Hemen zaude: Hasiera Komunikazioa Dokumentazio Irekia Manualak Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa Gimp-en aurkezpena Gimp-en aurkezpena eta testuingurua
Gimp-en aurkezpena

Gimp-en aurkezpena eta testuingurua

Guk erabiliko dugun Gimp programaren testuingurua ezagutuko dugu.

Gimp irudiak editatzeko programa libre eta doakoa da. GNU proiektuaren baitan dago, eta GNU General Public License baimenarekin eskura daiteke.

Doakoa da, eta, horren ondorioz, oso hedatuta dago. Tresna ugari eskaintzen ditu.

Programa irekiko dugu

Gimp programa irekitzen dugun bakoitzean, eguneko aholkua azalduko zaigu (nahi izanez gero, desaktibatu egin daiteke aukera hori).

Itxurari dagokionez, bi panel azalduko dira. Instalatuta daukagun bertsioaren eta sistema eragilearen arabera, bata ala bestea azalduko da. Gu Linuxen 2.4.2. bertsioa erabiltzen ari gara.

Gimp

Gimp panelen bidez erabiltzen da. Panel nagusian, honako menu hauek ageri dira: Artxiboa, Ext eta Laguntza.

Haren azpian daude irudiak manipulatzeko beharko ditugun tresna guztiak.

Aukeratzen den tresnaren arabera, erabil daitezkeen aukerak aldatzen joango dira.

Adibidea: elipsea hautatzeko tresna aukeratuko dugu (tekla laburtua: E).

Elipseak aukeratzeko tresna

Hona hemen tresna horren ezaugarriak:

Propietateak

Ezaugarrien ondoan, badira beste bi aukera: Kapak eta Kanalak (aurrerago ikusiko ditugu).

Kapak eta Kanalak

Google Iragarkiak
Bolsa solidaria Image Banner 160 x 600