren kolore betegarria: aukeratako atzeko planoaren kolorearekin margotu egin behar dugu (goiko irudian : marroia)
  • Ereduaren betegarria: eredu batekin margotuko dugu.

Eragindako Area:

  • Bete hautapen osoa: irudian zeozer hautatuta badaukagu, hautapen hori izango da margotuko duguna.
  • Bete antzeko koloreak: antzeko koloreak dauzkaten eta elkar dauden pixelak bakarrik pintatuko dira. Muga: ikusteko ze ezberdinak izan daitezke koloreak aukeratuta izateko

Tresnaren aukerak
Laukizuzena margo-ontziko margoz beteko dugu.: Aurreko Planoaren kolore betegarria + Bete antzeko koloreak aukeratuta:

Triangelua kolorez bete dugu

Gainean irudi bat marraztu eta koloreren bat ematen baldin badiogu, aurretik zegoena estali egingo da, eta ez dago lehengoa berreskuratzerik.

Geruzak erabiliz gero, aldiz, ez dugu hasierakoa galduko, eta nahi bezainbeste ariketa egiteko aukera izango dugu.

7.8. Tintontzia

Kaligrafia motako idazkera.

Tekla laburtua: K

Tintontziaren ikonoa

Marrak egiteko erabiltzen da. Puntaren forma aldatu egin daiteke (punta eliptikoa, pixka bat makurtua…).

Demagun irudi hau daukagula:

Trazu batzuk marraztuta fitxategi batean

Goazen tintontzia erabiltzera

Tintontziaren ezaugarriak

Honako hau aukeratuko dugu:

Trazua aukeratzen dugu

Honako efektu hau lortuko dugu.

Tintontziaren adibidea

7.9. Irudia suarekin markatzeko edo erretzeko tresna

Pintzelaren bidez irudia argitzeko edo iluntzeko erabiltzen da.

Tekla laburtua: Larria + D

suarekin markatzeko edo erretzeko tresnaren ikonoa

Irudi zati bat argitzeko edo iluntzeko erabil daiteke; alegia, zuritzeko edo belzteko.

Tresnaren ezaugarriak

Bietako bat aukeratuko dugu (zuritu edo belztu).

Gero, marrak egingo ditugu:

Estatua batean hego bat belzten ari gera

8. Gimp: geruzak

Irudia osatzen duten gardentasunen antzekoak dira geruzak. Gainera, batzuek besteengan eragina izaten dute.

8.1. Geruzen aurkezpena

Geruza baten adibidea ikusiko dugu.

Tekla laburtua (geruzen menua aktibatzeko): Ctrl + L

Geruzen menurik ez baldin badaukagu, sortu egingo dugu:

Nola ireki Geruzen dialogoa
Irudia osatzen duten gardentasunen antzekoak dira geruzak. Batzuek besteengan eragina izaten dute, honako ezaugarri hauen arabera:
  • Modua. Geruza bat azpitik dauzkan beste geruzekin nola konbinatzen den zehazten du. Aurrerago ikusiko ditugu horren adibideak.
  • Opakutasuna. Irristagailuak gardentasun maila zehazten du.
  • Ikusgaitasuna. Begia agerian baldin badago, geruza ere agerian egongo da. Letra larrien tekla eta geruza baten begia batera sakatuz gero, agerian egongo dira geruza hori edo geruza guztiak.
Irudiakin ibiltzeko pantaila
  • 1: Geruza bat gehitzeko.
  • 2: Aukeratu den geruza geruzen multzoan gorago igotzeko.
  • 3: Aukeratu den geruza geruzen multzoan beherago jartzeko.
  • 4: Geruzaren kopia sortu du eta irudiari gehitzeko.
  • 5: Geruza flotatzailea finkatzeko.
  • 6: Aukeratu den geruza ezabatzeko.

Geruzen menua ikusteko beste modu bat da geruzaren gainean saguaren eskuineko botoiari sakatzea:

Geruza bat gehitzeko aukera

8.2. Irudi bati geruza bat gehitzea

Irudi bati geruza bat gehitzeko zer egin behar den ikusiko dugu.

1024x768 neurriko dokumentu bat sortuko dugu. Dokumentu berriak hondo edo atzealde deritzon geruza bakarra izango du.

Geruza berri bat sortzen ari gera

Lehen gehitu dugun geruzaren erlaitzean klik egingo dugu (erlaitzik ez bada ageri, sakatu Ctrl + L).

Geruzaren pantaila ekarri dugu aurrera


Geruza bat sortuko dugu haren gainetik. Sakatu Geruza berria botoia:

Geruza bat gehitzeko ikonoa

Geruzari izen bat emango diogu: Triangelua. Hondo gardena izango duela adieraziko dugu.

Geruza horretan (geruzaren gainean klik egingo dugu, harekin lan egingo dugula ziurtatzeko), triangelu bat marraztuko dugu arkatzarekin.


Bi geruza daude: triangulo eta fondo deituta, eta ikusgai daude

Triangulu bat kolorez beteta

Beste geruza bat gehituko diogu: Zirkulua. Geruza hori aukeratu, eta zirkulu bat marraztuko dugu irudi zati eliptikoak aukeratzeko tresnarekin. Beste kolore batez margotuko dugu.

Triangelu bat, eta gainetik zirkulu bat

Zirkulua mugitu nahi izanez gero, zirkuluaren geruza aukeratu eta irudia mugitzeko tresna aukeratuko dugu (Tekla laburtua: M); ondoren, geruza mugituko dugu.

Elementu independenteak ditugu orain, lehen ez bezala.

Zirkulua mugitu dugu, eta triangelua leku berdinean jarraitzen du. Independiente dira

Edozein geruza ezabatuz gero, gainerakoek “beren horretan” jarraituko lukete.

Demagun hondo gardena nahi dugula. Zer egingo dugu? Atzealdeko geruza kendu, eta kito.

3 geruza daude, "fondo" deitzen denen gainean jartzen gera, eta klikatzen dugu ezabatzeko ikonoan

Atzealdeko geruzan jarriko gara, eta geruza ezabatzeko botoia sakatuko dugu (paperontziaren ikurra).

Geruza ezabatzeko botoiaren ikonoa

Hona hemen hondorik gabeko irudia (edo hondoa gardena duena).

Fondoa kenduta, orain bakarrik ikusten dira triangelua eta gainean zirkulua, baina ez dago fondorik

Geruzaren opakutasuna ere alda daiteke. Zirkulu geruzan jarriko gara, eta opakutasuna aldatuko dugu:

Zirkuluaren geruza transparentea da orain, eta bere atzekoa ikusten dugu , hau da triangelua

8.3. Zenbait geruza elkarri lotzea

Geruzak nola lotu

Demagun bi geruza ditugula eta biak batera mugitu edo elkarrekin beste zerbait egin dezatela nahi dugula. Geruzak kateatu egingo ditugu, katearen ikurra erabiliz.

