Hemen zaude: Hasiera Komunikazioa Dokumentazio Irekia Manualak Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa Irudien formatuak Artxibo digitalak konprimitzea
Irudien formatuak

Artxibo digitalak konprimitzea

Mota askoko artxibo digitalak daude. Batzuek kalitatea galtzen dute, eta besteek ez.

Bereizmena eta kalitatea galarazten ez duten formatuak

Kamera digitalek irudiaren artxiboa jatorrizko egoeran gordetzen duen formatua erabiltzen dute. Ez dago inolako konpresiorik, eta artxiboak kalitate maximoari eusten dio, irudia hartu zen uneko kalitate berari, hain zuzen. RAW eta TIFF formatuak aipa daitezke.

Kalitaterik galtzen ez duten beste zenbait formatu ere badira: BMP, EPS, PSD, PNG

Kalitatea galtzea eragiten duten formatuak

Irudi eta artxibo digitaletan, beharrezkoa ez duten informazioa ezabatzen duten artxiboen formatuak ere badaude. Kalitate pixka bat galtzen dute, baina fitxategi txikiagoak lortzen dira (memoria txikiagoa behar dute), eta errazago erabil daitezke.

Formatu horietako batzuk dira: JPEG, GIF (GIF-ak kalitatea galtzen du jatorrizko irudiak 256 kolore baino gehiago baldin badauzka. Irudia gordetzerakoan GIF moduan 256 kolorera pasatu egin behar du, eta hor kalitatea galtzen da)

Google Iragarkiak
Bolsa solidaria Image Banner 160 x 600