Hemen zaude: Hasiera Komunikazioa Dokumentazio Irekia Manualak Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa Gimp: ariketak Ariketa: klonatzeko tresna erabiliz irudi zatiak kentzea
Gimp: ariketak

Ariketa: klonatzeko tresna erabiliz irudi zatiak kentzea

Ikusiko dugun adibidea oso argia da. Egia esan, argazkia oso erraz alda daiteke.

Begira zer lor dezakegun lan handirik egin gabe.

Bide bat oihanan, eta joaten gera kentzen desagertu arte

Hona irudia: oihanaren erdian dagoen bide bat. Klonatzeko tanpoia erabiliz Klonatzeko tresnaren ikonoa(tekla laburtua: C), bidea erraz ezabatuko dugu. Ctrl erabiliz zuhaitzen zati bat hartuko dugu; gero, Ctrl askatu, eta bidea bete egingo dugu, kontu handiz. Mugitu ahala, Ctrl erabiliz bidearen inguruko eremuak hartuko ditugu, eta margotuko.

Beste adibide erraz bat

Kasu honetan, itzala ezabatuko dugu, klonatzeko tresna erabiliz (tekla laburtua: C).

Horretarako, gauza bera egingo dugu. Kopiatu nahi dugun zatia (belarra) saguarekin aukeratuko dugu, eta, pixkanaka, itzalean itsatsiko dugu.

Mutil bat mendian eta bere itzala

Hona hemen emaitza.

Itzala kenduta

Google Iragarkiak
Bolsa solidaria Image Banner 160 x 600