Triangelu bat eta zirkulu bat

Geruzak blokeatu egingo ditugu:

Geruzen ezaugarriak

Ondoren, mugitu egingo ditugu. Orain, elkarrekin mugitzen ari dira:

triangelua eta zirkulua batera mugitzen dira

8.4. Ezkutatzea. Geruza bat erakustea

Nola ezkutatu traba egiten duen geruza bat?

Gure irudian geruza asko ditugunean, horietatik batzuk ezkutatu egin daitezke, gainerakoak nola dauden ikusteko. Programak erakutsi edo ezkutatu aukerak emango dizkigu: BEGIA

2 geruza, baten gainean jartzen gera eta begian klikatzen dugu izkutatzeko

Geruza bat ezkutatu dugu (zirkulua); geruza horrek ez digu aurrerantzean trabarik egingo.

Orain zirkulua ez dago ikusgai

Argi izan behar dugu ez garela geruza ezabatzen ari, ezkutatzen baizik.

8.5. Geruzen ordena aldatzea

Nola aldatu geruzen ordena? Nola eraman geruza bat goraino?

Kasu honetan, argi ikusten da zirkuluaren kapa triangeluarenaren gainetik dagoela.

2 geruza: triangelua eta zirkulua, triangulua zirkuluaren  atzealdean dago

Geruzen ordena aldatu nahi badugu, geruzen tresna irekiko dugu (Ctrl + L), eta, igo/jaitsi botoien bitartez, geruzak nahi dugun ordenan jarriko ditugu.

Non klikatu egin behar dugun geruza bat gora ekartzeko

Triangeluaren geruza aukeratu, eta gora igo dezala esango diogu. Hona hemen emaitza:

Orain zirkulua trianguluaren atzealdean dago

8.6. Hondoan geruza koloreduna gehitzea

Hondo koloreduna jarri nahi diozu irudiari?

Zer egin irudiaren atzealdea kolore batekoa izan dadin?

2 geruza: triangulu bat aurrekaldean eta zirkulua atzean. Ez dauka hondorik

Geruza bat gehituko diogu, kolore jakin bat emango diogu, geruzen multzoaren bukaeran jarriko dugu, eta kito:

Kolorea aukeratuko dugu.

Kolorea aukeratzen dut: berdea

Geruza bat sortu eta hondoa aukeratuko dugu (kasu honetan, berde bizia).

Irudi berri bat sortzen dut, eta hondo bezela aukeratutako kolorea hartu dugu

Gehitu berri dugun geruza azpian kokatuko dela ziurtatu beharko dugu.

3 geruza daude, hondoa erdian dago

Hala ez bada, behera eramango dugu.

Orain ondoa behean dago

Hona hemen emaitza:

Lehen geneukan irudia, baina orain hondoa berdea da

8.7. Geruzak bateratzeko moduak

Hainbat modutara batera daitezke geruzak. Horren arabera, efektu mota asko lor daitezke.

Demagun bi irudi hauek dauzkagula:

Neskato bat Txirrin bat

Ikus ditzagun geruzak bateratzeko zenbait modu. Atzeko neskari txirrina gainean jarriko diogu. Sakatu Modua, eta aukeratu Geruzak bateratzeko modua.

Geruza bateratzeko aukerak

Geruzaren gardentasunari opakutasuna gehitzea da aukeretako bat. Guztiz opakua ez bada, azpiko geruza gehi gainekoa eta azpikoa batzearen ondoriozko geruza nahasiko ditugu. Proportzioan egin behar da hori.

Gardentasun mailaz gain, geruzak konbinatzeko modua ere alda daiteke.

  • Arrunta: geruza modu arruntean betetzen da. Lehengo kolorearen eta kolore berriaren arteko nahasketarekin betetzen dira guztiz bete gabeko zatiak, ertzak lausotuz.
Normala
  • Urtu: aurrekoaren antzekoa da. Koloreak nahasi ordez, pixelak sakabanatuz lortzen da irudia lausotzea.
Urtu
  • Atzean: aukera hori tresnekin bakarrik erabil daiteke, ez geruzekin. Irudi baten eremu gardenak koloreztatzen ditu, haren atzean geruza garden bat egongo balitz bezala eta modu arruntean elkartuko balira bezala.
  • Kolorea kendu: kolore bakarreko pixelak gardenago bihurtzen ditu.
  • Biderkatu: pixelen balioak biderkatzen ditu, eta zati 256 egiten du. Ondorioz, bien xehetasunak hautematen diren irudi bat ematen du, eta jatorrizkoa baino ilunagoa da.
  • Zatitu: biderkatzearen antzekoa da. Zatiketa eginez, jatorrizko geruzak baino irudi argiagoa ematen du. Antzekoak diren bi irudik tonu zuriak ematen dituzte gehienbat, eta ertzen arteko desberdintasunak nabarmentzen dira. Horrek geruzak lerrokatzeko balio du; izan ere, geruzak lerrokatzean, ertzak gutxitu egiten dira.
  • Pantaila: bi geruzen pixel kopuruaren aurkako balioa aurkitzen du lehenik. Ondoren, haien arteko biderketa egiten du, eta berriz ere kalkulatzen du aurkako balioa. Jatorrizko geruzek baino emaitza argiagoak eman ohi ditu.
Pantaila
  • Ezkutatu: irudia iluntzeko joera du, baina ez biderkatzeak bezainbeste.
Ezkutatu
  • Zuritu: irudia asko argitzen da eta, zenbaitetan, koloreak alderantziz jartzen ditu. Tresna gisa erabiltzen da, geruza gisa baino gehiago.
zuritu
  • Belztu: irudia belztu egiten du (biderkatzearen antzeko efektua).
Belztu
  • Argitasun sendoa: irudia argitu egiten da.
Argitasun sendoa
  • Argitasun leuna: ezkutatzearen efektu antzekoa lortzen du.
Argitasun leuna
  • Efektu pikorduna atera
Efektu Pikorduna atera
  • Efektu pikorduna konbinatu
Efektu pikorduna konbinatu
  • Aldea: geruzen balioak kendu, eta, ondoren, emaitzaren balio absolutua ateratzen du. Geruzen arteko desberdintasunak ikusteko erabilgarria izan daiteke, baita geruzak eskuz lerrokatzeko ere.
Aldea
  • Batuketa: geruzen balioak gehitu egiten dira. Nahiko argitzen du irudia; gehiegi argitzen badu, opakutasun txikiagoa erabil daiteke.
Batuketa
  • Kendu: geruzen balioen arteko kenketa egiten du, baina ez du balio absoluturik ateratzen. Balio negatiboak 0-ra biribiltzen dira.
Kendu
  • Hauxe bakarrik argitu: bi geruzen balioen artean handiena aukeratzen du.
Hauxe bakarrik argitu
  • Tonua: eragiketa hori egiteko, geruza HSV bihurtu beharra dago (gero, RGB bihurtuko dugu berriz), eta azpiko geruzaren tonua goikoarekin aldatu behar da.
  • Saturazioa: aurrekoaren antzekoa.
  • Kolorea: koloreztatzearen antzekoa, baina beste geruza bateko koloreekin.
  • Balioa: geruzak nahasi egiten dira, eta azpiko geruzak goikoaren balioa hartzen du.

