Hemen zaude: Hasiera Komunikazioa Dokumentazio Irekia Manualak Erabiltzailearentzako Google-en Tresnak

Erabiltzailearentzako Google-en Tresnak

« Return to page index

Google, bilatzaileen bilatzailea zena, makina bat zerbitzu eskaintzen dituena bilakatu da: posta elektronikoa, agenda, blogak….

1. Google. Sarrera eta historia

Apur bat hobeto ezagutuko dugu Google eta bere Google Inc. enpresa.

1.1. Zer da Google?

Seguruenez, guztiok ezagutzen dugu Google, bilatzailerik erabiliena delako. Gutariko askok konturatu ere egin gabe erabiltzen dugu Google. Izan ere, bilaketak nabigatzaileetan txertatuta ageri dira. Baina Google ez da bilatzaile bat soilik; askoz ere gehiago da…

Google Inc. enpresako marka bat da Google. Enpresa hori 1998ko irailean sortu zuten Larry Page eta Sergey Brin-ek, konputazio zientzietako doktoretza egiten ari zirela Stanfordeko Unibertsitatean.

Bere produktu nagusia Google arakatzaile famatu eta erabilia da, baina Google Inc. enpresak askoz ere produktu gehiago ditu erabiltzaileen zerbitzurako.

Eskuliburu honetan interesgarriak iruditzen zaizkigun tresnen zerrenda egin nahi dugu.

  • Google: Bilatzaileen bilatzailea.
  • Gmail: 7Gtik gorako espazio txundigarria (egunetik egunera handitzen ari dena) eskaintzen duen posta elektroniko zerbitzua.
  • Google groups: pertsonen taldeak sortu edota talde batean parte hartzeko.
  • Google calendar: Egutegi zerbitzua. Ez ezazeu ezer ere ez ahaztu, Google-ek gogoraraziko dizu!
  • Blogger: zure Bloga eraikitzeko.
  • Google Docs & Spreedsheets:  on-line eta doako ofimatika.
  • Google dictionary: guztiontzako hiztegia eta hizkuntza ugaritan.
  • Google translate: web orri edo testuen itzulpen zerbitzua.
  • Google-en bestelako zerbitzuak: Google-ek beste hainbat tresna eskaintzen dizkigu. Izenak emango ditugu. Baita hauen bidez lor daitekeena labur azalduko ere.

2. Google: bilatzaileen bilatzailea

Google bilatzaile indartsuak egin du ezagun Google marka. Nork ez du inoiz hura erabili?

2.1. Google Bilatzailea: topatu nahi duzun informazioa Interneten

Google Inc. enpresaren produkturik ezagunena da Google Bilatzailea.

Interneten gai orori buruzko informazioa dugu eta zaila izaten da nahi duguna topatzea. Googlek horretan lagunduko digu… ;)

Google bilaketa motore handiena eta erabiliena da. Datu-Basean 8.000 milioi web orri baino gehiago ditu. Egunero 200 milioitik gora kontsulta egiten dira, ez da ez kopuru makala!

Googlek hainbat spiders (armiarmak) erabiltzen ditu eta horien funtzioa informazioa bildu eta ordenatzea da. Denbora luzeenean sarean dabilen spider-a Googlebot da. Bere ardura gero Googlen topatuko diren linkak (loturak) batzea da. Gainera, beste robot batzuk ere badira, FreshBot esaterako. Honek informazio gaurkotudun gune nagusiak eskanerretik pasatzen ditu maiztasunez, esaterako berriak atariak.

Herrialde bakoitzeko tokiko guneez gain (Espainiakoa  www.google.es da):

 

Google

bada Google-en Pertsonalizatutako Orrialde Nagusia. Bertan, betiko bilatzaileaz gain, loturak erantsi eta baita berri tematikoak ere aukera dago. Horrela, gure orrialde nagusia gure gustuko informazioarekin osatuko dugu:

 

i Google página principal

Google-en bilaketen adibidea

Demagun bigarren eskuko mendiko bizikleta (BTT bizikleta) erosi nahi dugula. Bilaketa abiaraziko genuke Google-en eta, jarraian, emaitzak ikusiko genituzke han. Ikusten duzuen moduan, milaka eta batzuetan milioika emaitza lortzen ditugu.

 

Resultados de la busqueda de Bicicletas de BTT de segunda mano

Eskuliburu honen xedea ez da Google-en bilaketak nola egiten diren azaltzea (eskuliburu osoa idazteko adina emango luke). Horregatik, bilatzaileari buruzko pare bat gauza baino ez ditugu esango, eta adibide bat emango dugu. Apur bat gehiago sakondu nahi izanez gero, begiratu: Nola egin bilaketak Google-en

Eduki zehatzagoen bilaketa

Jarraian, informazioa bilatzeko motorea soilik ez dela ikusiko dugu. Informazio iturri zehatzagoetan bilaketak egiteko aukera ere eskaintzen baitigu.

2.2. Google Images: irudien bilaketa Google-en

Zehatza den zerbaiten argazkiak edo irudiak topatu nahi baditugu, Google Images-ek egingo digu lana.

Bilaketa arruntez gain, irudien bilaketak ere egin ditzakegu Google-en. Esate baterako, aurreko adibidearekin jarraituz, “bigarren eskuko BTT bizikleta” bilatuko dugu. Ikusi lortutako emaitzak:

 

Resultado de búsqueda de imágenes

Argazki bakoitzaren informazio gisa, zein tamaina eta pisu daukan adieraziko digu. Horrela, argazkiaren ideia bat egingo dugu (txikia edo handia den, kalitate ona daukan….) gure buruan. ). Gainera, irudi bakoitzaren azpian berau agertzen deneko web orrirako esteka aurkituko dugu.

Irudiaren neurriaren araberako bilaketak egin daitezke, eta zera eskatu: Irudi oso handiak, irudi handiak, irudi ertainak edo irudi txikiak.

Tamaño de búsqueda de imágenes

Google Images zerbitzu honi buruzko informazio gehiago lortzeko ikus: Google Images-i buruzko gehiago

Egile eskubideei buruzko oharra

Zerbitzu honi buruz zera nabarmendu eta argitu nahi dugu: Google Images-en agertzen diren irudiak egile eskubideek babes ditzakete. Google Images bidez lortu ditugun irudiak erabili nahi izanez gero, gunearen ugazabarekin harremanetan jarri behar dugu beharrezkoak diren baimenak lortzeko.

2.3. Google Blog Bilaketa: Emaitzak Blogetan bilatu

Jendeak Blogetan idatzi ahal izan duen edukietan zentraturiko bilaketa egin nahi badugu, hau da erabili beharko dugun gunea:

Google Blogsearch, bilaketak blogetan bakarrik egitea ahalbidetzen duen bilatzailea da. Technoratiren aurkako Google-en lehiakidea da.

Zer dira blogak?

Azkar esanda: erabiltzaile bat edo gehiago maiztasun jakinarekin gai batez edo anitzez mintzatzen direneko gunea. Iritziak nahiz aholkuak … emateko erabiltzen dira. Zenbaitetan, egunkari gisa erabiltzen dira. Kronologikoki ordenatuta egoten da (lehenengoa berriena izaten da). Hemen daukazue Wikipediako Blogaren deskribapen zehatzagoa.

Busqueda en Blogs de google

Bilaketaren adibidea

Oraingo honetan txirrindularitzari buruzko berriak bilatu nahi ditugu. Bilaketa koadroan txirrindularitza berriak ipini eta listo!

 

Resultado de búsqueda en Blogs

2.4. Google Berriak: bilaketa Google-eko berrien katalogoan

Google Berriak azken ordukoak diren eta munduko berrien atari sonatuenetan argitaratutako berriak biltzen dituen web gunea da. Azken orduko berri interesanteak jakin nahi baditugu, Google Berriak emango digu aukera.

http://news.google.es/

 

Google news, pagina inicial

Gaur egun Googlek Berri Espainiarrak bilatzeko aukera eskaintzen digu bere datu-baseen motorean begiratuta. 700 iturritatik eratorritako berriak biltzen ditu.

Google-ek erabakitzen du zein den berri iturria berarentzat: zenbait egunkari, web orri… Gero bere datu-baseko motorean sartzen ditu eta berri gisa etiketatzen ditu.

Horri esker guk bilaketa azkarrak egin ditzakegu 700 iturri horien artean. Eta oso erraza da: esate baterako, bilaketa bat egingo dugu (txirrindularitza berriak) eta emaitzak ikusiko ditugu:

Resultados de noticias que hablan de novedades de ciclismo

Bilaketa aukera eta ordena anitzak eskaintzen ditu

  • (1) Berri nabarmenetan bilatu: Google News pantailara eramango gaitu, berri nabarmenak Google-en bidez ikus ditzagun.
  • (1) Azken ordua / eguna / astea / hilabetea: automatikoki azken hilabeteko berriak topatzen ditu, baina bilaketa murriztu dezakegu: azken egunera, astera…
  • (2) Ordenatu: garrantziaren arabera, dataren arabera, dataren arabera eta emaitzak gaineratu.

2.5. Google Alerts: alerta seinaleak zure postan jaso

Googlek indexatutako orrietan zenbait termino zehatzekiko berrikuntzak daudenean, horien berri jaso nahi izanez gero, Google Alerts Zerbitzua baliatuko gara.

Google Alerts – Google Alertak ( http://www.google.es/alerts): Posta elektroniko bidez, aukeratutako terminoari buruzko lotura berriak bidaliko dizkigun zerbitzua da.

Google Alerts

Alerta motak

  • Berriak: mezua bidaliko digu, artikulu berriak agertzen direnean Google News – Google Berriak-en egindako gure bilaketaren lehen hamar emaitzen artean.
  • Web: mezua bidaliko digu web orri berriak agertzen direnean Googleko orri nagusian egindako gure bilaketaren lehenengo hogei emaitzen artean.
  • Zehatza: Berrien eta Weben arteko konbinaketa egiten du.
  • Taldeak: mezua bidaliko digu sarrera berriak agertzen direnean lehenengo 50 emaitzen artean, Google Taldeak delakoan egindako bilaketan.

 

Alerta kudeatzea

Sortutako alerta oro kudeatu nahi izanez gero, http://www.google.es/alerts/manage helbidera jo eta bertan aldatu, ezabatu… egin ahal izango ditugu.

3. Gmail: Google-en posta. Web posta oso interesgarria

Gmail google-en posta elektroniko zerbitzua da. Gaur egun 7GBtik gorako biltze ahalmena eskaintzen du, merkatuan aurki ditzakegun ezaugarri onenetarikoekin batera.

3.1. Gmailaren aurkezpena

Gmail Google-ek eskaintzen digun web posta da.

gmail.gif

G-mail-en ezaugarriak

  • Spam-ak oso ongi kontrolatzen ditu. Spam-a sailkatzeko berariazko arauak ditu eta zuretzako spam-a zer den eta zer ez erakutsi behar diozu. Berak zurekin batera ikasiko du.
  • 7Gtik gorako postontzia hasteko; egunetik egunera handitzen doa. Doakoa eta oso handia da postontzia.
  • Bilaketa motore indartsua dauka gure mezuak topatzeko. Posta non gorde dugun ez dugu zertan jakin, hitz baten bidez bilatuko eta aurkituko digu gmail-ek.
  • Birus kontrakoa barneratua dauka, gardena da erabiltzailearentzat. Horrela, atxikitako eduki kutsatua daukan e-mail bat bidali edo jasotzen dugunean, biruskontrakoa eduki hori ezabatzen ahaleginduko da, gure sistemara deskarga egin aurretik. Ezabatzea lortzen badu, edukia eskuratu ahal izango dugu. Zorterik ezean, ezinezkoa izango zaigu atxikitako informazioa ikustea. Modu berean, birusa guk bidalitako mezu batean badago, birusa ezabatu arte mezua ez da bidaliko. Eta birusa ezabatzerik ez badago, mezua ez da bidaliko.
  • Publizitatea: doako posta izanik, publizitatea darabil. Baina bestelako doako posta sistema batzuk baino modu diskretuagoan.

3.2. Gmail kontua sortu

Posta elektronikorako postontzirik ez badugu oraindik edo gmailaren abantaila guztiak eskuratu nahi baditugu, kontu bat sortuko dugu han

Gmail  kontua nola sortu ikusiko dugu. Oso erraza da. Gmaileko orrialde nagusira joango gara (www.gmail.com) eta behean eskuinean Gmailean izen eman aukera (Apúntate a Gmail) eskainiko digu.

Crear cuenta para gmail

Orain, alta emateko pantaila agertuko zaigu. Bertan hainbat datu eskatuko zaizkigu.

Alta de usuario en gmail
  • Izena eta abizena: gure izena eta abizena.
  • Erregistro izena: gure kontuari eman nahi diogun izena eta helbide elektronikoa. Luis Gomez deitzen banaiz, luis edo gomez jartzea nahi ahal izango nuke edo luis_gomez edo identifikatuta sentiarazten nauen ezizena erabili ahalko nuke: Luisillo, esate baterako. Behin erregistro izena hautatuta, erabilgarritasuna ziurtatu beharko dugu. Helbide hori okupatuta dagoela esaten bazaigu, aukera berriak egin beharko ditugu libre dagoela esan arte. Demagun garcialuisillo dagoela libre.
Alta usuario: comprobacion nombre
  • Aukeratu pasahitza eta berraukeratu: bi laukietan postara sartzeko password / pasahitza aukeratu behar dugu. Bi laukietan sartzen dugunak elkarrekin bat etorri behar du eta, gainera, zenbakiak eta hizkiak tartekatzen dituen pasahitza izatea gomendatzen dugu.
Contraseña

  • Gogorarazi ekipo honetan: DESMARKATU. Edozein zerbitzu motarako aholkua: ez diezaiogun utzi ordenadoreari gure pasahitza gogoratzen, hobe da eskuz sartu behar izatea. Batez ere ordenagailu partekatuetan edo zibertoki batean… 
Recordarme en equipo

  • Pasahitza ahaztuz gero: Inoiz sisteman jarri genuen pasahitza ahazten badugu, berreskuratzeko aukera izango dugu, sartutako alta datuen arabera. Posta elektronikoko helbide alternatiboa jarri badugu, posta elektroniko horretara bidaliko zaigu pasahitza (espero dugu beste honen pasahitza ez galdu izana, ezin izango baikenuke sisteman sartu). Edo Seguritate Galdera dagokion erantzunarekin sartu badugu, sistemak galdera hori egingo digu eta asmatuz gero, pasahitza aldatzen utziko digu.
alta usuario
alta usuario
  • Hitzaren egiaztatzea: irudian jartzen duena asmatu behar dugu. Asmatu ezean, ez digu kontua sortzen utziko. Modu honetan Googlek ziurtatzen du kontuaren eraikitze saiakeraren atzean pertsona bat dagoela (irudian jartzen duena irakurtzeko eta berdin idazteko gai izan behar duena) eta ez erruz kontuak eraikitzen ari den makina-robot bat. 
alta usuario

Sorturi eman eta listo

Alta creada

Klikatu Prest nago, eraman nire kontura... eta sortu berri dugun kontura joango gara…;)

Pantalla de inicio del correo de Gmail

Sortu dugu kontua. Orain bertan lan egiten hastea baino ez litzaiguke faltako.

Gmailen erabilpena ikusi ahal izan ditugun beste korreo elektronikoko sistema batzuekiko oso antzekoa da. Horrela bada, probak egiten hasi eta berehala hartuko diogu trukua.

