Hemen zaude: Hasiera Komunikazioa Dokumentazio Irekia Manualak Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa Gimp: ariketak Ariketa: irudi zatiak aukeratzea
Gimp: ariketak

Ariketa: irudi zatiak aukeratzea

Irudi zatiak aukeratzeko zenbait modu.

Demagun orri bat ageri zaigula hondo zuri batean. Atzealde zuria kendu nahi diogu, garden bihurtu, eta gero beste leku batean itsatsi.

Nola egingo dugu hori? Makila magikoa erabiliz egin daiteke: hondoa edo atzealdea aukeratu, eta, gero, aukeraketa atzekoz aurrera jarri, ezta?

Beste modu batzuetara ere egin daiteke, baina, kasu honetan, badirudi makila magikoa dela aukera onena:

orri bat hondo zuri batean

Makila magikoa hartuko dugu, eta, irudi zatiak gehituz, zurian klik egingo dugu, hondo guztia aukeratu arte (di-da batean).

Aukeratu dugu orria
Baina guk ez dugu zuria aukeratu nahi, orria baizik, hau da, kontrakoa. Aukeratutakoa alderantziz jarriko dugu.

Menua: Aukeratu: Irauli

Aukeratutakoa kopiatuko dugu (Ctrl + C). Jatorrizkoaren neurri berak dituen hondo gardeneko dokumentu bat sortuko dugu, eta aukeratutakoa itsatsiko dugu sortu berri dugun irudian (Ctrl + V):

hondoa kendu dugu

Ene! Zati bat hartu gabe utzi dugu. Berriro ekingo diogu aukeratzeari, eta zati hori ere hartuko dugu. Gauza bera egingo dugu, eta gero:

Orain ondo kenduta hondoa

Zoragarri.

Irudia .xcf formatuan gordeko dugu badaezpada ere (geroago horrekin lanean jarraitu ahal izateko, hala nahi izanez gero). .gif formatuan ere gordeko dugu, gardentasunari euts diezaion. Kito, lortu dugu.

Google Iragarkiak
Bolsa solidaria Image Banner 160 x 600