9. Gimp: testua. Logotipoak

Sortu ditugun irudiei testua edo logotipoak gehitzen ikasiko dugu.

9.1. Testua

Nola sartu testua irudi batean?

Tekla laburtua: T

Textoaren ikonoa

Testuaren ezaugarrietan, honako aukera hau izango dugu: letra mota, tamaina, justifikazioa edo lerrokadura, eta abar. Alegian, testuetan ohikoak diren aukerak.

Textoaren ezaugarriak

Zerbait idatziko dugu. Gero, mugitzeko tresnarekin (tekla laburtua = M), testua nahi dugun lekuan jarriko dugu.

Textoa  "Hola esto es una prueba" irudi batean

Oharra: testu bat sortzen dugun bakoitzean, testu horrentzako geruza bat sortzen da.

Textua geruza bat da

tESTU MOTA GEHITU SISTEMAN

Ez ba zaizkigu sisteman dauzkagun testu motak, interneten bilatu dezakegu testu mota ezberdinak (TTF formatua) eta sisteman jarri (c:\windows\fonts windows xp-n). Gimp berriro zabaltzerakoan, testu mota hori eskuragarri egongo litzateke.

Adibidea: non jeitsi ditzakegu testu mota gehiago http://www.fontsquirrel.com/

**Kontuz!!! . Antibirusa pasatu internetetik jeisten dugun guztiari

9.2. Testuaren ezaugarriak aldatzea

Sartu dugun testuaren ezaugarriak nola alda daitezkeen ikusiko dugu.

Testu honetatik abiatuko gara:

Prueba de texto jartzen du fitxategi batean

Testuaren kolorea aldatzea

Testuari dagokion geruzan jarriko gara, testu barruko irudian klik egingo dugu, eta testuaren ezaugarrien leihoaren kolorea aldatuko dugu.

Textuaren kolorea aldatu

Hona hemen testua kolorez aldatuta.

Lehenengo textua, baina orain gorriz dago

Tamaina aldatzea

Testuaren tamaina aldatzeko, gauza bera egingo dugu. Testuaren geruza aukeratu, testuaren gainean klik egin, eta, gero, ezaugarrietan, haren tamaina aldatuko dugu.

Textuaren tamaina aldatzen dugu: 30 px

Aurreko testua dugu hemen, beste tamaina batekin:

Orain textua handiagoa dago

Lerro baten ordez paragrafo bat baldin badugu, testua ezkerraldera, eskuinaldera edo erdialdera lerrokatuko dugu justifikazioa sakatuta.

9.3. Logotipoak sortzea

Nola sortu logotipoak Gimp erabiliz

Gimp programari esker, hainbat logotipo sortuko ditugu automatikoki. Testua pixka bat aldatu besterik ez dugu egin behar.Adibide bat ikusiko dugu (Gimp-en bitartez, askoz logotipo gehiago sor daitezke), eta, gero, logotipoa beste irudi batean nola txertatzen den ere ikusiko dugu.

Menua: Ext:Logotipoak:3D kontornoa

Testua ageri den tokian, logotiporako testua idatziko dugu. “Koro” idatzi dugu.

Propietateak jartzen diegu

Sakatu Onartu, eta kito, logotipoa sortu dugu. Irudiak hiru geruza dituela ikusiko dugu. Lehenari erreparatuko diogu: Pattern. Gardentasuna ageri du (gero beste irudi baten gainean itsatsiko baitugu).

Logotipoa eta 3 geruzak sortu dira

Pattern geruza kopiatu, eta herrestan eraman edo irudi batean gainean kopiatu egingo dugu. Irudiaren geruza bat gehiago da orain:

Logotipoa kopiatu dugu beste fitxategi batean, beste elementu bat bezela dago

10. Gimp: irudia doitzeko tresnak

Gimp-ek irudiak doitzeko eskaintzen dizkigun aukerak ikusiko ditugu (Menua: Koloreak).

10.1. Mailak eta kurbak

Argazkiak konpontzeko tresna da.

Etxe bat mendian, irudia pizkat argia dago

Mailak (Menua: Koloreak: Mailak)

Mailak erabiliz, koloreak doitu egin daitezke.

Mailak nola atera: Menua: Koloreak: Mailak

Mailak irudiaren tonuak neurtzen ditu, hau da, irudiaren pixel kopuruaren banaketa zein den bistaratzen du. Argi leunen kolore beltzaren balioaren eta argi bizien kolore zuriaren balioaren artean daude pixel guztiak. Mailen histogramak grafiko bidez azaltzen du irudiaren tonuen maila zein den.

Goiko irudiari honako histograma hau dagokio. Irudiaren kontraste-eza argi ikusten da argi bizirik ageri ez den grafikoan.

Histogramak irudian dagoen kolore kopurua adierazten du. Erdira arte ia baliorik ere ez dagoela ikus daiteke.

Irudiaren mailak nola dauden

Grafikoaren behealdeko gezien bitartez, tonuen hedadura eskasa konpon daiteke. Ezkerreko eta eskuineko geziak tonuen mailaren mugei dagozkie. Erdiko gezia grisaren erdiko tonuari dagokio. Lehenengo biak mugituz, tonuen mailak alda daitezke, argazkiaren histograma berrian tonu guztiek beren lekua izan dezaten.

Kolorearen inguruko informazioa hasten den punturaino mugituko dugu gezia, gutxi gorabehera:

Mugitzen dugu mailen tresna

Irudiaren kalitatea eskasa bada, zaila da konpontzea, baina oraingoan zer edo zer lortu dugu.

Hasierako irudia kolore pizkat gehiagorekin

Kurbak (Menua: Koloreak: Kurbak)

Kurbei buruzko elkarrizketa-leihoetan, Mailek ematen dituzten aukera bertsuak ageri dira, baina askoz ere aukera zehatzagoak eskaintzen ditu. Haren grafikoa 16 gelaxkatan dago banatuta, eta 0 eta 255 bitarteko balioak ditu. Gelaxka bakoitzaren balioa 0, 64, 128, 192 eta 255-ekoa da.

Kontrol-kurbari kontrol-puntuak gehi dakizkioke, kurbaren noranzkoa aldatzeko. Puntuak gehitzeko, kurbaren gainean klik egingo dugu. Kentzeko, karratutik atera behar dira puntuok.