Eskuliburu honen helburua gamailek eskaintzen dituen zerbitzu desberdinak gainetik ikustea da, guztietan gehiegi sakondu gabe. Izan ere, liburu potolo baterako emango liguke. Posta elektronikoko sistemarik inoiz erabili ez badugu edo gmaili ahalik eta etekinik handiena atera nahi badiogu, hemen dugu Gmailen Erabilpen Eskuliburua

4. Google groups: taldeetan parte hartu edo taldeak sortu

Google Groups eztabaida foroak dira eta bertan gai interesgarriak nahiz gure arazoetarako irtenbideak topa ditzakegu. Interes berberak ditugun jendearekin kontaktuan egoteko taldeak sor ditzakegu. Baita sortutako talde bati lotu edota besterik gabe talde bat kontsultatu ere.

4.1. Google taldeetara sarrera

Zer da Googleko talde bat edo google group? Zertarako erabil dezakegu?

Google taldeak: Google groups

Zer baimentzen digu Google Talde batek? Talde motaren arabera, funtzionalitate anitzak izango ditugu. Adibideekin ikusiko dugu.

 

Pantalla de Google Groups

 

Google Taldeak 2001.urtetik abian dagoen zerbitzua da

Google erabiltzaile kontua badugu, zera egin ahal dugu:

  • Informazioa topatu edo talde batzuen informazioan nabigatu: Auto-karabanei buruzko informazioa jason ahi dugu? Mountain bike – mendiko bizikletarekin egiteko ibilbideei buruzko galderaren bat daukagu? Topatu interesatzen zaizun gairen bati buruz aritzen den eztabaida foroa edo taldea.
  • Gure talde propioa sortu: Zergatik ez dugu gure taldea sortzen? Gure familiarentzat, txirrindulari taldearentzat... Talde bat sortzea oso erraza da: soilik izen bat aukeratu behar dugu eta kideak gonbidatzen hasi.
  • Talde bati lotu: Zerbait interesgarria bilatu dugu? Zergatik ez zuzenean elkartu edota gonbidapen bat lortu talde pribatua bada?

Lehenago sortu dugu gure Gmail kontua , Hortaz berau erabiliko dugu nahi dugun taldean sartu eta parte hartzeko.

Jarraian talde bat nola sortu eta lehenagotik sortuta dagoen batean nola parte hartu ikusiko dugu.

4.2. Google I taldeetako batean parte hartu

Gai zehatzen bati buruz informatuta egon nahi badugu, Google-eko talderen bat horri buruz aritzen den bilatuko dugu eta kide izateko eskaera egingo dugu (beharrezkoa bada).

Demagun auto-karabana zaletasunaren gaia interesatzen zaigula. Gaiari buruz mintzo den talderik dagoen ikusiko dugu eta interesgarria baderitzogu, parte hartuko dugu.

Bilaketa bat egingo dugu (auto-karabanak) Taldeen bilatzailean eta litezkeen taldeen zerrenda lortuko dugu.

 

Grupo autocaravanas

Lehenengoa itxaspe da, ikus dezagun zertaz ari den. Ikusten dugunez, hileroko buletina da.

 

Grupo autocaravanas

Taldearen loturan klikatuko dugu eta informazio gehiago lortuko dugu. Buletin bat dela azaltzen digute eta bertan atari bateko azken orduko berriak jasotzen direla (www.itxaspe.com). Dirudienez, beste zenbait gairen artean, Auto-karabanak ere jorratzen dira. Gainera, zozketak egiten dituzte, baliteke komenigarria izatea taldean sartzea. Saia gaitezen, hortaz, taldean sartzen.

 

Grupo autocaravanas

Talde honi buruz

Talde honi buruz pantailan taldera sartzeko informazioa ikus daiteke: talde honen kasuan edonork ikus dezake edukia. "Soilik iragarpena" motako taldea da. Beraz taldean onartzen banaute, posta jasoko dut soilik (informazioa), ezin izango diot taldeari erantzun eta horrelakorik. Iragarki ohola bezalakoa dela esan daiteke: iragarki hauek nire postara iritsiko dira eta nik irakurri egingo ditut; ez dut haiei erantzuteko aukerarik izango, ordea. Soilik taldeko administrariek sartu ahal izango dute edukia bertan.

 

Grupo autocaravanas

Taldeko kide izatea nahi dugu oraindik. Horregatik, Taldean partehartzeko eskaera egingo dugu:

 

Grupo autocaravanas

Taldeari buruzkoak nola irakurri nahi ditugun aukeratuko dugu. Hona hemen aukerak:

  • Posta elektronikorik gabe: ez zaigu ezer ere ez iritsiko gure posta elektronikora. Nahi dugunean nabigatzailera joko dugu eta taldeari buruzko berriak irakurriko ditugu. Guk jo behar dugu informazioaren bila.
  • Laburpendun mezuak (gehien jota mezu bat eguneko): Nahiz eta 1000 gauza berri baino gehiago egon taldean egunean, soilik mezu bat jasoko dugu eguneko. Bertan egunean argitaratutako kontuen laburpena agertuko da.
  • Testu osodun posta: egunean mezu bat jasoko dugu (edo baten bat gehiago). Bertan taldean egindako 25 sarrera bakoitzeko laburpena agertuko da.
  • Posta elektronikoa: taldearen mezu berri bakoitzeko, posta elektronikoa jasoko dugu. Normalean hau da guk aukeratzen duguna, baina guztia bezala, kontsumitzailearen nahia bete bedi.

Nahi dugun aukera hartuko dugu, eskatutako datuak bete eta eskaera bidaliko dugu. Bidali dugu eskaera, baina itxaspe taldearen administrariak onartu beharko du.

 

Grupo autocaravanas. alta

Taldeko administrariak alta eskaerak dituela jakinaraziko dion mezua jasoko du. Kide berrien administrazio pantailara jo eta zein onartu eta zein ez erabakiko du.

 


Grupo autocaravanas. alta

Behin taldean onartu gaituztenean, mezu bat iritsiko zaigu jakinarazpenarekin:

 


Grupo autocaravanas. alta

Badugu sartzeko aukera. Kasu konkretu honetan, iragarpen talde bat izanik (administrariak soilik idatz dezake), mezu berri bat dagoen bakoitzean automatikoki jasoko dugu hura gure postontzian.

Egunean mezu gehiegi jasotzen ditugula ikusten badugu eta taldekatuta jaso nahi baditugu, taldean harpidetzeko modua alda dezakegu (ikus irudian, Nire harpidetza editatu - Edit my membership)

 


Grupo autocaravanas. Cambiar modo de suscripción

4.3. Google II taldeetako batean parte hartu

Beste talde mota bat ikusiko dugu. Bertan irakurri ez ezik, aktiboki ere parte hartu ahal izango dugu.

Demagun Marokora joatea ere interesatzen zaigula. Marokori buruz mintzo den talderik dagoen begiratuko dugu.

 

Busqueda de Marruecos

Emaitzen artean, itxura ona daukan talde bat ikusten dugu. Mendi bizikleta gustuko dugu eta BTT bizikletan aritzeaz gain Marokori buruz ere mintzo den talde bat badago.

 

Busqueda de Marruecos

Taldean sartzen ahaleginduko gara, baina ez da posible izango. Ez dugu ezer ere ez ikusiko. Administrariari baimena eskatu behar diogula jakinaraziko digute, talde itxia baita.

Klikatu Kide izatea eskatu (alta ematea nahi badugu) edo Ugazabarekin harremanetan jarri (administrariari taldeari buruzko informazioa eskatu nahi badiogu edo taldeaz gehiago jakin nahi badugu).

Kide izatea eskatu aukeratuko dugu adibidez:

 

Busqueda de Marruecos

Eta zein harpidetza mota nahi dugun aukeratuko dugu (aurreko atalean ikusi ditugu aukerak)

 

Busqueda de Marruecos

Eskaria administrariaren baimenaren zain dagoela jakinaraziko digute. Itxaron egin behar dugu taldera “pasatzen uzten” gaituzten arte.

 

Busqueda de Marruecos

Taldeko administrariari gure eskaria iritsiko zaio:

 

Busqueda de Marruecos

Taldeko administrariak gure eskaria onartzen badu, hori jakinaraziko digun posta iritsiko zaigu:

 

Busqueda de Marruecos

Orain, Google Groups-eko talde horretan sartu, haren edukia ikusi eta bertan parte hartu ahal izango genuke.  groups.google.es helbidean gaude eta Raid Trans Atlas taldean sartuko gara.

 

Acceder al grupo

Talde honi buruzko aukerak ikusiko ditugu:

 

Busqueda de Marruecos

Talde honetan sartzeko aukerak ikusiko ditugu:

  • Kideek bakarrik ikus dezakete taldearen edukia: horregatik onartu beharko gaituzte taldean hari buruzko zerbait ikusi ahal izateko.
  • Kideek bakarrik ikus dezakete taldeko kideen zerrenda.
  • Pertsonek gonbidapen bat eska dezakete parte hartu ahal izateko: horregatik eskatu dugu taldean onartzea.
  • Kideek orrialdeak sortu eta edita ditzakete.
  • Kideek artxiboak igo ditzakete (argazkiak edo dokumentuak ere igo ditzakegu taldera haiek gainontzeko taldekideekin partekatzeko)
  • Kideek bakarrik bidal ditzakete mezuak

Ikusten dugun bezala, talde “itxia” da. Bertan kideek (ez administrariak bakarrik aurreko adibideetan ikusi dugun bezala) bakarrik egin ditzakete gauzak… parte hartzailea da.

 

Busqueda de Marruecos

Mezu bat bidali taldekide zerrendari

Bi aukera ditugu:

  • Taldearen hasierako orrialdetik + sarrera berria: Harpidetzeko moduan mezu berriak posta elektronikoan jasotzea onartu duten taldekide guztiei iritsiko zaie idazten dugun mezua.

 

Busqueda de Marruecos
  • Posta elektronikodun gure bezeroarenetik (gmail edo dena delakoa). Zein helbide elektronikotara idatzi beharko genuke? Talde honi buruz atalean ikusiko dugu: Kasu honetan: raid-trans-atlas-alventus-2008 [ a bildua] googlegroups.com

 

Busqueda de Marruecos

Eta listo, sarrera hau taldean iragarrita egongo litzateke (baldin eta administrariak sarrerak gidatzen ez baditu. Kasu horretan, administrariak edo laguntzaileetako batek eman beharko lioke OK gainontzeko taldekideek ikusteko).

4.4. Google taldea sortu. Adibideak

Lehenagotik dagoen talde batean parte hartzera sartzeaz gain, Google Groupsek gure talde propioak sortzeko aukera eskaintzen digu.

Aurretik ikusi dugu nola baimena eskatu Google Group taldeetan sartzeko.

Haietan sartzeko baimena eskatu dugun talde biak (itxaspe eta Raid Trans Atlas Marruecos) guk (eskuliburu honen sortzaileek) administratzen ditugun talde bi dira . Jarraian azalduko dizuegu zergatik eta zertarako sortu genituen. Horrela, zerbitzuaren gaitasunak ikusiko dituzue.

Itxaspe taldea

Eskuliburu honen sortzaileok web orri askoren ardura dugu eta bisita ugari izaten ditugu egunean.

Jendea harpidetu zitekeen eta web orriari buruzko azken berrien gaineko informazioa bidali, informazioa trukatu.... nahiz taldeko kideak hainbat zozketatan parte hartu ahal izateko aukerak sortu nahi genituen. Hau da,   www.itxaspe.com osatzen duten orri guztien Buletin berezi bat hilero argitaratu ahal izateko iragarki-ohol antzeko bat eduki nahi genuen.

Talde hau irekia da: nahi duen guztiak irakur dezake (guri hala interesatzen zaigulako), eta gainera taldean alta eman duten pertsonek beren emailetan jasoko dute buletina eta zozketetan parte hartuko dute.

Une honetan, poliki-poliki taldean sartzeko eskaria egin duten (aurretik ikusi dugun prozesuaren bidez) 400 pertsona baino gehiagok jasotzen dute buletina.

Queríamos tener un sitio donde la gente pudiera suscribirse y poderles enviar información sobre las novedades de la web, compartir información.... y hacer participes de algunos sorteos a los miembros del

Raid Trans Atlas Marruecos en BTT taldea

Raid Trans Atlas Marruecos  taldeko administrariak baimena eman behar izan digu eta behin baimena eman digunean, taldean sartzea lortu dugu. Gainera, mezuak bidali ahal ditugu, fitxategiak igo…

Marokora bizikletan egindako bidaia egin ostean, guk geuk sorturiko taldea da (eskuliburu honen egileok). Bidaia antolatu bat zen eta penintsula nahiz irletako 50 pertsonatik gora joan ginen. Bidaiaren aitzakian blog bat sortu genuen bidaia osoari buruz hitz egiteko: Raid BTT A Marruecos 2008

Azken eguneko afarian, Google Group baten bidez elkarrekin harremanetan egon nahi genuen guztion emailak paper batean jaso genituen. Horri esker, gaur egun bidaia hartan egon ginen guztiok harremanetan jarraitzen dugu, elkarri argazkiak bidatzen dizkiogu, topaketak antolatzen ditugu… Hau da, Google Group erabili dugu gure artean harremana izaten jarraitzeko.

Google Group bat zertarako erabil dezakezuen ikusteko azaltzen dizuegu hau.

Jarraian geure Google taldea sortuko dugu.

4.5. Zeure Google taldea sortu

Ikusi dugu nola parte hartu, Talde adibideak eta eman dakiokeen erabilpena. Talde bat sortuko dugu orain.

Google talde bat nola sortu ikusiko dugu jarraian

Demagun mountain bike oso gustuko dugun pertsona taldea garela eta y esperientziak, loturak… trukatuko ditugula topaketak, ibilaldiak…. egiteko.

Talde bat sortuko dugu. Horretarako, groups.google.es helbidetik, Taldea Sortu botoiari emango diogu

Crear un grupo de google

Taldea Sortzeko pantaila ageri zaigu. Eskatzen zaizkigun datuak bete behar ditugu:

  • Taldearen izena: Taldea identifikatzeko izena, adibidez, Mountain Bike itxaspe
  • Taldearen posta elektronikoko helbidea: sistemak helbide bat proposatuko digu, guk badugu aldatzerik.
  • Sarbide maila: hemen zein talde mota nahi dugun erabakiko dugu. Apur bat partehartzailea izatea eta nahi duenak irakurtzeko aukera izatea nahi dugunez, publikoa izatea aukeratuko dugu. Hori bai, jendeak mezuak irakurri ahal izan arren, mezuak bidali edo dokumentuak sortzeko eta gainontzekoetarako aukera soilik kideek izango dute. Gero, behin taldea sortuta, bertako baimenak birplanteatu ahal izango ditugu.
Crear un grupo de google

Beheko taulan goian ikusten ditugun hizkiak sartu behar ditugu.

Crear un grupo de google

Kideak zuzenean sartzeko edo gonbidatzeko aukera emango digu. Urrats hau burutzea edo ez erabaki dezakegu (eta erabiltzaileak geroago eranstea nahiago dugun). Pertsona bat taldean sartzera gonbidatuko dugu:

Crear un grupo de google

Taldea sortu digu dagoeneko eta Taldearen webeko nahiz emailaren helbidea zein den jakinaraziko digu.

Crear un grupo de google

Taldean sartuko gara eta bertatik administratu ahal izango dugu (erabiltzaileak gehitu, lehentasunak aldatu… )

Crear un grupo de google

Gainera, talde berria eratu dela egiaztatuko digun mezua jasoko dugu:

Crear un grupo de google

Gonbidatutako erabiltzailea

Gonbidatutako erabiltzaileari mezu bat iritsiko zaio Taldean parte hartzera gonbidatzeko. Mezuan ageri zaion esteka klikatuz onartu ahal izango du gonbidapena:

Crear un grupo de google

Estekan klikatuz gero, automatikoki taldean sartuko da, eta Administrariak kideentzat definitu dituen baimenak izango ditu hark ere.

Crear un grupo de google

Bertan ikusiko dugu mountain-bike-itxaspe [ a bildua] googlegroups.com taldearen email helbidea.

Erabiltzaile berri bat gehitu taldeari - zuzenean

Demagun zuzenean erabiltzaile bat gehitu nahi dugula taldera (gonbidapenik bidali gabe, zuzenean taldean sartu nahi dugu)

Taldeko Administraria garenez, Kideak gonbidatu edo Kideak gehitu ahal ditugu.

Kideak zuzenean gehitu aukeratuko dugu, gehitu nahi dugun jendearen emailak idatzi (koma bidez banatuta) eta ongi-etorri mezu bat idatzi. Gehitu botoia sakatu:

Crear un grupo de google

Pertsona hauei mezu bat iritsiko zaie taldera gehitu direla jakinarazteko. Bertara sartzeko informazioa eta baja emateko azalpenak eskainiko zaizkie.

Crear un grupo de google

4.6. Google Taldea: konfigurazioa eta abian jartzea.

Sortu dugu talde bat. Orain badugu konfiguratzea eta zenbait aukera aldatzea.

Taldeko lehenengo mezua

Taldeko lehenengo mezua sortuko dugu. Bi aukera ditugu

1) Mezu bat bidali taldeko helbidera

mountain-bike[a bildua]googlegroups.com helbidera mezu bat bidali taldeko administrariaren postatik edo taldeko kideren baten postatik (talde honek kideei idazteko aukera ere ematen baitu)

2) Taldetik bertatik Eztabaida bat sortu ahal dugu

Eztabaidak bilatu eta klikatu Sarrera Berria

Gaia eta mezua idatzi eta Mezua Bidali.

Primer mensaje
Bidali dugu eta Taldean berehala agertuko dela esango digu. Gainera, harpidetze moduan, sartutako mezu bakoitzeko bidalketa zuzena egitea aukeratu zuten kideek mezu bat jasoko dute.

Primer mensaje
Hemen dago, mezua dagoeneko taldean.. ;)

Primer mensaje

Ongi etorri orrialdea aldatu

Momentuz, taldea Google Groupsek automatikoki erakusten digun moduan daukagu. Itxura pertsonalagoa ematen saiatuko gara.

Klikatu Ongi etorri mezua editatu

Cambio de página de bienvenida
Hemen idatziko dugu ongi etorri mezua. Hau izango da taldera datorren pertsona orok lehendabizi topatuko duena.

Cambio de página de bienvenida

Ondo legoke irudi bat sartzea. Klikatu Irudia Txertatu ikonoa.

Cambio de página de bienvenida

Irudia Web helbide batetik edo taldera igo ditugun irudien artetik aukeratu ahal izango dugu. Guk dagoeneko aukeratu dugu web orri bateko irudia eta erabili nahi dugu. Web Helbidea (URL) aukera hartu eta irudiaren helbidea jarri:

Cambio de página de bienvenida

Hemen ikusiko dugu nola geratzen den ongi etorri orria. Ez dago gaizki, ezta? Behintzat bizitasuna eman diogu.

Cambio de página de bienvenida

4.7. Google Taldea: aldaketa gehiago konfigurazioan

Sortutako taldeak eskaintzen dizkigun konfigurazio aukerak ikusten jarraituko dugu.

Taldean egonik, Taldearen konfigurazioa aukera hartu ahal dugu hainbat aukera, jokabide… aldatzeko.

Configuración 1

Taldearen konfigurazioa: Orokorra

Taldearen izena eta deskripzioa aldatu ahal ditugu. Baita helbidea ere (kontuz honekin, bertan azaltzen da zer gerta daitekeen taldearen helbidea aldatuz gero).

Configuración 1

Taldearen konfigurazioa: Sarbidea

Hemen erabakiko nork egingo duen zer taldean. Alegia, erabiltzaileen baimenak konfiguratu. Hasieran talde irekia sortu badugu, badaukagu ixtea. Edo alderantziz. Erabaki dezakegu taldeko administrariek bakarrik sartu ahal izatea orrialde berriak. Horrelako gauzak.

Are gehiago, gauza okerrera doala ikusten badugu, moderatutako taldea izatea erabaki dezakegu (edozein mezu argitaratu aurretik, administrariek gainbegiratuko dute eta haiek erabakiko dute onartzea ala zuzenean ezabatzea merezi duen)

Configuración 1

Taldearen konfigurazioa: Itxura

Taldea identifikatuko duen irudi pertsonal bat igo dezakegu, logotipo antzekoa. Eta orrialdeen itxura aldatu (koloreak, formatuak).

Configuración 1
Diseinu elementu zenbaiten kolore aldaketa:

Configuración 1

Taldearen konfigurazioa: Nabigazioa

Orrialde honetan taldeko orrialde nagusiko atalen agerpen ordena alda dezakegu. Eta zenbait ezkutatu ere.

Configuración 1

Taldearen konfigurazioa: Posta elektronikoaren bidalketa

Taldekideei mezu bat bidaltzerakoan, pantaila honetan mezuaren Gaiaren hasiera zein izango den erabaki ahalko dugu. Ideia ona da Taldearen izena edo jasotzaileak mezua taldetik datorrela identifikatzera eramango duen zerbait jartzea. Kasu honetan, "Mountain Bike itxaspe" jarri diogu.

Orrialdearen oina ere alda dezakegu:

  • Orrialde oinik ez erabili: harpidedunei mezu bat bidaltzen zaienean ez du orrialde oinik izango.
  • Aldez aurretik adostutako orrialde oina erabili: ondo dago, izan ere mezuarekin batera, azkenean esate baterako baja emateko zer egin behar dugun ikusiko dugu.
  • Orrialde oin pertsonalizatua sortu: automatikoki ateratzen dena gustatzen ez zaigulako gure beharretara egokitzen dugu.

Configuración 1

Taldearen konfigurazioa: Kategoriak

Mundu osoko Google Groups delakoak sailkatuta daude. Gure taldea sailkapen horietako batean sar dezakegu eta zerrenda horretan agertuko litzateke (hori baimendu badugu).

Guk ondorengo kategorian sartu dugu: Entretenimendu kirolak - Kirolak - Txirrindularitza

Configuración 1

Taldearen konfigurazioa: Aukera aurreratuak

Hemendik taldearen hizkuntza alda dezakegu, taldea ezabatu dagoeneko erabiltzen ez badugu eta bestelako aukera batzuk ditugu:

Configuración 1

Lehen konfigurazio hau egin ostean, Taldearen itxura aldatu dugu apur bat. Hemen duzue emaitza:

Resultado de configuracion inicial del grupo

Talde honi buruz

Zein sarbide mota dituen eta taldearen informazio orokorra ikusi ahal izango dugu.

Configuración 1

Nire harpidetza editatu

Talderako harpidetza egiteko modua aldatu nahi badugu. Administrariek zein kideek egin dezakete hori.

Configuración 1

Administrazio zereginak

  • Eskaera mezuak gainbegiratu: mezuak moderatuak izatea erabaki badugu, gainbegiratu beharreko mezu ilara egongo da hemen.
  • Kide hautagaiak gainbegiratu: taldean parte hartzeko baimena eskatu duten erabiltzaileak baditugu, haiek onartzen ditugun edo ez ditugunaren zain egongo dira.
  • Kideak administratu: hemendik kideak gonbidatu edo gehitu ahal izango ditugu. Baita kideei baja eman ere.

Configuración 1

Erabiltzaile bat edo gehiago aukeratu ahal izango ditugu eta kide mota definitu:

  • Kide arrunta: taldeko erabiltzaile bat gehiago. Administrariak definituko du zertarako duen baimena.
  • Administraria: taldeko beste super-nagusi bat. Beraz, denetarik egin lezake.
  • Nagusia: taldeko nagusi gisa ezarriko dugu pertsona hau.
  • Harpidetza ezabatu: Taldetik ezabatuko dugu
  • Debekatu: erabiltzaile konkretuari parte hartzea debekatuko diogu. Mezuak jasoko ditu (horrela definituta badauka), baina berak ezin izango du parte hartu ezta erantzun ere.

Opciones de miembros

Entregatzeko modua ere definitu ahal dugu:

Opciones de miembros

4.8. Google Group: Orrialde bat erantsi

Informazioa sartu ahal izateko orrialde berriak sor ditzakegu.

Orrialde bat erantsiko dugu, non agertzen doazen Mountain Bike munduko lotura interesgarriak jarriko ditugun.

Orrialdeak: Orrialde berria erantsi

Configuración 1
Izen bat emango diogu: Mountain Bike muduko lotura interesgarriak eta beharrezkoa deritzogun edukia idatziko dugu.

Configuración 1

Amaitzen dugunean, Gorde eta argitaratu klikatuko dugu.

Taldeko kideei orain bertan mezu bat bidaltzeko aukera eskainiko digu. Nahi izanez gero bidali egingo dugu eta bestela urrats hau saltatuko dugu.

Configuración 1
  • Urrats hau saltatzen badugu, orrialdea gordeta geratuko da eta kideek nahi dutenean bisitatu ahalko dute, baina ez dute aldatua /sortua izan denaren berri izango.
  • Mezua bidali badugu, postaz taldean harpidetu diren kideek mezu bat jasoko dute. Bertan orrialde berri bati buruzko argitalpenaren berri emango zaie et ahori ikusi ahal izateko lotura bat izango dute.

Configuración 1

Hemen daukagu taldera sartuz gero ikusten duguna. Orrialdeen atalean, erantsi berri dugun azken orrialdea ikusiko dugu. Eztabaidez gain, orrialde honekin sortu berri den eztabaida ikusiko dugu (aurreko urratsean taldeari bidali baitiogu).

Página nueva metida

Orain orrialde gehiago sartu ahalko genituzke edo mezu gehiago bidali.

Taldea abian da. Orain soilik apur bat trebatzea eta informazioa gaineratzen joatea besterik ez da geratzen.

5. Google calendar: zure egutegia klik batean

Antolatzeko, zer hobeto gauzak apuntatzen ditugun eta oharrak pasatzen dizkigun agenda izatea baino?

5.1. Google Calendarera Sarrera

Googlek tresna indartsu hau gure eskura jartzen digu antola gaitezen eta bilerak, hitzorduak… erregistratu ahal izateko.

Ezer ez ahazteko: urtebetetze egunak, bilerak, festak lagunekin, bizikleta ibilbideak... Dena  http://www.google.com/calendar/ helbidean

Ezaugarriak

  • Partekatu ahal izango dugu: Demagun mountain bikean (mendi bizikleta edo BTT) ateratzen garen jende taldea garela. Google Calendar erabili ahal dugu eta egutegi berezi bat sortu. Bertan egingo ditugun irteerak, non bilduko garen eta irteera ordua sartuko ditugu. Horrela, gutako inork ezin izango du esan hitzordu bat ahaztu duela.
  • Jendea jazoeretara gonbidatu ahal izango dugu (urtebetetze ospakizunak, jaia etxean…): gure lagunek gonbidapena jasoko dute eta beraien erantzunak jaso ahal izango ditugu, nahiz eta beraiek Google Calendar erabili ez.
  • Sakelako telefonora sarbidea: oharrak eta oroigarriak gure sakelako telefonoan. Horrela seguru ez dugula ahaztuko.
  • Jazoeren argitalpena: partekatu zuk sortutako egutegietako bat eta utzi lankide / lagun / taldeentzako ikusgai. Adibidea: zonaldeko BTT ibilaldiak

Hau eta askoz ere gehiago egiteko aukera eskaintzen digu Google Calendar. tresnak. Hasiko al gara?

5.2. Nola eskuratu Google Calendar delakoa?

Google kontu bat baino ez dugu behar. Lehenago sortu dugu bat; hortaz, hura erabil dezakegu.

Google kontu bat badugu, harpidetuta gaude (Lehenago sortu dugu Gmail posta elektronikorako kontu bat , hori erabil dezakegu). Google Calendar delakoaren orrialde nagusira joango gara, posta elektronikoaren helbidea eta pasahitza sartu eta klikatu Sartu.

Bestela,Google Calendar delakoaren hasierako orrialdera joan eta klikatu Kontu bat sortu orain.

Behin Google Calendar barruan gaudenean, ondorengo ikuspegia daukagu:

Vista previa de Google Calendar

  1. Bistaratzeko modua: eguneko, asteko edo hileko. Begirada batean soilik markatuta daukagun egunekoa, aste osokoa edo hilekoa ikusi nahi dugun aukeratu dezakegu.
  2. Aurrera eta atzera egin denboran
  3. Bistaratu nahi dugun egunaren (hilabetea, urtea) hautaketa zuzena.

5.3. Egutegiaren berezko aukerak

Google Calendar kontu bat sortu dugunean, gure egutegia automatikoki, berez sortu da.

Nire Egutegiak eta Beste Egutegi Batzuk delakoetan (Google Calendar-en ezkerraldeko menuan) sarbidea daukagun egutegi guztien zerrenda bat ageri da (berezkoa, sortu ditudanak edo harpidetutakoak).

Egutegiaren aukerak destolesteko parada izango dut, egutegiaren menua destolesteko ikonoa sakatuz:

como llegar al calendario por defecto

Ematen dizkigun aukerak:

  • Soilik egutegi hau erakutsi
  • Egutegiaren konfigurazioa: egutegiaren oinarrizko konfigurazioa: izena, deskribapena.
  • Jazoera sortu egutegi honetan: jazoera berria eraikitzeko dialogoa irekiko zaigu egutegian.
  • Egutegia partekatu: gerta liteke talde batekin egutegia partekatu nahi izatea eta horrela jazoera berrien oharpenak haiek jasotzeko…
  • Jakinarazpenak: jakinarazpen moduak (email bidez, sakelako telefonoaren bidez, pantailako leiho ohartarazlearen bidez) )
  • Egutegiaren berezko kolorea aldatu: hainbat koloredun paleta erakusten digu. Horietako edozein aukeratu ahal izango dugu eta egutegi honetan sortutako jazoera oro kolore horretan geratuko dira (horrela kolore bidezko identifikatze azkarra ahalbidetuko da).

5.4. Egutegi baten konfigurazioa

Egutegi baten konfigurazio pantaila ikusiko dugu.

Egutegiaren xehetasunak

Egutegian informazioa sartuko dugu.

 

como llegar al calendario por defecto

Egutegiaren kokapena eta ordutegi zonaldea.
como llegar al calendario por defecto

Egutegia web orri, blog edo bestelako tokiren batean txertatzeko aukera eskaintzen digu. Taulan agertzen den HTML kodea ezartzearekin, aski litzateke (gainera, koloreak, neurriak eta bestelakoak pertsonalizatu ditzakegu txertatzen dugun lekuan).

como llegar al calendario por defecto

Egutegiaren helbidea

  • Helbide publikoa: egutegia mundu OSOAREKIN edo ZENBAIT pertsona konkreturekin partekatu badugu (ikusiko dugu nola).
  • Helbide pribatua: gure erabilpen propiorako (ez da beharrezkoa egutegia partekatu izana).