Demagun honako irudi hau dugula eta pixka bat hobetu nahi dugula.

Aurreko irudi bera dugu abiapuntu.

Joan gaitezen Menura: koloreak: kurbak

Kurbak ikutzeko pantaila

Aukera asko ditugu: kurban zenbat puntu jarriko ditugun eta nola jarriko ditugun da kontua.

Hona hemen adibide bat:

Adibide bat: Kurbak pizkat ikututa nola geratzen da irudia

Hona hemen beste bat.

Kurbak ikututa nola geratzen da irudia. Beste adibide bat

10.2. Beste bi tresna: tonua eta saturazioa

Tonua, saturazioa eta argia doitzeko tresna.

Menua: Koloreak: Tonua eta Saturazioa

Tresnaren Ikonoa

Elkarrizketa-leihoan, “tinta” kolorea edo “argi” kolorea aukeratuko dugu, gero biotako baten gainean lan egiteko. Botoi Nagusia izaten du programak lehenetsirik, aldaketek kolore guztietan eragina izan dezaten.

Kolore bat aukeratu ondoren, haren tonua, argia eta saturazioa alda daitezke.


Adibide bat, kolore gutxi dauka argazkia

Tresnarekin jolasten

Saturazio maila igoko dugu:

Saturazioa jartzen dugu 93an

Hona emaitza bat:

Kolore askoz gehiago jarri diogu

Saturazio maila -100ean jarriz gero, irudia zuri-beltz bihurtuko da.

Saturazioa aldatzen dugu:-100

Argazkia orain txuri beltzean dago


10.3. Atalasea

Irudi zuri-beltzak sortzen ditu, tonu gehiago edo gutxiago erabilita.

Asko erabiltzen da kamisetak diseinatzeko.

Pertsona bat 2 txakurkumekin

Menua: Koloreak: Atalasea

Atalazearen pantaila

Pertsona bat 2 txakurkumeekin, baina txuri beltzean

10.4. Posterizatzeko tresna

Irudiaren kolore kopurua jaitsi egingo dugu.

Hona irudia:

Autokarabana bat gaztelu baten aurrean

Menua: Koloreak: Posterizatu

Posterizatu tresnaren ikonoa

Irristagailuaren eta geziak dituen koadroaren bitartez, maila kopurua hautatuko dugu (2-256), geruza aktiboa deskribatzeko erabiliko ditugun RGB kate bakoitzean. Koloreen kopurua maila horien konbinazioa da. 3 mailak, esate baterako, 2 3 = 8 kolore emango ditu.

Posterizazioari 2 maila emango diogu, adibidez.

Posterizatzearen datuak aldatzen

Hona hemen emaitza.

Autokarabana bat gaztelu baten aurrean, baina posterizatuta

Posterizazio mailak:

11. Gimp: ariketak

Ikastaroan ikasitakoa berrikusteko eta aplikatzeko, zenbait ariketa egingo ditugu.

11.1. Ariketa: irudi zatiak aukeratzea

Irudi zatiak aukeratzeko zenbait modu.

Demagun orri bat ageri zaigula hondo zuri batean. Atzealde zuria kendu nahi diogu, garden bihurtu, eta gero beste leku batean itsatsi.

Nola egingo dugu hori? Makila magikoa erabiliz egin daiteke: hondoa edo atzealdea aukeratu, eta, gero, aukeraketa atzekoz aurrera jarri, ezta?

Beste modu batzuetara ere egin daiteke, baina, kasu honetan, badirudi makila magikoa dela aukera onena:

orri bat hondo zuri batean

Makila magikoa hartuko dugu, eta, irudi zatiak gehituz, zurian klik egingo dugu, hondo guztia aukeratu arte (di-da batean).

Aukeratu dugu orria
Baina guk ez dugu zuria aukeratu nahi, orria baizik, hau da, kontrakoa. Aukeratutakoa alderantziz jarriko dugu.

Menua: Aukeratu: Irauli

Aukeratutakoa kopiatuko dugu (Ctrl + C). Jatorrizkoaren neurri berak dituen hondo gardeneko dokumentu bat sortuko dugu, eta aukeratutakoa itsatsiko dugu sortu berri dugun irudian (Ctrl + V):

hondoa kendu dugu

Ene! Zati bat hartu gabe utzi dugu. Berriro ekingo diogu aukeratzeari, eta zati hori ere hartuko dugu. Gauza bera egingo dugu, eta gero:

Orain ondo kenduta hondoa

Zoragarri.

Irudia .xcf formatuan gordeko dugu badaezpada ere (geroago horrekin lanean jarraitu ahal izateko, hala nahi izanez gero). .gif formatuan ere gordeko dugu, gardentasunari euts diezaion. Kito, lortu dugu.

11.2. Ariketa: irudi zati bat klonazio bidez desagerraraztea

Irudi baten zati bat desagerrarazi nahi dugu, arrastorik utzi gabe.

Demagun beheko irudiaren zati bat besterik ez dugula behar (soberan dagoena ezabatu nahi dugu).

Erreka baten piraguekin jeisten

Irudi zati bat mozteko, mozteko tresna erabiliko dugu. Ez daukagu zati hori beste irudi batean itsatsi beharrik.

Irudia mozteko tresnaren ikonoa

Gorde nahi dugun irudi zatia hartuko dugu.

Piraguistak aukeratuta

Oraindik ere handiegia da; pixka bat gehiago moztuko dugu. Handitu nahi dugun erpinean edo ertzean jarri, saguaren botoia sakatu, eta nahi bezainbeste mugituko dugu.

Aukeratzen dugu justo nahi deguna, koadrotxoei bidez

Azalera hauxe aukeratuko dugu. Eta, orain, nola moztuko dugu?

Aukeraketa justo eginda

Aukeratutako irudi zatian klik egingo dugu birritan, eta, dokumentu horretan bertan, aukeratu duguna utziko dugu.

Aurranlariak bakarrik

Irudiak klonatzeko tresna erabiliko dugu (Tekla laburtua: C):


Klonatzeko tresnaren ikonoa

Opakutasuna erdira jaitsiko dugu, eta Desagertu aukeratuko dugu, irudiaren goiko aldeko jendea ezabatzeko.

Klonatzeko tresnaren ezaugarriak

Irudi zatiak kopiatzen hasiko gara (Ctrl sakatuz, kopiatu nahi duguna aukeratuko dugu). Kasu honetan, ur puska bat.

Klontrol-a aukeratuta joaten gera klikatzen

Crtrl askatu, eta, klik eginez, kopiatu duguna itsasten hasiko gara.

Pixkanaka ezabatuko dugu jendea, pazientziaz, bila gabiltzan efektua lortu arte.