XML eta ICalendar: beste aplikazio batzuetatik egutegiaren irakurketa hutsezko bertsio batera sartu ahal izateko formatuak. Adibidez, egutegiaren feed-era harpidetu gaitezke (XML) feed-en irakurgailu batetik edo iCal-arekin iCalendar formatuarekin bateragarriak diren produktuetatik.

HTML: web helbide batetik irakurtzeko moduan sartu ahal izango gara egutegira.

como llegar al calendario por defecto

Egutegia partekatzeko aukerak

Egutegia mundu OSOAREKIN partekatu ahal dugu (publiko egin): edozein pertsonak (betiere egutegia non dagoen badaki edo helbidea edo zerbait badauka) egutegia irakurtzeko aukera izango du. Gainera zer partekatu nahi dugun aukeratuko dugu: dena edo soilik LIBRE/OKUPATUTA informazioa.

como llegar al calendario por defecto

Edo egutegia pertsona zehatz batzuekin partekatu nahi badugu: PERTSONA ZEHATZEKIN PARTEKATU aukeratuko dugu eta jende horren informazioa gaineratzen joango gara, baita jende horri eman nahi dizkiogun baimenak ere.

 

como llegar al calendario por defecto

Egutegi publiko batek zentzu handia dauka:

  • Udaletxe batek egutegi bat sortzen du herriko gertaerekin. Publikoa izan dadin nahi dugu eta munduko edozein pertsonak ikusi ahal izatea, bertan harpidetu ahal izatea…
  • Futbol klub batek bere egutegia eratzen du: urteko partidak. Edozein pertsonak ere ikus lezake, hala izatea komeni bada.

Pertsona kopuru zehatzarekin partekatutako egutegi batek ere:

  • Euren seme-alabei buruz hitz egiteko eskolan elkartzen den guraso talde bat. Google calendar bat parteka dezakete. Bertan batzarrak, txangoak eta bestelako zereginak idatz ditzakete. Horrela, guztiak egongo dira jazoera berrien jakinaren gainean.

Egutegiaren jakinarazpenak

Hemen egutegi honetan sartutako edozein jazoera konfiguratuko dugu, berez agertuko dituen oharpen motekin. Gero jazoera indibidual bakoitzak beste mota bateko jakinarazpenak definitu ahal izango ditu eta, are gehiago, egutegi orokorrerako existitzen direnak ezabatu.

 

como llegar al calendario por defecto

Gure sakelako telefonoan alerta egoeren berri izateko aukera daukagu. Horretarako, zera aukeratu behar dugu: Konfigura zure sakelako telefonoa oharpenak jasotzeko:

 

como llegar al calendario por defecto

Sakelako telefonoen konfigurazio pantailara eramango gaitu:

 

como llegar al calendario por defecto

Gure sakelako telefonoaren zenbakia sartu beharko dugu. Denbora batera, SMS bat iritsiko zaigu sakelako telefonora, berau konfiguratzeko pantailan sartu behar dugun egiaztatze kode batekin.

SMS zerbitzu hau doakoa al da?

Beste ezer egin aurretik, hau egiaztatuko genuke. Printzipioz, bai. Googlek behintzat ez du hori kobratzen. Baina badaezpada, gure sakelako telefonoaren hornitzaileari galdetzen badugu, hobe.

http://www.google.com/support/calendar/bin/answer.py?answer=37173&topic=8568

Eta gauza bat: ez du sakelako telefonoen operadore guztiekin funtzionatzen. Yoigo daukagu eta gaur egun ez du funtzionatzen. (hemen dauzkazue  Google Calendar-en onartutako Sakelako Telefonoen Operadoreen zerrenda)

5.5. Jazoera berri bat sortu Google Calendar-en

Azkar batean ikusiko dugu nola sortu jazoera berri bat Google Calendar-en.

Jazoera berria erantsi nahi dugun egunera jo behar dugu eta klik egingo dugu egun horretan. Formulario bat irekiko zaigu jazoera berria eraikitzeko. Berez, ordu bateko jazoera sortzen du, klik egiterakoan saguaren puntarekin seinalatutako ordutik abiatuta. Nahi izanez gero, jazoeraren xehetasunak editatu klika dezakegu data, ordua aldatzeko eta informazio gehiago sartzeko.

Cuadro de edición minima de evento nuevo

Beste aukera bat zera da: Nire Egutegiak izenburutik, jazoera berria sortu nahi dugun egutegiaren aukera destolestu eta egutegi honetan Jazoera Sortu klikatu.

como llegar al calendario por defecto

Jazoeraren datuak idatziko ditugu.

  • Jazoera: Jazoeraren deskribapena.
  • Data: Errepikapen aldiak ere aukera ditzakegu edo egun osoa betetzen duen jazoera dela esan. Edo jazoerak zenbat denbora iraungo duen zehaztu.
  • Lekua: Non izango den jazoera, hitzordua…
  • Calendar: gure hasierako egutegia da berez. Baina bertan guk sortutako edo jazoerak eransteko baimena dugun beste egutegietako bat jar dezakegu (ikusiko dugu nola sortu edo beste pertsona batzuk sortutako egutegietan nola izen eman)
  • Deskribapena: jazoeraren deskribapena.
Cuadro de edición del evento. Fecha, Descripción, calendari y lugar

Alarma aukerak

Jazoeraren hasiera ordua iristeko denbora tarte zehatza geratzen denean, moduren batean (posta elektroniko bidez, pantailan agertzen den ohar baten bidez edo SMS baten bidez gure sakelako telefonora, horretarako gure sakelako telefonoaren informazioa sartu behar izan dugu).

Opciones de recordatorio y privacidad

Jazoerara gonbidatuak

Jazoerara gonbidatu nahi ditugun pertsonak definitzeko. Gainera, pertsona horiek jazoerarekiko izango duten baimena definitu ahal izango dugu.

Opciones de invitados

Eta listo, sortu dugu jazoera.

Evento en el calendario

Orain bere gainean jar gintezke eta editatzeko nahiz propietateak aldatzeko aukera emango liguke.

Konturatzen bazarete, jazoerak orain duen kolorea gure egutegiari dagokiona da. Lehenago kolorea aldatu ahal izan diogu gure egutegiari, kontsumitzailearen gustura.

5.6. Partekatutako Egutegi bat sortzearen adibidea

Adibide batekin ikusiko dugu nola sortzen den, eta jende gehiagorekin nola partekatzen den, egutegi berri bat.

Egutegi berri bat sortu

Ezkerreko menuan, Nire egutegiak agertzen den aldean egutegi berri bat Sortzeko aukera daukagu.

 

Crear calendario

Egutegiari izen bat ematen diogu eta edukiari buruzko deskribapen bat jartzen dugu. Demagun Euskal Herriko zonaldean egingo diren BBT Ibilbideei buruzko jazoerak bilduko dituen egutegia sortuko dugula. Probaren bat, irteeraren bat edo antzeko zerbait dagoen bakoitzean, jazoera sortuko dugu.

 

Crear calendario

Partekatzearen aukerak

Egutegi hau publiko egin: egutegia Google-en bilaketa publikoetan agertuko dela dioen arren, gaur egun (2009/03/23) dagoeneko ez da aukera hau existitzen. Publiko egiten badugu eta edozein pertsonak helbidea baldin badaki (nonbaiten argitaratu dugulako edo gure kontaktuei pasa dizkiegulako) bertan harpidetu ahal izango da, baina ez bilaketa bat eginda.

Publiko egiterako orduan, soilik libre/okupatuta informazioa partekatuko dugula erabaki ahal dugu eta jazoeraren xehetasunak partekatu nahi ditugun ere bai.

Nahi izanez gero, egutegia pertsona zehatz batzuekin partekatzea erabaki dezakegu. Beraien email helbidea idatzi eta egutegiaren gainean bakoitzak izango duen baimena ere jarriko dugu.

  • Aldaketak egin eta erabilera partekatua administratu. Pertsonari egutegia administratzeko baimena emango diogu. Laguntzaile bat gehiago izango da.
  • Jazoeraren xehetasunak kontsultatu: jazoerak kontsultatzeko baimena emango diogu.
  • Libre/okupatuta soilik ikusi; soilik libre/okupatuta informazioa ikusteko baimena emango diogu.

Adibide honetan pertsona birekin partekatuko dugu egutegia. Bati administrari baimena emango diogu (jazoerak sartzeko orduan lagun diezagun nahi dugu) eta besteari soilik jazoeraren detaileak kontsultatzekoa (jazoera hauetan interesatuta baitago). Gainera, egutegia publiko egingo dugu (egutegiaren helbidea dakitenak harpidetu egin ahal izango dira).

 

Crear calendario

Publikoa dela adierazi dugunez, egiaztatzea eskatuko digu. Baietz esango diogu:

 

Crear calendario

Orain egutegia partekatu dugun erabiltzaileei mezuak iritsiko zaizkie jakinarazteko. Administratzeko baimena eman diogun erabiltzailea:

 

Crear calendario

Erabiltzaile honi hemendik aurrera egutegi berri bat agertuko zaio Nire Egutegiak delakoan: BTT Ibilbideak Euskal Herrian.

 

Crear calendario

Erabiltzaile honek egutegiaren kolorea alda dezake eta nahi duena aukeratu (lila irudian):

 

Crear calendario

Demagun orain jazoera berri bat sortzen dugula egutegi honetan:

 

Crear calendario

Jazoera berri bat sortuko dugu. Demagun hurrengo uztailaren 5ean BBT ibilaldi bat egingo dela Elgoibarren. Jazoeraren xehetasunak sartuko ditugu.

 

Crear calendario

Gorde egingo ditugu eta orain jazoera berria agertuko da egutegian.

 

Crear calendario

Bai guk bai egutegia administratzeko baimena duen erabiltzaileak jazoeraren Xehetasunak Editatzeko eta datuak aldatzeko aukera izango dugu (datak, informazio gehiago erantsi… dena delakoa)

 

Crear calendario

Jazoerak ikusteko baimena duen erabiltzaileari:

Mezu berri bat jaso duzu, egutegian Jazoerak Ikusteko baimena eman dizugu dioena:


Crear calendario

Google Calendar-en sartzen bazara, Beste Egutegi Batzuk klikatuz Euskal Herriko BTT Ibilbideen egutegia izango duzu bertan.

 

Crear calendario

Kolorea alda diezaiokezu, zure egutegi pertsonaleko jazoeretatik bereizi ahal izateko lehen begiratuan. Arrosa kolorea ipini dio:

 

Crear calendario

Eta 2009ko uztailera joanez gero, lehenago sortu dugun jazoera topatuko duzu bertan:

 

Crear calendario

Administrari erabiltzailearekin alderatuz, honek jazoeraren xehetasunak ikus ditzake, baina ez modifikatu:

 

Crear calendario

5.7. Egutegi publikoa, nola ikusi

Sortu dugu egutegi bat eta egutegi publikoaren baimenak eman dizkiogu.

Edozein erabiltzailek nola ikus dezakeen azalduko dugu. Publikoki partekatutako egutegia daukagu. Baina jendeak nola ikus dezake?

Jo dezagun egutegiaren konfiguraziora konkretuki:

Crear calendario

Egutegiaren Helbidean, HTML klikatzen badugu:

Crear calendario

Egutegiaren helbide publikoa zein den esango digun leihotxo bat irekiko zaigu.

Crear calendario

Orain edozein erabiltzailek helbide horretara jotzen badu (argitaratu egin dugulako web orriren bat ezagutzera emateko edo gure kontaktuei posta elektronikoz bidali diegulako), egutegiko jazoerak ikusiko ditu.

Crear calendario

Google Calendar-ek gainera, egutegia web orri baten edo nahi dugun tokian txertatzen utziko digu. Horretarako beharrezko HTML kodea emango digu:

Crear calendario

Hemen nola geratuko litzatekeen ikusiko genuke (hementxe bertan txertatu dugu).

5.8. Google Calendar-i buruzko esteka garrantzitsuak

Honaino iritsi gara Google Calendar delakoaren azalpenekin. Gehiago sakondu nahi badugu, hemen ditugu interesa dakizkigukeen zenbait esteka.

Tresna zuen gustukoa izatea espero dugu. Oso erabilgarria iruditzen zaigu gure denbora librea planifikatzeko eta uneoro interesatzen zaizkigun jazoerez jakinaren gainean egoteko.

6. Blogger: sortu zeure bloga

Geure bloga interneten eduki nahi badugu, googlek aukera ematen digu, bere Blogger zerbitzuari esker. Goazen bloggeatzera!

6.1. Bloggeren aurkezpena

Blogger Google-ek eskaintzen digun beste zerbitzuetako bat da. Zenbait kliketan eta modurik sinpleenean, abian izango dugu gure bloga.

Wikipedia-tik aterata: blog bat, edo gazteleraz bitácora deitua, maiztasunez gaurkotzen den web gunea. Kronologikoki egile baten edo gehiagoren testuak edo artikuluak biltzen ditu. Lehenengo berriena dena azaltzen da eta egileak askatasuna dauka beti nahi duena argitaratuta uzteko. Weblog hitza web eta log hitzetatik dator ('log' ingelesez = egunerokoa).

Googlek Blogger zerbitzua eskaintzen digu: minutu gutxiren buruan gure bloga eraikita izango dugu eta prest egongo gara mundu osoan ezagutzera emateko.

Blog-a edozein gairi buruzkoa izan daiteke eta bertan pertsona batek baino gehiagok idatz dezakete.

Has gaitezen gure Bloga sortzen.. ;)

6.2. Geure blogari Bloggeren alta eman

Ikus dezagun nola modu errazean eta urrats gutxi batzutan gure bloga izatea lortzen dugun.

Demagun gure Elgoibarko BTT taldearekin egiten ditugun irteerak kontatuko ditugun Bloga sortu nahi dugula. Nola sortu ikusiko dugu eta nola hasi lanean bertan. Minutu gutxi batzuren buruan jarriko dugu abian…;)

Goazen  www.blogger.com helbidera

1) Google kontua sortuta badaukagu (lehenago ere egin dugu eskuliburuan ), gure erabiltzaile izena idatzi eta Sartu klikatuko dugu.

2) Google konturik ez badaukagu, sortu egingo dugu: Sortu Bloga Orain.

 

Blogger página

Demagun kontua aurretik genuela. Blogak gu identifikatzeko erabiliko duen izena aukeratuko dugu eta Jarraituri eman.

 

Blogger página

Blogari izena eman

Gure Blogak izenburuaz gain, URL bat edo eskuragarria izango deneko lotura edukiko du. Hemen konfiguratu egingo dugu:

  • Blogaren izenburua: izen deskriptiboa edo Blogaren izenburua. Gure kasuan: Elgoibarko BTT Taldearen Mountain Bike irteerak
  • Blogaren helbidea: zein URLtan nahi dugun eskuragarri egotea: http://bttelgoibar.blogspot.com

 

Blogger página

Txantiloia aukeratu

Hainbat modeloren artean aukeratzeko parada eskaintzen digu. Guk geuk ere diseinatu ditzakegu txantiloiak (erabiltzaile aurreratuagoak).