Garbitzen ari gera zati bat ez duguna nahi

Ia ia daukagu nahi dugun efektua

Fokatze okerra edo ur-tanta erabiliz (Larria + U), ingurua lausotu egingo dugu, fokua ertzetan finka dadin.

Lausotzeko tresnaren ikonoa

Lausotzeko tresnaren ikonoa

Abiaduraren parametroa erabiliz (Tanta), irudia oker fokatzea lortuko dugu.

Abiaduraren tasa: 30 jartzen dugu

11.3. Ariketa: bi irudi elkarren gainean jartzea

Bi irudi erabiliz, konposizio bat osatuko dugu.

Hona bi irudiak: lakua eta ahatea. Ahatea lakuan kokatu nahi dugu. Ea nola gelditzen zaigun.

Hemen dugu lakua:

Urtegi bat

Hemen dugu ahatea:

Ahate bat

Hasteko, ahatea aukeratu egingo dugu. Guraizeekin moztuko dugu, kontu handiz.

Ahatea aukeratuta

Moztu ondoren, haren gainean klik egin, eta ahatea aukeratuko dugu, horixe egin nahi baigenuen. Kopiatu egingo dugu (Ctrl + C).

Ahatea aukeratuta, ura ez

Dokumentu bat sortuko dugu. Atzeko geruzan, lakua itsatsiko dugu, eta beste bi geruza sortuko ditugu: ahatea eta ahatea2. ("pato" eta "pato2)
3 geruza dazkan irudi bat: pato2, pato eta estanque deitzen dira
Ahatea geruzan jarriko gara, eta kopiatutakoa itsatsiko dugu bertan.

Ahatea urtegi gainean kopiatuta. Lekuz aldatu egin behar dugu eta txikitu

Ez da oso “natural” gelditzen, ahatea handiegia baita. Txikitu egingo dugu.

Horretarako, “ahatea” geruzan gaudela, irudiaren neurria aldatzeko tresna Irudiaren neurria aldatzeko tresnaren ikonoahartuko dugu (tekla laburtua: Larria + T), eta tamaina bat baino gehiago emango diogu irudiari, aproba egiteko. Gure kasuan, 50px-ekoa gelditzen da ondo.


Tamaina aldatzeko tresnaren ezaugarriak

Hona hemen emaitza. Oraindik ere handiegia da laku horretan egoteko.

Ahatea pizkat txikitu egin dugu, hobeto dago

Baina ahatearen geruza aurrera ekarriko dugu (irudia mugitzeko tresna; tekla laburtua: M), lehen planora, eta naturalago geldituko da.

Aurrerago ekarri dugu ahatea, eta hobeto geratzen da

Gauza bera egingo dugu orain, baina bigarren ahatearen geruzan: ahatea2.

Bigarren ahatea lakuan, handiegi eta gaizki kokatuta dago

Hasteko, horizontalean biratuko dugu irudia. Biratzeko tresna aukeratu Biratzeko tresnaren ikonoa (tekla laburtua: Larria + F), eta ahatearen gainean klik egingo dugu:

Bigarren ahatea biratuta

Aurrekoa baino ahate txikiagoa jarriko dugu. Beste neurri bat emango diogu irudiari (proportzioa gordez: kate itxia); 35px, adibidez.

Beste neurri bat jarri irudiari

Hona ahatea. Ia-ia mendiraino eraman dugu… ;)

Bigarren ahatea txikia eginda, baina orain mendian agertzen da, mugitu egin behar dugu

Geruza hartu eta lekuz aldatuko dugu, ahatea bere amaren aurrean jarri arte.

Orain bi ahateak ondo daude, elkarri begira

Erraza, ezta?

Orain, testu bat idatziko dugu. Textu tresnaren ikonoa

Lago de Tignes - Verano 2007 jartzen texto bezela

Irudia biratu egingo dugu, bertikalean utzi arte.

Biratzeko tresnaren ezaugarriak

Hortxe dugu.

Urtegia, 2 ahateak eta textua alde batean

Beste geruza bat dugu testuarentzat (Gimp-ek sortu du).

Textuarekin geruza bat sortu egin da

Testua pixka bat mugituko dugu, ongi geldi dadin. Hona hemen azken emaitza.

Azkeneko emaitza

11.4. Ariketa: aurpegiko zimurrak kentzea

Aurpegiko zimurrak kendu eta gaztetu egingo gara. ;)

Pertsona bat irrifartsu.

Ez da komeni argazkiak gehiegi ukitzea. Aldaketa ahalik eta gutxien antzemateko moduan utzi behar da argazkia.

Beti da interesgarria geruza bikoiztea. Geruzak bikoizteko tresnaren ikonoa

2 geruzak, bat bestearen kopia da

Jatorrizko irudia geruza batean izango dugu, eta bestean, berriz, aldatzen goazen irudia. Aldaketak ikusteko, geruza erakusteko eta ezkutatzeko tresnak erabiliko ditugu. Lana bukatzean, jatorrizko geruza ezabatu egin daiteke.

Irudira hurbilduko gara zoomaren bitartez (+), xehetasun handiagoz ikusteko. Zuriune-barra erabiliko dugu irudian zehar mugitzeko.

Zimurtxoak kenduko dizkiogu aurpegiari. Argiak eta egiturak klonatzeko tresna erabiliko dugu (tekla laburtua: H)

Argiak eta egiturak klonatzeko tresnaren ikonoa

Okertuta dagoen pintzel handi bat hartuko dugu.

Ezaugarriak

Irudia klonatzeko tresnaren antzera dabil: Ctrl tekla erabiliz, irudi zati bat aukeratuko dugu (horrela aukeratzen da irudi zati horren egitura eta kolorea). Orain, Ctrl askatu, eta ezabatu nahi ditugun irudi zatietan sakatu (kasu honetan, zimurrak). Zimurren inguruko eremuan gaudela, Ctrl sakatu, eta, gero, Ctrl askatu eta pixkanaka kenduko ditugu zimurrak.

Zimurrak kendu ahala ikusiko dugu zein pintzel komeni zaigun erabiltzea: txikiagoa, lodiagoa, beste forma bat duena…

Begi ondoko zimurrak kentzen

Lehen:

Lehen begi ondoko zimurrak

Orain:

Begi ondoko zimurrak ia kenduta

Zimurrak kendu ondoren, hona hemen azken emaitza. Desberdintasunik ikusten al duzue? Belarritakoaren zuloa ere kendu diogu! ;)
Hasierako pertsona ia zimurrik gabe
Orain, jolastu zuen argazkiekin. ;)

11.5. Ariketa: klonatzeko tresna erabiliz irudi zatiak kentzea

Ikusiko dugun adibidea oso argia da. Egia esan, argazkia oso erraz alda daiteke.

Begira zer lor dezakegun lan handirik egin gabe.

Bide bat oihanan, eta joaten gera kentzen desagertu arte

Hona irudia: oihanaren erdian dagoen bide bat. Klonatzeko tanpoia erabiliz Klonatzeko tresnaren ikonoa(tekla laburtua: C), bidea erraz ezabatuko dugu. Ctrl erabiliz zuhaitzen zati bat hartuko dugu; gero, Ctrl askatu, eta bidea bete egingo dugu, kontu handiz. Mugitu ahala, Ctrl erabiliz bidearen inguruko eremuak hartuko ditugu, eta margotuko.

Beste adibide erraz bat

Kasu honetan, itzala ezabatuko dugu, klonatzeko tresna erabiliz (tekla laburtua: C).

Horretarako, gauza bera egingo dugu. Kopiatu nahi dugun zatia (belarra) saguarekin aukeratuko dugu, eta, pixkanaka, itzalean itsatsiko dugu.

Mutil bat mendian eta bere itzala

Hona hemen emaitza.

Itzala kenduta

11.6. Ariketa: irudien kolorea aldatzea

Adibideak.

Egoera arrunt batean, irudi hau berehala ezabatuko genuke.

Irudi bat oso oso erreta

Mailak erabiliz, irudia pixka bat aldatuko dugu: Menua: Koloreak: Mailak.

Kolorea eskuin-eskuinean hasten dela ikusiko dugu; horrek zuri gehiegi dagoela esan nahi du. Kasu honetan, argazkia erre egin dela esan nahi du.

Sarrerako mailak irudi horretarako

Mailak pixka bat ukituko ditugu. Ezkerrekoa herrestan eramango dugu, kolorea hasten den arte.

Sarrerako mailak pizkat ikututa

Tira, bada zerbait, ez?

Iruditik koloreak atera ditugu. Hobeto dago!

11.7. Geruzak bateratzeko adibideak

Geruzak bateratzeko beste saio bat egingo dugu.

Hona bi irudi:

Neska bat eta tarta bat bere buru gainetik Txinpartak

Txinpartak ageri diren irudian, beltza aukeratuko dugu kolorea aukeratzeko tresna erabiliz. Koloreak aukeratzeko tresnaren ikonoa

Hondo beltza aukeratuta

Beltza ez den guztia hartu nahi dugu; beraz, hautaketa alderantziz jarriko dugu.

Aukeratu: invertir

Txinpartak hartuta dauzkagu. Kopiatu, eta neskatxaren irudira eramango ditugu, eta han itsatsi.

Txinpartak neska gainean kopiatuta

Geruzak nola bateratzen ditugun, emaitza bat baino gehiago lortuko dugu:

Modu arrunta:

Arrunta

Biderkatu aukera:

Biderkatu

Zuritu aukera:

Zuritu

Txinpartak tartaren gainean jarri nahi ditugu.

Txinpartak txikitu egingo ditugu Eskalatzeko tresnaren ikonoa. Irudia eskalatu, eta tartaren gainera eramango dugu. Kontuz, neskatxa estali gabe.

Baina oraindik ere oso artifiziala da irudia; errealagoa izan behar du.

Neska gora begira, eta tartatik txinpartak ateratzen

Tximisten geruzan, irudi zati biribil bat hartuko dugu, eta ertzak lausotuko ditugu. Irudia (aukeratutakoa) alderantziz jarri, eta ezabatu egingo dugu.

Geruzen modu ezberdinak

Ertzak lausotzeko eskatu diogu, eta igo egin dugu lausotze-erradioa. Beraz, efektua nahiko “erreala” da.

11.8. Adibidea: zenbait kontzepturen aplikazioa

Moduak, iragazkiak, eta abar.

Hona argazkia:

arrosa bat

Honelako efektua lortu nahi dugu:

Arrosa hasieran bezela, baina hondoa difuminatuta eta txuri-beltzean

Jarraitu beharreko arauak:

  • Aukeratu arrosa edo hondoa
  • Aplikatu iragazkia
  • Hondoko kolorearen saturazioa ezabatu

Beti bezala, geruza bikoiztu egingo dugu, jatorrizko irudia eta aldatutakoa begi-bistan izateko.

Aukeratzea

Arrosa edo hondoa aukeratuko dugu, nahi duguna. Errazagoa dirudi arrosa aukeratzea.

Zenbait tresna dugu arrosa aukeratzeko: makila magikoa (tekla laburtua: U), atalasea (tekla laburtua: Larria + U) edo maskara azkarra.

Makila magikoarekin hasiko gara (atalasea erabiliz aukeratu daiteke. Makila magikoa erabiliz kolore bat aukeratzen dugunean, antzeko pixelak aukeratuko ditugu. Atalasea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago aukeratuko dugu; baina, batzuetan, gehiegizkoa izan daiteke). Gehiengoa makila magikoarekin egingo dugu, baina zaila da dena aukeratzea.

Hasten gera arrosa aukeratzen

Maskara azkarra ere erabiliko dugu. Maskara azkarra aktibatzeko: eskuin botoia: maskara azkarra aktibatu; edo Ctrl + Q. Maskara gorri bat sortuko da, eta gorriz dagoena ez dago aukeratuta. Orain, kolore beltza edo zuria jarriz gero, aukeratu edo aukera kendu egingo dugu.

Maskara azkarrarekin ere jarraitzen dugu arrosa aukeratzen

Pintzel batez, kolore zuria aukeratuko dugu, eta AUKERATUTAKO IRUDI ZATIA GEHITU.
Bien bitartean, Larria + Q sakatuz, irudia nola gelditzen ari den ikusiko dugu (maskara azkarra jarri eta kendu egiten da, eta aukeratutakoa begi-bistan gelditzen da).

Pazientziaz, dena hartzea lortuko dugu:

Arrosa guztiz aukeratuta

Saturazioa ezabatzea

Irudiaren atzealdearen saturazioa ezabatu egin nahi dugu; arrosa daukagu aukeratuta. Hasteko, aukeraketa alderantziz egin beharko dugu: sakatu Aukeratu: alderantzizko aukeraketa (Ctrl + I). Hondoa hartuta daukagu, arrosaren partez.

Hori gorde egingo dugu, badaezpada ere, geroxeago harekin lan egin ahal izateko. Irudia aukeratu, eta kanalean gorde.

Sakatu Kolorea: Saturazioa ezabatu

Saturazioa ezabatzeko aukerak

Hona hemen emaitza.

Atzeko planoa txuri-beltzean dago

Oraindik ere zerbait falta zaigu: iragazkia aplikatzea.

Iragazkia aplikatzea

Pixeletan eragiten duten formula matematikoak dira iragazkiak. Haren bitartez, irudian aldaketak egin daitezke, kamera bat izango balitz bezala. Baina ez da komeni gehiegi erabiltzea.

Iragazkietara sartzeko: Menua: Iragazkiak. Iragazki asko daude.