 

Blogger página

Eta listo! Abian da bloga!!!

Blogger página

Dagoeneko gure lehenengo mezua argitaratu dezakegu edo Bloga apur bat konfiguratu.

6.3. Lehenengo mezua gure Blogean

Gure lehenengo mezua idatziko dugu Blogean. Erraza dela ikusiko dugu.

Behin geure bloga eraiki dugunean, hurrengo pantaila agertuko zaigu. Bertan zuzenean gure lehenengo mezua idatzi ahal izango dugu.

Ikusten dugunez editore nahiko aberatsa da.

 

Blogger página
  • 1: Hizki mota: idazteko erabiliko dugun hizki mota aukeratu: arial, courier....
  • 2: Hizki tamaina: hizkiaren tamaina aukeratu
  • 3: Hizki lodia: Aukeraketan hizki lodiz jarriko dugu edo gauden lekutik abiatuta hizki lodiz idazten joango gara.
  • 4: Etzana: Aukeraketan ipiniko dugu edo gauden lekutik aurrera, etzana idatziko dugu.
  • 5: Testuaren kolorea: testu baten kolorea alda dezakegu, gorriz jarri, urdinez…
  • 6: Esteka: beste lekuren batera eramango gaituen lotura egiteko. Testu zati bat aukeratu behar dugu (jendeak klika dezan nahi duguna) eta botoia sakatzean, bidali nahi dugun lekura joateko URL delakoa idazteko aukera irekiko zaigu.
  • 7: Testua justifikatzeko aukerak: ezkerrean, erdian, eskuinean edo justifikatuta.
  • 8: Zenbaki zerrenda: zenbaki zerrenda bat irekitzeko
  • 9: Punteatutako zerrenda: zenbaturiko zerrenda bat irekitzeko.
  • 10: Kakotx-arteko blokea
  • 11: Ortografia zuzentzailea: Testuko akats ortografikoak zuzenduko ditu.
  • 12: Irudi bat erantsi (gero ikusiko ditugu xehetasun gehiago): mezuan irudi bat jartzeko.
  • 13: Bideo bat erantsi: bideo bat igotzeko mezura.
  • 14: Formatua kendu egin dugun aukeraketari.
  • 15: HTMLren edizioa: HTML lengoaia ezagutzen badugu, orain arte idatzita daukagunari lotutako HTML kodea ikus dezakegu eta baita aldatu ere.
  • 16: Aldez aurreko Ikuspegia: orain arte idatzita daukagunaren aldez aurretiko ikuspegia.
  • 17: Etiketak edo tagak. Idazten ari garen mezuari atxikiko dizkiogu. Kategorietan sailkatzea bezalako zerbait litzateke (irakurri Etiketei buruzWikipedian).
  • 18: Sarrera argitaratu: publikoarentzat ikusgai bihurtuko du.
  • 19: Gorde orain: Argitaratu aurretik mezua gordetzen joan nahi badugu. Argia joaten den kasuetarako edota ordenagailua blokeatzen den kasuetarako, ondo dator: ez dugu egindako lan guztia galduko eta ez gara zoratzera iritsiko (edo gutxienez ez hainbeste).

Gure blogeko lehenengo mezua

Blogaren aurkezpenerako mezua idatziko dugu.

  • Izenburua: mezuari jarriko diogun izenburua. Irakurleei azkar batean mezuan zer aurkitu duten erakutsiko diena. Kasu honetan, aurkezpen mezua denez, zera jarriko dugu: Bloga estreinatzen dugu: Elgoibarko taldearen Mountain Bike irteerak

Mezuaren mamian, edukia bera idazten hasiko gara. Hizki lodiaren botoiak eta goian ikusi ditugun bestelakoak erabiliz emango diogu formatua.

Escribiendo mensaje de presentacion

Mezuari irudi bat erantsi

Mezuari irudi bat erantsi nahi diogu. Nola egingo dugu? Goian ikusi dugun Irudia Erantsi botoia sakatuko dugu (12)

Bi aukera ditugu:

  • Gure ekipoko irudi bat erantsi. Aukera honek  Picasa Web Albums argazki zerbitzua erabiltzen du (Googlen kontua izanda, Picasa Web albums delakoan ere daukagu kontua. Bertara Giga baterainokoa den informazioa igo dezakegu).
  • Webeko irudi bat erantsi: webeko irudi zerbitzuren bat erabiltzen dugun kasuan (www.flickr.com ,.. ) edo interneten topatu dugunean gustuko irudi bat ( kontuz Copyrights eta horrelakoekin ), baliteke erabili nahi izatea. Erantsi nahi dugun irudiaren URL delakoa atxiki eta listo.

 

Blogger página

Demagun flickr.com erabiltzen dugula, ohituta gaudelako erabiltzen edo urtero ordaintzen dugun eta aprobetxatu nahi dugun Aldeko kontua daukagulako.

Jo dezagun gure flickrera eta bila dezagun mezu berrira igo nahi dugun argazkia. Hemen behean dago.

 

Blogger página

Hor daukagu argazkiaren URLa eta hori da Bloggerean jartzea falta zaiguna:

 

Blogger página

Argazkiaren diseinua (eskuinean, ezkerrean, erdian edo formaturik gabe ateratzea nahi dugun) eta bere tamaina aukeratuko dugu. Eta listo, gure mezuan dago honezkero.

Sarrera amaitzeko falta diren gainontzeko datuak ipiniko ditugu:

Sarrera aukerak:

  • Sarrerako etiketak: mezua identifikatzeko erabiltzen ditugun etiketa edo tagak. Mezuak nolabait kategoriatan sailkatzeko erabiltzen dira. Blogeko sarrera bakoitzak etiketa bat baino gehiago izan ditzake.
  • Irakurleen iradokizunak: Irakurleei mezua komentatzen utziko diegun ala ez.
  • Sarreraren data eta ordua: idazten ari garen baino geroago argitaratzea eska dezakegu. Hau oso ondo dator gaur denbora soberan daukadalako idazten ari naizen mezu guztiak datozen egunetan agertzea nahi badut (esate baterako, egunero gaurkotzen dugun efektua lortzeko)

 

Blogger página

Mezua amaituta dagoenean, Sarrera Argitaratu klikatuko dugu eta listo. Gure lehenengo mezua argitaratuta eta guztien eskura dago.

 

Blogger página

Bloga Ikusi klikatuko dugu eta ta-ta-txan! Hor dago gure bloga eta bertako lehenengo mezua. Nahiko azkar egin dugu, ezta? Eta emaitzak merezi du…;)

 

Blogger página

6.4. Geure Bloga nola konfiguratu

Ikusi dugu sarrera berri bat sortzea oso erraza dela. Bloga nola konfiguratu ikusiko dugu jarraian.

Blogaren konfigurazioa

Gure erabiltzailearekin Bloggerera sartzen garen bakoitzean, ondorengo pantaila agertuko zaigu. Bertan sortu berri dugun Bloga kudeatu ahal izango dugu (edo ditugun blogena, izan ere, erabiltzaile berarekin sortzen utziko digu).

 

Blogger página

Sarrerak editatu

Hemendik zera egin dezakegu:

  • 1: Sarrera Berri bat sortu Blogean
  • 2: Idatzi ditugun sarrerak mantendu: Sarreraren bat editatu eta aldatu, bistaratu, ezabatu…

 

Blogger página

Konfigurazioa: oinarrizkoa

Oinarrizko konfigurazioa. Pantailan argi eta garbi esango zaigu aukera bakoitzak zein esanahi duen.

Blogaren izenburua alda dezakegu, deskribapen bat jarri, Google-eko Blog zerrendan egotea nahi dugun…

 

Blogger página

 

 

Blogger página

Konfigurazioa: Argitalpena

Atal honetan gure domeinua eros dezakegu (10 dolar urtean) eta horrela blogspot.com delakoa kendu. Esate baterako www.bttelgoibar.com domeinua eros dezakegu (ez dugu egingo, ez baitzaigu axola blogspot.com delako pean jarraitzea). Urrats hori edozein unetan eman dezakegu, ez du zertan hasieran izan.

 

Blogger página

Konfigurazioa: Formatua

Dataren formatuen aukera batzuk: orriko zenbat sarrera erakustea nahi dugun.

 

Blogger página

Konfigurazioa: Iradokizunak

Nork eta nola egin ditzakeen komentarioak, moderatuak diren (norbaitek iradokizunen bat argitaratzen badu blogean, blogeko administrariak lehenago irakurriko du eta onartu egin beharko du publikoki ikusgai bihurtzeko).

Ohikoena, printzipioz iradokizunak irekita uztea da, moderatu gabe. Gauzak okertzen ari direla ikusiz gero (jendea nahi ez ditugun komentario motak egiten ari bada, irainak…), moderatuak direla jarriko da eta listo.

 

Blogger página

Konfigurazioa: Artxiboa

 

Blogger página

Konfigurazioa: Lekuko feedak

Eskuragarri dauden lekuko feeden konfigurazioa. Feed bat zer den jakin ezean, hemen duzu zer da web iturri bat Wikipedian

Gainera ondorengo eskuliburua irakurtzea gomendatzen dizugu: Informazio tekniken bilaketa eta sindikatzea interneten

Zer diren jakin ezean eta orain horiei buruz irakurri nahi ezean, dagoen horretan utziz ondo dago.

 

Blogger página

Konfigurazioa: Posta elektronikoa

  • BlogSend helbidea: automatikoki argitalpenak jasoko dituzten 10 pertsona jar ditzakegu gehienez.
  • Email Posting Address: Aukera hau aktibatzen badugu, hor ikusten dugun posta elektronikora (cursosimh.secretWords [ a bildua ] blogger.com, non secretWords guk nahi dugun eta inork ez dakien zerbaitegatik ordezkatu behar dugun), blogerako sarrera berri bat sortzen arituko gara (zuzenean argitaratuz edo sarrerako zirriborro bezala utziz).

 

Blogger página

OpenID konfigurazioa

OpenId gune desberdinetan etengabe autentikotasuna agertzen egon behar izatea saihestea ahalbidetzen duen metodoa da.

Aholkua: irakurri OpenID wikipedian

 

Blogger página

Konfigurazioa: Baimenak

Blogeko baimenak, nork irakurri dezaken, nork han idatzi…

 

Blogger página

Blogaren egileak

Zein diren blogetan sarrerak idatz ditzaketen pertsonak. Gu geu garen administrariez gain, egile gehiago har ditzakegu sarrerak idazten lagun diezaguten.

Blogeko irakurleak

  • Edozein: Nahi duen guztiak dauka bloga irakurtzeko eskubidea. Bloga publikoa da, edozeinek irakur dezake.
  • Nik aukeratutako erabiltzaileak soilik. Bloga zerbait pribatua da eta guk, blogeko administrari gisa, irakurtzeko eskubidea izatea nahi dugun pertsonen helbidea jarriko dugu.
  • Soilik blog egileek: egile baimena duten pertsonek soilik irakurri ahalko dute bloga. Kasu honetan, egile izanik, pertsona berberek irakurri eta idatzi dezakete.

6.5. Gure Blogaren diseinua

Bloggerek gure Blogaren diseinuaren konfigurazio txiki bat egitea ahalbidetzen digu.

Diseinua: Orriaren elementuak

Bloga nolakoa den erakusten duen zirriborroa ikusiko dugu eta atalak editatu, aldatu, berriak erantsi eta lekuz aldatu ahal izango ditugu (sekzio bat nahi dugun lekura arrastatuz nahikoa da)

Blogger página
  1. Blogaren burua editatu:
  2. Blogaren sarreren konfigurazioa. Editatzeari ematen badiogu, blogaren sarreretako bakoitzean zein eremu ateratzea nahi dugun erabakitzeko aukera eskainiko digu.
  3. Gadget bat erantsi edo ezabatu. Gero ikusiko dugu nola egin. Gure blogean eskuragarri dauden tresnak erantsi ditzakegu.
  4. Gadget bat orrialde oinean erantsi.
  5. Nabigazio barra editatu: editatzeari ematen badiogu, nabigatzeko barrak edukitzea nahi dugun kolorea aukeratzeko parada eskaintzen digu, ez askoz gehiago.

Nabigatzeko barra editatu

Soilik buruaren kolorea aukeratzen utziko digu:

Blogger página

Blogaren goiburua editatu

Blogaren izenburua eta Blogaren goiburu gisa agertuko den deskripzio txiki bat jarri ahal izango dugu.

Gainera, irudi bat ere jar dezakegu (gure ekipotik igoko dugu edo interneteko helbidetik).

Blogger página

Deskribapen bat eta argazki bat (nahi dugun lekutik igoko dugu, gure ordenagailuaren diskotik edo internetetik).

Blogger página

Aldaketak gordetzen ditudanean, hurrengoa ikusiko dut. Ez dago oso ondo… Irudia handiegia da eta orrialdearen zati handiegia betetzen du. Honek argazki txikiago bat eskatzen du, altuera gutxiagokoa.

Blogger página

Irudia editatuko dugu eta irudi editoreren batean zuzenduko dugu.

Blogger página

Ikus dezagun nola gertatzen den (aurreko irudia ezabatu eta orain murriztu dugun beste hau igoko dugu).

Blogger página

Bueno, orain hobeto dago, baina... goiburuko testua ez da ikusten zenbait puntutan (zuriz dago eta irudiaren parte bat oso argia denez, ezin da irakurri).

Irudi ilunagoa aukeratu ahal izango dugu, edo buruko testuaz paso egin (Irudiaren Lekutzea aukeratuko dugu: izenburua eta deskripzioaren ordez. Edo (aurrerago ikusiko dugu nola) goiburuko testua ez dadila zuria izan, baizik eta irudi horren gainean ikusgarriagoa den beste kolore batekoa.

Blogger página

Gadget bat erantsi

Gure Blogean eskuragarri egotea nahi dugun zenbait tresna aukera ditzakegu.

Batzuk berez agertzen dira bloga sortzen ari garen heinean (jarraitzaileak, bolg artxiboak eta Datu Pertsonalak). Editatzeari ematen badiogu horietakoren baten gainean, ezabateko gai izango gara (gure blogean ager ez daitezen) edo beraien jokabidearen zerbait aldatu edo erakusten duten zerbait.

Beste batuk erants ditzakegu. Gadgeta Erantsi klikatu eta gure blogean ipintzeko gadgets edo eskuragarri dauden tresnen zerrenda agertuko da.

Gurea den bat gaineratzeko aukera ere badago.

Blogger página

Diseinua: Iturriak eta koloreak

Blogeko elementuak pertsonaliza ditzakegu eta haiei kolore desberdina eman.

Adibidez, lehen esan dugu goiburuan jarri dugun irudia ez zela ondo geratzen, buruko idazkera zuria zelako eta hainbat zati ez zirelako ondo bereizten. Aldatu egingo dugu. Izenburuaren kolorea jarri ahal diogu blogari, berdea, eta nola geratzen den ikusi.

Blogger página

Zuriz baino hobeto geratzen da. Baina testua jartzeko irudi zaila da. Onena, beste irudi bat aukeratzea litzateke.

Diseinua: HTMLren edizioa

HTML-ari buruz zerbait badakigu, gure txantiloia guztiz pertsonalizatzeko gai izango gara. Egin hasierako txantiloiaren segurtasun kopia bat badaezpada.