Adibide honetan, mugimendua oker fokatzeko iragazkia erabiliko dugu (Iragazkia: Oker fokatzea: Mugimendua oker fokatzea).

Filtro bat aplikatzen

Kito, lortu dugu. ;)

Azkeneko emaitza, hasieran nahi genuena

11.9. Adibidea: saturazioa

Saturazioa zertxobait ukituz gero, hainbat efektu lor daiteke.

Hona irudia. Graziarik gabeko irudia da.

Kolore askorik ez dauka irudi honek

Koloreak: Tonua eta Saturazioa menua

Saturazioa aldatu egingo dugu.

Ikutzen dugu pizkat saturazioa

Begira zer nolako aldaketa: hondarrak kolore gorrixkagoa hartu du, eta errealagoa da.

Hasierako irudia, baina kolore askoz gehiago dauka, polittagoa

11.10. Adibidea: flasharekin erretako argazki bat

Flashak erretako argazki bat konpontzen saiatuko gara.

Hona irudia. Mailak erabiliz (Kolorea: Mailak), irudia hobetu egingo dugu.

Mutil bat ikasten, pizkat argia dago argazkia

Erreta dagoen zatia hartuko dugu (edo argazki osoa), eta mailetara joango gara. Aproba egingo dugu, nahi duguna lortu arte.

Niveles

Mugitu, informazioa lortu arte.

Sarrerako mailak ikututa

Hona hemen azken emaitza.

Emaitza

11.11. Adibidea: geruzak bateratzea. Begiaren kolorea

Geruzak bateratuz begien kolorea nola aldatzen den ikusiko dugu.

Neska bat

Badugu geruza bat, eta beste bat sortuko dugu, gardena.

Beste geruza bat gehitzen dugu

Geruza horretan, begia hartuko dugu.

Begia aukeratuta

Kolore bat aukeratu, eta begia kolore horrekin beteko dugu, margo-ontzia erabiliz (tekla laburtua: Larria + B).

Geruza hori berdez betetzen dugu

Sakatu Ezkutatu (irudian, Arrunta dugu), eta hortxe dugu: begiari beste kolore bat eman diogu.

Kolorearen arabera, efektua naturalagoa edo artifizialagoa izango da. ;)

Orain neskak begi berdeak dauzka

11.12. Adibidea: saneatzeko tresna eta Mailak

Irudi baten akats batzuk eta kolorea zuzenduko dugu.

Hurrengo irudia daukagu:

Foto inicial
Saneatzeko tresna erabiliz, zimur batzuk kentzen dizkiogu. Begi azpian daukan orina ere desagertarazi diogu eta aho gainekaldean dagoena ere.

Gainera ezkerreko begia aukeratu, kopiatu eta eskuinekoan itsatsi dugu. Distira daukan zatia ere kendu diogu (klonatzeko tresna erabiliaz)

resultado intermedio
Hautapena egin dugu (buru osoa). Hau egiteko begizta edota guraizeak erabili ditugu. Gero maskara azkarra ere erabili dugu hautapena zehatzagoa izateko

resultado final
Asko gerturatu gera hautapena zehazteko gehiago (+ y -)

resultado final
Dena ondo ondo hautatuta egon arte. Behin burua daukagula hautatuta...

resultado final
Hautatu: Alderantzikatu atzeko planoa hautatuta uzteko. Maskara azkarra erabiliz konprobatzen dugu zer daukagun hautatuta

resultado final
Maskara azkarra kendu, eta Maila tresna erabiliaz ikusten dugu txuri piloa faltatzen zaiola. Txuri informaziorik ez dagoela ia
resultado final


Histograma aldatzen diogu:
resultado final

Eta hau da bukaerako irudia:

resultado final
Hemen nola zegoen hasieran eta nola dagoen bukaeran:

Comparación de cómo estaba antes y cómo ha quedado

11.13. Adibidea: begi gorriak kendu

Askotan argazki polit bat daukagu, baina begi gorriak agertzen dira... erreza da konpontzea.

Hurrengo argazkia daukagu, begi gorriak kentzea gustatuko litzaiguke. Iragazki bat erabiliko dugu era erraz batean kendu ahal izateko.

Imagen con ojos rojos

Iragazkiak: Nabarmendu: Begi gorria kendu

Hemen daukagu emaitza. Begi gorriak kendu ditu, baina... irudia hondatu egin da beste puntu batzuetan. Iragazki honek egiten duena zera da: gorrixka bezela detektatzen dituen pixelak ordezkatzen ditu. Adibide honetan gitarraren zati haundi bat gorrixka bezela detektatu egin du, eta lortzen dugun efektua ez da ona.

Imagen con ojos rojos

Ez da hau nahi duguna, beraz Ctrol+Z edo Editatu: Desegin. Eta berriro hasten gara.

Oraingo honetan begiak hautatuko ditugu. Gero iragazkia aplikatuko diogu: Iragazkiak: Nabarmendu: Begi gorria kendu

Imagen con ojos rojos
Orain bai, dagoeneko badaukagu nahi genuena

Imagen con ojos rojos

Hemen daukagu argazkia begi gorririk gabe. Erreza, ezta? Orain fitxategia gorde dezakegu

Imagen con ojos rojos

BIDEO-TUTORIALA: NOLA KENDU BEGI GORRIAK

Hemen daukazue nola kendu dezakezue begi gorriak Gimpekin

Nota: bideoa hobeto ikusteko HD aukeratu (high definition) eta pantaila osoan jarri.

11.14. Adibidea: hortzak zuritu

Ikusi behar dugu nola zuritu hortzak. Ea ze moduz geratzen den.

Hemen daukagu lehen begi gorriak kendu diogun argazkia

Hortzak horixka daude. Ea zuritu ditzakegun


Dientes normal

Hortzak ondo hautatu egin behar dira, hautapena zehatza egiten (ez hartu ez ezpainak, ezta mingaina.. ).

Behin hautapena eginda dagoela (maskara azkarrarekin konprobatzen dugu zer daukagun hautatuta eta zuzentzen dugu nahi duguna eduki arte)

 

Dientes normal

Maskara azkarra kentzen dugu eta Hautatu: Lausotu eman (5px)

Orain pizkat zuritzea geratzen zaigu. Nola egin? Kolorea: Ñabardura/Saturazioa. Jarri dezagun adibidez: Ahora nos queda blanquear un poco la selección:  Argitasuna 33 y Saturazioa -70 .

Beste balore batzuekin jolastu dezakegu, baina horrela ez dago gaizki, ez?

 

Dientes normal

 

BIDEO-TUTORIALA NOLA ZURITU HORTZAK

Nota: bideoa hobeto ikusteko HD aukeratu (high definition) eta pantaila osoan jarri.