Blogger página

Diseinua: Monetizatu

Google Adsense-ren kontua baldin badugu eta dirua irabazteko ere erabili nahi badugu, pantaila honetan emango zaizkigun datuak jarraitzea baino ez dugu.

alta de monetizar

6.6. Bloga artikulu berriez elikatu

Behin bloga gutxi gora behera nahi dugun bezala daukagunean, GARRANTZITSUENA bakarrik falta zaigu: Elikatzen joatea.

Ikusi dugu zein erreza den geure bloga izatea Bloggeren.

Orain zailena eta lanik handiena ematen diguna dator: artikuluak idaztea. Komenigarria da maiztasunez artikuluak idaztea, gure bloga bizirik manten dadin eta irakurleak lor ditzagun.
Hona hemen blog bat idazterakoan kontutan izan behar diren aholkuetara garamatzan esteka. Ez da gauza bera bloga izatea eta blogger ona izatea! ;)

Gehienbat, gustukoa dugun eta entretenitzen gaituen gairen baten ingurukoa izatea; izan ere, betebehar moduan hartzen badugu, eta lana ez denez… seguruen, azkenean utzi egingo dugula.

Has gaitezen bloggeatzen!


7. Google Docs: on-line pakete ofimatikoa

Interneterako konexioa dugun edozein tokitatik gure dokumentuetarako (testua, kalkulu orriak, aurkezpenak, formularioak) sarbidea ahalbidetuko duen zerbitzua. Gainera, kudeatze eta kolaborazio aukerak eskaintzen dizkigu dena ondo antolatuta izateko.

7.1. Google Docs-en aurkezpena eta haren sarbidea

Google Docs-en aurkezpena txikia eta bertarako sarbidea.

Google Docs Google-ek eskaintzen digun beste zerbitzu bat da. Kasu honetan ofimatika on-lineko suite bat da.

Dokumentu berriak sor ditzakegu, igota daudenak editatu. Disko gogorrean ditugun artxiboak igo eta baita besteekin partekatu ere.

Ondorengo objektu motak sortzea ahalbidetzen digu:

  • dokumentua
  • kalkulu orria
  • aurkezpena
  • formularioak
  • karpetak

Gure ekipora fitxategiak igotzea ahalbidetzen digu. Gaur egun onartutako formatuak: HTML, .txt, .doc, .rtf, .odt,.sxw, .ppt, .pps, .csv, .xls .ods, .pdf. Igotako fitxategiaren neurri murrizketa dago.

Google Docsera sarbidea

Jo dezagun zerbitzuaren orrira: Google Docs

Acceso a Google Docs
  1. Google kontua badugu (lehenago eskuliburuan sortu dugu bat , hortaz erabili egingo dugu). Gure Google kontuko erabiltzailea / pasahitza jarriko dugu.
  2. Ez dugu Google konturik eta bat sortu nahi dugu. Hasi klikatu eta jarraitu urratsak google kontua lortu arte.

Demagun badaukagula Google kontua eta bertan sartu garela.

Testuak ingelesez aterako balira, gazteleraz jarriko genuke. Horretarako jo Settings delakora (goian eskuinean)

Acceso a Google Docs

Hizkuntza gisa gaztelera aukeratuko dut eta bizi garen ordua ezarriko.

Acceso a Google Docs
Orain gazteleraz daukagu Google Docsen interfazea.

Acceso a Google Docs

Ikusten dugunez, oraindik ez daukagu inolako dokumenturik. Google Docsekin lan egiten hasi behar dugu.

Google Docsetik irten

Ez da nahikoa nabigatzailetik irtetea. Gure ostean norbait ekipoan sartuko balitz eta Google Docsera joko balu, gure fitxategi guztiak ikusiko lituzke.

Beti bezala, ondo irteteko Google kontutik irten behar da. Horretarako, goian, eskuinean, Irten aukera dago.

Acceso a Google Docs

7.2. Google Docs dokumentu berria sortu

Gure lehenengo mezua sortuko dugu Google Docsen. Erraza dela ikusiko dugu.

Objektu berri bat sortzeko, Berria klikatuko dugu eta hainbat aukera izango ditugu.

Acceso a Google Docs
  • Dokumentua: dokumentu berri bat (OOoo Writer (odt) edo Microsoft Office estilora)
  • Aurkezpena: diapositiben aurkezpen bat (Impress edo PowerPoint estilora)
  • Kalkulu orria: kalkulu orri bat (OOoo Calc edo Microsoft Excel estilora)
  • Formularioa: formularioak sortu eta informazioa jasotzeko
  • Karpeta: objektuak karpetetan antolatzeko

Testu dokumentu berri bat sortu

Berria klikatu: Dokumentua

Eta OOoo (Open Office) Writer edo Microsoft Word antzeko testu editorea agertuko zaigu. Tresna hauek eskaintzen dizkiguten aukeren gehiengoa daukagu. Dokumentu bat idazten hasiko gara.

Creando nuevo documento
Izenburu bat jarri behar diogu. Horretarako, “Titulurik gabe” delakoaren gainean ipini eta klikatu.

Creando nuevo documento
Nahi dugun dokumentuaren izena jarriko dugu. Adibidez: "lehenengo testu dokumentua"

Creando nuevo documento
Eta listo, badugu testu horren dokumentua.

Creando nuevo documento
Bi aukera ditugu dokumentuak gordetzen joateko.
  • Gorde: orain arte egin ditugun aldaketak gordeko ditugu eta bertan lan egiten jarraituko dugu.
  • Gorde eta itxi: momentuz bukatu dugu dokumentu honekin lan egiten eta itxi eta gorde egin nahi dugu.

Creando nuevo documento

Gorde eta Itxi klikatu dugu eta orain gure pantaila nagusian, sortu berri dugun dokumentua daukagula ikusiko dugu.

Creando nuevo documento

Editatzeko, bere gainean klikatu eta zuzenean edizio pantailara joango ginateke.

7.3. Dokumentu bat Google Docsera igo

Fitxategiak sortzeko baino gehiagorako erabil dezakegu Google Docs. Fitxategi bat badugu eta Google Docsera igo nahi badugu, posible dugu.

Nola igo ikusiko dugu.   aukera daukagu:

Acceso a Google Docs

Beste web orri batera eramango gaitu eta hortik nahi dugun fitxategia igo ahal izango dugu. Momentu honetan, ondorengo murrizketak ditugu fitxategi bat igotzeko:

  • Dokumentuak (gehienez 500 KB)
    • HTML artxiboak eta formaturik gabeko testuak (.txt)
    • Microsoft Word (.doc), aberastutako testua (.rtf), OpenDocument testua- Open Office Writer (.odt) eta StarOffice (.sxw)
  • Aurkezpenak (10 MBeraino ekipotik, 2 MBeraino Internetetik eta 500 KBeraino posta elektroniko bidez)
    • Microsoft PowerPoint (.ppt, .pps)
  • Kalkulu orriak (MB 1 gehienez)
    • Komez banandutako balioak (.csv).
    • Microsoft Excel artxiboak (.xls) eta OpenDocument - Open Office Calc(.ods) kalkulu orriak.
  • PDF artxiboak (10 MBraino zure ekipotik eta 2 MBraino Webetik)
Bi modu daude fitxategia igotzeko: ohiko moduan, eta horretarako egokitu zaigun helbide elektroniko batera bidaliz.

1. aukera: ohiko moduan igo fitxategia

Fitxategia gure ekipotik igotzeko aukera ematen digu (Aztertu) edo interneten topatu dugun eta interesatzen zaigun fitxategiaren URLa ezartzeko.

Gainera fitxategiari izena jar diezaiokegu. Ezer jartzen ez badugu, igotzen ari garen fitxategiaren izena ipiniko du.

Acceso a Google Docs

2. aukera: Artxibo eta dokumentuak posta elektroniko bidez igo

Aukera honek ez du funtzionatzen kalkulu orriekin eta PDF dokumentuekin. Gainontzeko artxibo motekin bai.

Horretarako egokitu zaigun posta helbidera bidali behar da posta (email helbide hau guretzako propio sortu da eta ez da komeni inork ezagutzea).Esta opción no funciona con hojas de cálculo y documentos PDF.

Acceso a Google Docs
  • Eranskinik gabeko mezua idazten badugu: Google Docsen dokumentu berri bat sortuko zaigu. Bere izenburua mezuaren gaia izango da eta edukia testuko mezua.
  • Mezu bat eranskinekin idazten badugu (fitxategiren bat eransten dugu): dokumentua bateragarria behar du izan. Posta jasotzerakoan sistemak egiten duena zera da: erantsitako bakoitza HTML formatura pasatu eta anexoetariko bakoitzeko dokumentu berria sortu Google Docsen. Bakoitzaren izenburua erantsitakoaren izenburuarekin bat dator.

Adibidea:

Gure posta elektronikora jo eta egokitu zaigun helbidera mezu bat bidaliko dugu. Anexo gisa Google Docsera igo nahi dugun fitxategi bat jarriko dugu. Kasu honetan "plone3 tailerra.odt" deituriko fitxategi bat ari gara bidaltzen.

Mandar correo y se convierte a un google doc

Behin mezua bidalita, gure Google Docs kontura joko dugu eta bertan posta elektroniko bidez bidali berri dugun fitxategi berria agertuko da han.

Mandar correo y se convierte a un google doc

Ireki egingo dugu eta aldatu, gorde eta nahi dugun guztia egitea genuke berarekin.

Mandar correo y se convierte a un google doc

7.4. Google Docsen hasierako pantaila

Sarrera labur bat hasierako pantailari buruz.

Google Docsen sartzen garenean, hasierako pantaila agertuko zaigu.

Pantalla inicial de google docs

Ezkerreko partean (2), gure dokumentuen sailkapenak ditugu eta eskuinaldean (1) ezkerreko mailaketatik eratorritako dokumentuak zerrendatuta agertuko dira.

Fitxategiei buruzko informazioa (eskuinaldean)

  • Izena zutabea, non dokumentuaren izena agertzen den.
  • Karpetak/Erabilera partekatua Zutabea: berdez ikusiko ditugu dagoen karpetaren izena (baldin eta karpetaren batean badago) eta dokumentu hau partekatzen duten erabiltzaileak.
  • Data zutabea: azken aldaketaren data.

Berez, dokumentuak dataren arabera ordenatuta ageri dira, berrienetik hasita. Baina zutabearen izenburuan klikatuz gero, zutabe horren arabera ordenatuko ditugu. Bilaketa ordena biratu nahi badugu, zutabean klikatuko dugu berriz ere.

Dokumentu guztiak

  • Jabea naiz: zein dokumenturen jabeak garen erakutsiko digu.
  • Nik irekia: guk ireki ditugun dokumentuak.
  • Izarraz markatuak: dokumentuak izar batez marka ditzakegu, garrantzitsuak deritzogunean edo nahi dugun beste edozein arrazoigatik. Hemen soilik izarraz markatu ditugunak ikusiko ditugu. Hemen izar batez markatu ditugun fitxategi bi ikusiko ditugu (izarrean klikatuz aktibatu egiten da).
Marcados con estrella
Izarraz Markatuak zerrendara joz gero, fitxategi bi horiek soilik agertzen direneko zerrenda ikusiko dugu:
Ficheros marcados con estrella
  • Ezkutua: dokumentu bat ezkutu moduan marka dezakegu (menuko Ezkutatu botoia) eta bakarrik karpetan eta dokumentu Guztien ikuspegi honetan agertuko da: Ezkutua.
  • Paperontzia: lehenago ezabatu ditugun dokumentuak. Paperontzira bidaliko dira. Paperontzitik betiko ezabatu ditzakegu edo berriro berreskuratu.

Hemen dugu ezabatuko dugun dokumentua. Aukeratu eta paperontzira bidaliko dugu (Ezabatu).

Borramos un documento

Jo dezagun Elementu Guztietara: Paperontzia (Todos los elementos: Papelera ) eta bertan paperontzian dauden elementu guztiak ikusiko ditugu. Bi aukera ditugu:

Paperontzia hustu (Vaciar la papelera) (1): dokumentu GUZTIAK betiko ezabatzen ditugu eta Desegin ezabaketa (2): aukeratuta ditugun fitxategiak berriro ere eskuragarri utziko ditugu, paperontzitik atera eta aktibo egotera pasako dira.

Borramos un documento

Paperontzia hustea aukeratzen badugu, badaezpada ziur gauden galdetuko digu.

Borramos un documento
Eta listo, dagoeneko ez dugu elementurik paperontzian.
Borramos un documento

Gordetako bilaketak

Dokumentuetan bilaketak egitea ahalbidetzen du. Gainera, bilaketak sortu eta gorde ditzakegu. Geroago ikusiko dugu gordetako bilaketen kontu honek nola funtzionatzen duen.

Karpeta guztiak

Karpetatan ordenatutako dokumentuak. Karpeta jakin batean klikatuz gero, karpeta horren barruan dauden dokumentuak ikusiko ditugu. Geroago karpetak nola sortu eta dokumentuak karpeta batera nola mugitu ikusiko dugu gainetik

Elementuak motaren arabera

Dokumentu motaren araberako ikuspegia lortzen dugu, PDF izan daiteke, dokumentu hutsak, aurkezpenak edo kalkulu orriak.

Ordenacion por tipo

…rekin partekatua

Partekatzen dituzten pertsonen arabera antolatutako fitxategiak. Dokumentuak besteekin parteka ditzakegu (gero ikusiko dugu nola egin). Ikuspegi honetan begirada batean ikusiko dugu zeintzuk diren erabiltzaile jakin batekin partekatutako dokumentuak.

Ordenacion por compartido

7.5. Gordetako Bilaketen aukerak

Iragazki antzeko batzuk izan ditzakegu, baldintza jakin bat betetzen duten dokumentu guztiak ikusi ahal izateko.

Gordetako Bilaketak aukeran, ondorengo aukera daukagu: Ikusi bilaketen aukerak

Opciones de búsqueda

Pantaila hau irekiko zaigu. Bertan baldintza desberdinak jar ditzakegu. Kasu honetan, eta adibide gisa, txirrindularitza hitza duten dokumentu guztiak eduki nahi ditugu dokumentuan.

Hitzak ditu (Contiene las palabras) aukeran txirrindularitza jarriko dugu:

Opciones de búsqueda

Bilaketa hau gorde (Guardar esta búsqueda) klikatu eta txirrindulari izenaz gordeko dugu (edozer gauza jar genezake, ez du zertan bat etorri Hitzak ditu - Contiene las palabras esparruarekin)

Opciones de búsqueda
Orain Gordetako Bilaketak delakoan, txirrindularitza deritzon bilaketa dugu. Bertan klikatuz gero, eskuinaldean bilaketa horren emaitzaren zerrenda azalduko zaigu.

Opciones de búsqueda

Orain txirrindularitza hitza daukan dokumentu berri bat sortuz gero:

Opciones de búsqueda

Eta Gordetako Bilaketak ( Búsquedas guardadas)  delakora joz gero: txirrindularitza, sortu berri dugun fitxategi hau ere bertan dagoela ikusiko dugu:

Opciones de búsqueda

Beste bilaketa bat ere sor dezakegu: Bilaketa aukerak Erakutsi (Mostrar opciones de búsqueda)

Opciones de búsqueda

Oraingo honetan, betaurrekoak bilatuko dugu eta betaurrekoak izenarekin gordeko dugu:

Opciones de búsqueda

Opciones de búsqueda

Orain gordetako bilaketa bi izango genituzke eta edozein unetan kontsulta genitzake:

Gordetako bilaketa bat ezabatzeko

Ezabatu nahi dugun gordetako bilaketaren gainean jarriko gara, eskuineko botoia sakatu eta irekiko den menuan: Ezabatu

Opciones de búsqueda
Eta listo, ezabatuta dago, orain soilik txirrindularitza gordetako bilaketarekin geldituko ginateke.

7.6. Karpeten aukerak: karpetekin lan egin

Karpetak nola sortu, fitxategiak karpetetan nola sartu eta karpetetatik nola ezabatu ere ikusiko dugu.

Karpeta berri bat sortu

Berria: Karpeta ( Nuevo: Carpeta)

opciones de carpetas
Karpetari izena eman eta deskribapen bat ezarriko diogu:

opciones de carpetas
Listo, karpeta berria daukagu Karpeta Guztien ikuspegian.

opciones de carpetas

Dokumentua karpeta batean sartu

Dokumentua aukeratu eta Mugitu klikatu:

opciones de carpetas

Leiho bat irekiko da eta bertan dokumentua zein karpetatan sartu nahi dugun aukeratu ahal izango dugu.

opciones de carpetas
Eta listo, dokumentua karpeta horren baitan daukagu.

opciones de carpetas

Dokumentu bat beste karpeta bati erantsi

Dokumentu bat karpeta askotan izan dezakegu. Lehenagoko fitxategi bera aukeratuko dugu eta Hona mugitu: klikatuko dugu. Bertan fitxategia sartu nahi dugun bigarren karpeta aukeratuko dugu.

opciones de carpetas

Orain fitxategia bi karpetatan dago:

opciones de carpetas

Fitxategi bat karpeta batetik atera

Dokumentua atera nahi dugun karpetara jo behar dugu.

opciones de carpetas

Behin karpetan, ezabatu nahi dugun fitxategia aukeratuko dugu eta Mugitu (Mover) klikatuko dugu: Karpeta hau ezabatu ( Eliminar de carpeta actual) eta Karpetatik Ezabatu (Eliminar de carpeta) botoia sakatuko dugu.

opciones de carpetas

Listo

7.7. Dokumentu bat Google Docsekin partekatu

Dokumentu pila bat igo ditugu. Zergatik ez ditugu jendearekin partekatuko? Egin daiteke… Orain ikusiko dugu nola.

Dokumentu pila bat dauzkagu. Orain jende gehiagorekin kolaboratu nahi badugu, dokumentuetako batzuk parteka ditzakegu hainbat kolaboratzaileren artean lan egiteko edo hainbat erabiltzaileri irakurtzeko aukera eskaini ahal izateko. Are gehiago, web orri bat balitz moduan argitaratzeko aukera ere badugu. Ikusiko dugu nola.

Beste ezer baino lehen, izan ditzakegun baimenak ezagutuko ditugu:

  • Jabeak: dokumentuaren jabea. Edozein dokumentu mota editatu edo ezaba dezakete. Baita beste kolaboratzaile eta irakurle batzuk gonbidatu ere. Kolaboratzaile eta irakurleen sartzeko baimena ezaba dezake. Kontutan hartu beharrekoa: dokumentu, aurkezpen edo kalkulu orri bat guztiz ezabatzeko eta elementu horretarako sarbide baimena ezabatzeko, lehenengo ezabatu eta gero paperontzia hustu behar duzu.
  • Kolaboratzaileak: dokumentuak, kalkulu orriak eta aurkezpenak edita ditzakete. Beste kolaboratzaile edo irakurle batzuk gonbidatu edo ezabatu ditzakete (jabeak baimena eman badie). Beraien tokiko disko gogorrera dokumentuaren, kalkulu orriaren edo aurkezpenaren kopia bat esporta dezakete.
  • Irakurleak: dokumentu baten, kalkulu orri baten edo aurkezpen baten bertsio gaurkotuena ikus dezakete, baina aldaketarik egin gabe. Beraien tokiko disko gogorrera dokumentuaren, kalkulu orriaren edo aurkezpenaren kopia bat esporta dezakete.

Google kontuekin sarbidea

  • Dokumentuak eta kalkulu orriak: argitaratu badira edo gonbidapen baten bidez sartu bada haietan, edozeinek ikus ditzake Google konturik gabe.
  • Aurkezpenak: argitaratu badira, edozeinek ikus ditzake. Erabiltzaile bat gonbidatzen bada, Google kontu bat behar da.

Dokumentuak nola partekatu

Dokumentu bat partekatzeko modu bi daude: dokumentuen zerrendatik edo zuzenean dokumentu, kalkulu orri edo aurkezpen batetik.

Dokumentuen zerrendatik partekatzeko:

  1. Dokumentuen zerrendan partekatu nahi ditugun fitxategiak aukeratu behar ditugu, eta Partekatu botoiari eman.
  2. Irekiko zaigun pantailan, erabiltzaileen posta elektronikoaren helbidea idatziko dugu edo erantsi nahi ditugun posta zerrendak.
  3. Ireki daitekeen zerrendan kolaboratzaile gisa (kolaboratzaile bezala gonbidatu nahi baditugu) edo irakurle gisa (irakurle bezala gonbidatu nahi baditugu) aukeratuko dugu.
  4. Mezu bat idatziko dugu erabiltzaileei zer ari diren jasotzen azaltzeko. Klik egingo dugu Gonbidapena Bidali (Enviar invitación)delakoan (hautazkoa). Gaur egun PDF dokumentuak dokumentuen zerrendatik bakarrik parteka daitezke, ez aldez aurretiko ikuspegitik.

Zuzenean dokumentu edo aurkezpen batetik partekatu:

compartir un documento de texto
compartir documento

Dokumentu baten baitan gaude, hura ari gara ikusten, eta hemendik bertatik ere parteka dezakegu.
irakurleek dokumentuen zerrendatik sartu ahal izango dute dokumentura, baina ez dute posta elektronikoz gonbidapenik jasoko.
Kalkulu orri batetik zuzenean partekatzeko:

  1. Klikatu Partekatu > beste erabiltzaile batzuekin partekatu.
  2. Kolaboratzaile gisa edo irakurle gisa aukeratu.
  3. Erabiltzaileen posta elektronikoaren helbidea idatziko dugu edo erantsi nahi ditugun posta zerrendak.
  4. Klikatu Kolaboratzaileak gonbidatu edo Irakurleak gonbidatu.
  5. Gonbidapenari mezu bat erantsi nahi badiogu, pantailan ageri den laukian txertatuko dugu testua eta Bidali klikatuko dugu. Gonbidapenik bidali nahi ez badugu, Ezeztatu klikatu. Gure kolaboratzaile eta irakurleek dokumentuen zerrendatik sartu ahal izango dute dokumentura, baina ez dute posta elektronikoz gonbidapenik jasoko.

Kalkulu orri batetik zuzenean partekatzeko:

compartir hoja de cálculo
Compartir hoja de cálculo
  1. Klikatu Partekatu > Erabiltzaileak Gonbidatu.
  2. Editatzeko edo Ikusteko aukeratu.
  3. Posta elektronikoaren helbidea idatziko dugu edo erantsi nahi ditugun posta zerrendak.
  4. Nahi izanez gero, mezu bat idatzi ahal izango dugu eta hau dokumentua partekatzen dugun pertsonei iritsiko zaie. Klikatu Bidali. Gonbidapenik bidali nahi ez badugu, klikatu Erantsi gonbidapenik bidali gabe (Añadir sin enviar invitación). Gure kolaboratzaile eta irakurleek dokumentuen zerrendatik sartu ahal izango dute dokumentura, baina ez dute posta elektronikoz gonbidapenik jasoko.

Dokumentuen Partekatzeari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hemen daukagu Google Docsen Documentuak partekatu eta kudeatzeko Tutoretza

7.8. Gainbegiratzeen historiala

Google docsek fitxategi bat aurreko bi egun lehenago zegoen moduan berreskuratzeko aukera ere eskaintzen digu. Moldaketak egin aurretik zegoenarekin hura alderatzea… oso erabilgarria da.

Ikus dezagun nola funtzionatzen duen dokumentu baten historialak delakoak adibide batekin.

Dokumentu berri bat sortuko dugu: Berria: Dokumentua ( Nuevo : Documento)

Nuevo documento
Ezer baino lehen izenburua jarriko diogu. Klikatu “ Titulurik gabe ” gainean.

Nuevo documento
Dokumentuari jarri nahi diogun izena ipiniko dugu:

Nuevo documento
"Historialdun dokumentua " deitu diogu. Dokumentua editatuko dugu eta lerro bat idatzi. Horren ostean, Gorde eta Irten ( Guardar y Salir)  klikatuko dugu.

Nuevo documento
Dokumentua berriro irekiko dugu:

Nuevo documento

Eta beste lerro bat gaineratuko dugu. Gero (Gorde eta itxi) klikatuko dugu (Guardar y cerrar)

Nuevo documento
Beste behin, orain hirugarren lerro bat. Hau guztia gaur egin dugu egun berean, baina apur bat errealagoa izan litzateke fitxategiaren aldaketak hainbat egunetan zehar egingo bagenitu.

Nuevo documento

Demagun erratu egin garela eta aurreko fitxategia berreskuratu nahi dugula. Nola egin dezakegu? Artxiboa editatuta izanik, Artxibo: Gainbegiratzeen historiala (Archivo: Historial de revisiones) klikatuko dugu.

Nuevo documento

Dokumentu honen historialaren zerrenda irekiko zaigu:

Nuevo documento

Gainbegiratzeetako bat aukeratuko dugu, adibidez, 3a. Gainbegiratze estekaren gainean klikatuko dugu eta gainbegiratze horretan zegoen egoeran irekiko zaigu dokumentua. Ondorengo aukeren artean aukeratu ahal dugu:

  • 1: Aurrekoak: aurreragoko gainbegiratze batera jo
  • 2: Azkenak: pantailan daukagun gainbegiratzea baino berriagoa den batera jo.
  • 3: Hau berreskuratu: pantailan daukagun gainbegiratzea ontzat daukaguna da.
  • 4: Gainbegiratzeen historialera itzuli: dokumentuaren gainbegiratze eskuragarri desberdinak dituen zerrenda ikusten dugun goiko pantailara itzuliko gara.

Nuevo documento

Hau Berreskuratu (Recuperar Esta) klikatu badugu, ziur gauden galdetuko digu:

Nuevo documento
Eta listo. Berreskuratu dugu fitxategia nahi genuen egoeran.

Nuevo documento

Dokumentua kalkulu orri baten artxiboa denean, gainbegiratzeen historialaren pantaila ezberdina da, baina funtzio berberak ditu.Historial de revisiones es un tanto diferente, pero con las mismas funciones.

7.9. Inkesta bat sortu kalkulo orri eta formulario baten bidez

Google Docs-ek inkesta bat sortu eta hainbat laguni bidaltzeko aukera ematen digu; haiek bete dezaten edo gure web orria irakurtzen dutenek bete dezaten han argitara dezagun.

Lehenengo eta behin, kalkulu orri berri bat sortu behar dugu. Bertan jendeak inkestan erantzun duena ikusiko dugu:

Berria: Kalkulu orria (Nuevo: Hoja de cálculo):

Crear hoja de cálculo
Dokumentuari izena jarriko diogu, adibidez: Blogari buruzko inkesta (Encuesta sobre el Blog)
Crear hoja de cálculo

Behin dokumentu barruan gaudenean, ondorengoa klikatuko dugu: Formularioa: Sortu formularioa (Formulario: Crear un formulario):

Crear hoja de cálculo

Hemen galderak sartzeko aukera daukagu:

Crear hoja de cálculo
Testa betetzen duen pertsonari Izena eta Abizena - Nombre y Apellidos galdetuko diogu (bete nahi badu).
Crear hoja de cálculo

Goian galdera bat geratu zaigu konturatu gabe. Hauetako edozeinen gainetik pasatuz gero, eskuinaldean 3 aukera agertuko zaizkigu: editatu, bikoiztu eta ezabatu.

Crear hoja de cálculo
Ziur gauden galdetuko digu: Bai.
Crear hoja de cálculo
Testu tipoko beste galdera bat erantsiko dugu:

Crear hoja de cálculo
Pertsonaren emaila:

Crear hoja de cálculo
Beste galdera bat gehiago, kasu honetan Test modura:
Crear hoja de cálculo
Bloga interesgarria iruditzen zaien galdetuko diegu eta aukeratzeko 3 aukera emango diegu:
Crear hoja de cálculo
Eta beste galdera bat, Paragrafo Modura hau, bertan beraien iritzia eman ahal izateko:

Crear hoja de cálculo
Behin formularioa bukatu dugunean, Gorde klikatu:

Crear hoja de cálculo

Orain formularioa bidaltzea faltako litzateke, edo lekuren batean jartzea jendea betetzen has dadin.

Formulario aukerak

  • 1: Formularioa Editatu (Editar formulario): galdera batzuk erantsi / ezabatu/ aldatzeko
  • 2: Formulariora jo zuzenean (Ir al formulario en directo): besteek nola ikusiko duten eta nola bete behar den ere ikusi ahal izango dugun orri batera eramango gaitu.
  • 3: Formularioa txertatu (Insertar el formulario): HTML kode bat emango digu formularioa gure blogean, web orrian… txertatu ahal izateko.
  • 4: Laburpena erakutsi: bildutako erantzunen laburpen txiki bat ikusiko dugun orrialdera eramango gaitu.
  • 5: Erantzunak onartu: berez aktibatuta dago, erantzunak batu baitaitezke. Erantzun gehiago ez onartzea nahi badugu, bereizi eta listo.
  • 6: Formularioa ezabatu: formularioa ezabatuko dugu, baina batutako datuen kalkulu orriak aktibo jarraitzen du eta bildutako datuak ikus ditzakegu.
  • 7: Formularioa bidali: jendeari formularioa posta elektronikoz bidali ahal izateko.

Crear hoja de cálculo

Formularioa bidali besteek bete dezaten

Kalkulu orritik, Formularioa aukeratuko dugu: Bidali formularioa (Formulario: Enviar el formulario) eta inkesta nori bidali nahi diogun erabakitzeko aukera eskainiko digu:

Crear hoja de cálculo

Pertsona horiek posta elektronikoan jasoko dute inkesta (horrela erabaki badugu) eta, gainera, ondo ikusteko aukera ez badute (posta elektronikoko bezeroaren arabera), inkesta bete ahal izango duten web helbidea ere badaukate:

Crear hoja de cálculo

Jendeak inkesta betetzen duen heinean, guk kalkulu orrian biltzen joan diren datuak ikusiko ditugu:

Crear hoja de cálculo

Gainera, lehen komentatu dugun bezala, kalkulu orrian Formularioa: Laburpena Erakutsi (Formulario: Mostrar Resumen) aukeratzen badugu, zenbait formulario eta bestelakoekin biltzen joan diren datuen laburpen bat ikusiko dugun orrira eramango gaitu.

Crear hoja de cálculo


Listo, posible dugu inkestak egin eta haien emaitzak biltzea. Ez da zaila, ezta?

8. Google-en beste hainbat tresna: google dictionary, google translate...

Googlek gure eguneroko lanean ondo etor dakizkigun hainbat tresna eskaintzen dizkigu. Horietariko batzuk ikusiko ditugu gainetik.

8.1. Google Dictionary: Google-ren Hiztegia

Hiztegia da tresnetako bat.