 

11.15. Adibidea: batzuk

Tresna batzuk erabiliko ditugu argazki bat hobetzeko

Hurrengo argazkia daukagu. Pizkat iluna eta triste dago. Ea zeozer egin dezakegun.

Foto original

Hasteko zerua hautatuko dugu. Kasu honetan nahiko errez lortuko dugu: makil magikoa erabiliz eta Muga 30 hartuta. Ah.. eta gehitzeko Modua aukeratuta, nola ez!

Foto original con cielo un poco seleccionado

Klik batzuk eta gero, zerua guztiz hautatuta daukagu:

Foto con cielo seleccionado

Betetzeko tresnarekin urdin bat botako diogu (lehen lana izan dugu urdin politt bat aukeratzen beste argazkiren batetik - Kolorea hautatzailea tresna erabili dugu honetarako)

Foto con cielo totalmente azul

Orain pizkat argituko dugu zerua ez den guztia. Momentuz zerua daukagu hautatuta, beraz: Hautatu: Alderantzikatu eman, eta orain zerua ez den guztia edukiko dugu hautatuta.

Eman Kolorea: Maila. Oso garbi ikusten da histograman txuri falta dagoela.

Histograma

Mugitzen ditugu mugak

Histograma modificado

Eta orain ikusten dugu argazkia asko hobetu dela:

Foto majorada

Hautapena kentzen dugu:Hautatu: Bat ere ez.

Argi iragazki bat jarriko diogu orain.  Iragazkiak: Argia eta Itzala:Supernova (besteren bat froga dezakegu ere)

Hemen lortu dugun argazkia

Foto final

Ze iruditzen?

Foto comparada

12. Gimp: Gimp erabiliz oharrak prestatzea

Ikastaro honetarako ohar guztiak irudiak hartzeko Gimp programarekin prestatu ditugu.

12.1. Gimp erabiliz pantaila harrapatzea

Pantaila harrapatzeko, Gimp-ek zer aukera eskaintzen duen ikusiko dugu.

Gimp-en edozein pantailatik sar gaitezke menu honetara: Artxiboa: Hartu. Hor, zenbait aukera ikusiko dugu, baina Pantaila harrapatu aukeratuko dugu.

Pantaila harrapatu

Eremu bat harrapatzeko aukerak:


Pantaila Harrapatzeko aukerak
  • Pantailako leiho bakar bat harrapatzea: itzulpena nahiko kaxkarra da. Esan nahi duena da guk adieraziko dugun leihoa bakarrik harrapatuko duela. Atzeranzko denbora igaro denean (0 ere izan daiteke), gurutzetxo bat aterako da, eta haren bidez aukeratuko dugu zein leiho harrapatu nahi dugun.
  • Pantaila osoa harrapatzea: une horretan pantailan dagoenaren irudi bat sortzen du. Atzeranzko denbora bat ezartzeko aukera ematen du, menuak irekitzeko edo beste edozertarako denbora izan dezagun. Horixe da guk gehien erabiltzen duguna. Pantaila osoa aukeratu, eta nahi duguna moztu eta gordetzeko aukera ematen du.
  • Pantailaren zati bat harrapatzea: pantailaren zati bat harrapatzeko aukera ematen du. Guk ez dugu inoiz erabili, baina oso aukera ona izan daiteke pantailaren zati bat besterik behar ez dugunerako.

12.2. Irudiak tratatu dokumentu baten sartu baino lehen

Gimp-ekin irudi baten tamaina txikitu dezakegu, behar dugun tamainan utzi arte.

Hemen bideo bat, non ikusi dezakezue nola txikitu dokumentu baten tamaina barnean dauden irudiak Gimp-ekin editatuz:

Nota: bideoa hobeto ikusteko HD aukeratu (high definition) eta pantaila osoan jarri.

13. Gimp: script bildumak jaisteko prest

Gimp-ek makro bidez prozesuen automatizazioa egiteko gai da. Internetetik jaisteko prest dauzkagu script pakete batzuk.

13.1. Gimp FX Foundry

Gimp FX Foundry : 115 iragazki lor ditzakezu internetetik jaitsiz. Gimp 2.6-rako balio dute.

Erabiltzeko: jaitsi http://sourceforge.net/project/platformdownload.php?group_id=208874 -tik.

Gimp karpeta barruan, scripts karpeta bat daukagu. Hemen deskonprimitu behar da jaitsitako fitxategia. Itxi eta berriro ireki Gimp, eta hor dago "FX-Foundry" menu berria.

Ze efektu lor dezakegu script hauekin? Frogatzen joan beharko gera ikusteko. Hemen dauzkagu "FX-Foundry: Artistic" -en adibide batzuk:

Ejemplos de aplicar efectos animation

  • 1: Jatorrizko irudia
  • 2: Analogize
  • 3: Aquarela
  • 4: Landscape Ilustrator
  • 5: Landscape Painter
  • 6: Lambs Advanced
  • 7: Pastel Sketch
  • 8: Pencil Sketch
  • 9: Power Tonning
  • 10: Press Print

14. Informazio gehiago

Hemen esteka interesgarriak joango gara gehitzen.

14.1. Gimp buruzko esteka interesgarriak

Hemen jasoko ditugu gimp buruzko estekak, interesgarriak iruditzen zaizkigunak.

beste bideo-tutorial batzuk oso interesgarriak

  • facilware.com-etik

15. Kredituak, baimena eta eskerrak

Kredituak eta baimena.

15.1. Kredituak eta baimena

Eskuliburu hau egiteko erabili ditugun baliabideak

Eskuliburu hau software librea erabiliz egin dugu:


Egilea: Koro Gabiola. itxaspe [abildua]gmail.com
Data: 2008ko martxoaren 13a
Baimena: Creative Commons by-sa/2.0

15.2. Eskerrak

Eskerrak eman nahi dizkiogu eskuliburu hau prestatzen eta zabaltzen lagundu duen erakundeari.

Ikastaroak Euskal Herriko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntza jaso du.

Eusko Jaurlaritzara joan

Beste batzuk

Lucas Durani (www.lucasduran.com) eta Luis Pozori ere eskerrak eman nahi dizkiegu, Gimp-en inguruan eman ziguten ikastaroarengatik.

Eta www.zerikasi.com-eri

Zerikasi: bizitza osoan zeharreko ikaskuntza

Zerikasi: Aprendizaje a lo largo de la vida

ESKERRAK PERTSONALAK

Carlos Rodriguez-eri: Fitxategien formatuari buruzko ekarpenagatik.

16. Ikastaroari buruzko inkesta

Zure iritzia interesatzen zaigu. Hobetzen lagunduko digu. Eskerrik asko betetzearren

16.1. Ikastaroari buruzko zure komentarioak

Eskertuko genizueke 2 minutuan beteko bazenu gure mini-inkesta.

Google Iragarkiak
Bolsa solidaria Image Banner 160 x 600