2007ko ekainetik Google hiztegia ere daukagu. Zerbitzu honek itzulpen teknologia dauka erabiltzileok hitz bakar bat hainbat hizkuntzatan nola esaten den kontsulta dezagun..

Google diccionario pagina principal

Gainera, hainbat web orritan hitz hauen definizioak lor daitezke (Googleko “define”  ezaguna)

Definiciones del término

Orain gutxi sortu zuten hiztegi zerbitzua google.com/dictionary helbidean eta funtzionalitate berriak ditu:

  • Hitza nola ahoskatzen den entzun (soilik ingelesez)
Para escuchar el término
  • Bilatutako hitzaren irudiak ikusi (irudien bilatzailean begiratzen du).
Resultado de la búsqueda de shellfish

8.2. Google Translate: Google itzultzailea

Maiz informazio bila gabiltzanean eta zerbait erabilgarria lortu dugula uste dugunean, beste hizkuntza batean idatzita dagoela konturatzen gara… Oso erabilgarria da Google Translate kasu horietan.

Googlek gure zerbitzura jartzen duen itzulpen tresna oso indartsua da (testu eta web orri osoen itzulpenak egitea ahalbidetzen du). Ingelesez oso trebeak ez bagara (adibidez), ingelesez idatzita dauden orri osoak irakurtzen lagunduko digu edo guk agindutako testuak itzuliko ditu.

Google Translate edo Traductor de Google Itzultzailea zerbitzura joateko, ondorengo helbidera jo behar dugu: Google Translate – Google-Itzultzailea

Testu eta Web itzulpena

Testu zehatz edo web orri bat itzultzea ahalbidetzen digu.

Traductor de Google
  • 1: Jatorrizko hizkuntza: Idatziko dugun testua edo sartuko dugun URLari dagokion orrialdea zein hizkuntzatan dagoen.
  • 2: Xede hizkuntza: zein hizkuntzatara itzuli nahi dugun.
  • 3: Aldatu: jatorrizko hizkuntza xede hizkuntzarekin trukatzen du eta alderantziz (Adibidez: Jatorrizkoa ingelesez bazen eta itzulpena gaztelerara bazen, jatorrizkoa gazteleraz eta itzulpena ingelesez jarriko digu).
  • 4: Testu kutxa bertan itzuli nahi dugun testua edo itzultzea nahi dugun web orriaren URLa jarriko dugu.

Jatorrizko hizkuntza zein xede hizkuntza, zerrenda destolesgarri bat dira eta bertan zein hizkuntzatara itzuli nahi dugun edo jatorrizkoa zein hizkuntzatan jarri nahi dugun aukera dezakegu.

Traductor de Google

Adibide bat ikusiko dugu. Demagun New Yorkera goazela oporretan eta, jakina, gure BBT bizikletak eramango ditugu. BBTn ibilitzeko New Yorkeko edo inguruko lekuei buruzko informazioa bilatu nahi dugu.

Googlen "New York btt" bilatuko dugu eta lehenengo emaitzak bilatzen ari garen informazioa duela dirudi. Estekan sartuko gara.

Traductor de Google

Uiiii... ingelesez dago, eta.. gu ingelesez justu gabiltza.

Traductor de Google

Oso itxura ona dauka. Zer egingo dugu?

  • Etxe azpiko ingeleseko akademiara joango gara eta hiru urte barru informazio hori ulertzen dugun ikusiko dugu.
  • Beste informazio bat bilatuko dugu eta web honetan esaten den guztia galduko dugu.
  • Zergatik ez saiatu Google Itzultzailearekin? Hau da aukerarik onena, zalantzarik gabe.
Traductor de Google

Google Translate – Google Itzultzailea orrira joko dugu:

Taulan itzuli nahi dugun URLa sartuko dugu eta Itzuli (Traducir) klikatuko.

Traductor de URL

Gutxira aurreko orriaren gaztelerazko bertsioa izango dugu. Zer moduz? Maiz itzulpenak eskasak izaten dira, baina ideia orokorra hartzeko nahikoak. Gaztelera-ingelesa itzulpenak nahiko emaitza onak ematen ditu.

Traductor de Google

Kasu konkretu honetan, itzulpena oso ona da.

Traductor de Google

Testu baten itzulpena

Demagun ez dugula orri oso bat itzuli nahi, baizik eta testu konkretu bat:

Traductor de Google

Lekuren batetik kopiatu edo zuzenean taulan idatzi ondoren, klikatu Itzuli (Traducir):

Traductor de Google

Eta hor dugu emaitza.

Traductor de Google

Bilaketen itzulpena

Traductor de Google

Beste itzulpen zerbitzu bat gehiago.

Nola dabil?

  1. Gure hizkuntzan hitz bat bilatzen duzu.
  2. Sistemak gure hitza xede hizkuntzara itzultzen du.
  3. Hitza xede hizkuntzan daukaten orriak agertzen dizkigu eta orri horiek gure hizkuntzara itzultzen ditu gainera.

Adibidez:

Traductor de Googleespañol
  • 1: "Novedades ciclismo" bilatuko dugu
  • 2: Nik egiten dudan bilaketa gazteleraz dago.
  • 3: “Novedades ciclismo" daukaten ingeleseko orrialdeak topatu nahi ditut. Kontsulta eskaria jasotzerakoan, sistemak lehenengo "novedades ciclismo" ingelesera itzuliko du (cycling news).
  • Sistemak hitz horiek dauzkaten orriak bilatuko ditu (5), eta gainera itzulita bidaliko dizkigu bilaketa emaitzaren eskuineko aldera (4)

Tresnak

Traductor de Google

Lortu zure web orria beste hizkuntza batzuetan eskuragarri egotea uneoro

Web orriren bat badugu, gure erabiltzaileei gure orria beste hizkuntza batzuetara itzultzeko aukera eskaintzea interesa dakiguke.

Itzulpenak klik bakarrean zure nabigatzailearen tresna barratik

Nahi dugun hizkuntza aukeratzeko parada eskaintzen digu (adibidez, gaztelera) eta nabigatzailearen tresna barrara eramateko.

Arrastrar el botón de idioma a la barra de herramientas

Hemen askatuko dugu eta botoi berri bat sortuko zaigu tresnen barran:

Botón añadido

Zer lortuko dugu honekin? Demagun ingeleseko orrialde batean gaudela. Nabigatzaileari erantsi diogun botoi horretan klikatuz, Google Translatek automatikoki egingo luke bere lana, gaztelerara itzuliko liguke gauden orria.

8.3. Google Dashboard: Googlen produktuen informazio guztia klik batera

Ikusi dezakezuen bezela Googlek aplikazio piloa jartzen ditu gure eskuetan.

Denak antolatu eta ikusi ahal izateko, beste produktu bat daukagu: Google Dashboard

Hemen sartzeko,  www.google.es -tik sartzen gera:

Entrar Google

Gure Google-ko posta-elektronikoa / pasahitza sartzen dugu :

Entrar Google

Eta behin sartuta gaudela,  Hobespenak : Nere kontua

Entrar Google

Google Accounts-en gaudelarik, erregistratutako aplikazioetan satzeko, Dashboard: View data stored in this account

Entrar Google

Panel honetan erabiltzen ditugun aplikazioak agertzen dira. Zer egin dezakegu hemendik: beraien hobespenak altatu, aplikazioan sartu.. zer datu dauden gordeta ikusi ...

Entrar Google

8.4. Beste Google zerbitzu batzuk

Eskuliburuan jorratu ditugun zerbitzuak gutxi direla iruditu bazaizue, hemen duzue begiratu eta ezagutu ditzakezuen beste askoren zerrenda zabalagoa.

  • http://www.google.com/webmasters/tools/ :  Webmastersentzako tresnak. Web orri bat baduzu, begiratu bat botatzea interesatuko zaizu, izan ere, horri buruzko informazio asko emango dizu, hala nola link apurtuak… gure web orriko "Sitemap" delakoa ere igo ahal izango dugu. Googlek Sitemaps horiek irakurriko ditu eta web orriak zuzenago indexatzeko erabiliko ditu.
  • Google Sites - Sitios de Google: online aplikazio bat da. Taldeko web gune bat sortzea ahalbidetzen du dokumentu bat editatu bezain modu sinplean. Google Sites delakoarekin erabiltzaileek leku bakar batean eta modu azkarrean informazio anitza, bideoak ere, egutegiak, aurkezpenak, artxibo erantsiak eta testuak bildu ahal dituzte. Gainera, ikusteko eta editatzeko erraz parteka dezakete talde murriztu batekin, antolakuntza osoarekin edo mundu guztiarekin.
  • Laboratorio de Google - Google Labs  delakoan sartzeko oraindik prestatuta ez dauden ideia gustukoenetako batzuk erakusten ditu. Hemendik atera dira 2 tresna bikain: Google Reader eta Google Maps.
  • Google Reader: RSS bidez edozein lekutan harpidetzea ahalbidetzen du. Google Readerek dituen abantaila askoren arteko bat da gure feedak nahi dugun lekuan eta nahi dugunean irakurri ahal izatea, inolako aplikaziorik deskargatu gabe. (Informazio bilaketa eta elkartze teknikak interneten)
  • Google Maps, ikusizko esploratzaile bat da eta nabigatzea eta mundu osoa ezagutzea ahalbidetzen du. Gainera kalearen edo hiribidearen izena jakin ahal izango duzu, dendak edo enpresak topatu. Mapa zerbitzu bat da eta gidatzeko ibilbideak eskaintzen dituzten mapak nahiz hiriburuetako kokatze mapak biltzen ditu. API oso osatua dauka eta berarekin Google Maps erabiltzen duten aplikazio independenteak egin daitezke.
  • Google Académico - Google Scholar:  dokumentazio akademiko/zientifikoan bilatzen du informazioa. Tesiak, laburpenak, espezialistek eginiko ikerketak… bilatzea eta topatzea ahalbidetzen du. Google Books delakoaren antzeko tresna da.
  • Google Book Search liburu bilatzaile bat da. Googlek berak digitalizatu eta bere datu basean bildu dituen liburuetan (izenburuak eta edukia) bilatzen du.
  • Google Products Search (lehenago Froogle deitua) produktuen bilatzailea da. Preziorik merkeena topatzeko eta online dauden dendetan ikusten diren prezioen alderaketak egiteko erabiltzen da. Momentuz bilaketak ez ditu gazteleraz egiten.
  • Google AdSense Googleko testuinguru iragarkien zerbitzua da.
  • Google AdWords  AdSenseren beste partea da. AdSensek webmastersei beren webetan iragarkiak jartzea baimentzen dien bitartean, Adwordsek hauen argitalpena baimentzen du AdSense sarean. Gainera, iragan urriaren 21ean Googlelek "Onsite Advertiser Sign-Up" askatu zuen. Honek iragarle bati bere iragarkiak AdSense sareko leku jakinetan argitaratzea ahalbidetzen dio.
  • Google Analytics web orriak ikertzen ditu, javascript kode baten bidez eta bisitarien gaineko denetariko estatistikak gordetzen ditu. AdWords kontu batekin integratzea ahalbidetzen du. Webmastersetzat edo web orriak dituen jendearentzat.
  • Google Bookmarks: erabiltzaileei markatzaileak, tituludun faboritoak eta nahi diren etiketak gordetzea ahalbidetzen dien zerbitzua, hau da, del.icio.us "made in" google bat, baina eskasagoa egin esan. Sartzeko beharrezkoa da Gmail kontu bat. (+ info)
  • Google Earth  munduko edozein lekutako satelite irudiak ikustea ahalbidetzen du
  • Google Base Edukien liburutegia, iragarki klasifikatuen ataria edo zerbitzu sailkaezina. Bere datu basean edozein eduki eranstea baimentzen du. Ez dago gazteleraz.
  • Google Checkout: Internet bidezko ordainketa sistema, Paypalen antzekoa. Zure txarteleko datuak sistemari ematen dizkiozu eta zure posta elektronikoa erabiliz ordain dezakezu (Google Checkout bidezko ordainketak onartzen dituzten lekuetan, noski).
  • Google Code kode irekiko (Open Source) softwarearen promozio eta kontribuziora bideratutako Google zerbitzua.
  • Google Code Search: Iturri kodedun bilatzailea da eta bilaketa espezialen komandoak erabiltzea baimentzen du.
  • Google Desktop hainbat widgets(?) eta bilketak egitea, edukiak elkartzea, notak idaztea, informazio meteorologiakoa kontsultatzea eta gehiago baimentzen duen alboko barra bat eskaintzen dituen zerbitzua.
  • Google Directory ODP direktorioaren klona da AdSensez betea.
  • Google Finance: Burtsa informazioa: burtsa, kotizazioak, akzioak. Grafikoak eta erlazionatutako informazio gehigarria izaten ditu Yahoo zerbitzuaren kopia! Finances, hobekuntzaren batekin. (+ Google Financeri buruz).
  • Google Homepage Google zure gustura pertsonalizatzea ahalbidetzen du. Erabiltzaileari widgetsak eranstena ahalbidetzen dio; hala nola, informazio meteorologikoa, berriak, horoskopoa eta gehiago.
  • Google Apps:
  • Google Mars Marteko azaleraren mapa eta irudi sorta bat dauka.
  • Google Moon aurrekoaren antzekoa, kasu honetan ilargiaren azaleraren planoak eta irudiak agertzen ditu. Baita sortu diren ilargiratzeei buruzko informazioa.
  • Google Sky: aurrekoaren antzekoa, baina zeruarena.
  • Google Mobile :  lortu Google, Google Maps, Gmail, YouTube eta beste Google produktu batzuen bilaketa zure sakelako telefonoan.
  • Google Movie Showtimes Google Maps bidez zonaldeko zinemak eta ikuskizunak topatzeko balioko duen kode postal bat edo helbide bat sartzea ahalbidetzen du.
  • Google Notebook: Nabigatu bitartean notak berehala hartu eta artxibatzea ahalbidetzen du eta, nahi izanez gero, idatziak besteekin partekatzeko aukera eskaintzen du. Idatzi publikoen (beste erabiltzaile batzuenak) bilatzaile bat ere badu.
  • Google Pack Windows XP edo Vista duten ordenadoreentzako software bilduma da.
  • Google SMS  sakelako telefonoaren bidez, bilatzailearen hainbat zerbitzutara sartzea ahalbidetzen du.
  • Google Suggest Googlen bilaketa normalaren motorearen luzapen bat da. Bilaketak iradokitzeaz arduratzen da (emaitza kopuruen arabera ordenatuak) kontsulta idazten ari den bitartean.
  • Google Talk bat-bateko mezu eta Googleko IP gaineko ahotsen programa da. Jabber bidez dabil (XMLn oinarritutako protokolo irekia). Beharrezkoa da Gmail kontu bat hau erabiltzeko.
  • Google Transit errepideen egoerari buruzko informazioa ematen duen zerbitzua da (trafiko dentsitatea eta auto-ilarak). Errepideon egoera zein den deskribatzen du eguneko ordu jakinetan. Momentuz herrialde batzuetan baino ez dago.
  • Google Trends webmasters eta profesionalei zuzendutako tresna da. Bilaketen analisi kualitatiboak egiteko sortua. Hauek hiriburuka, eskualdeka eta hizkuntzaka kontsultatu ahal izango dira. Hainbat hitz alderatzea ere ahalbidetzen du.
  • YouTube: Mundu mailan ospe handia duen zerbitzua da. Bideoak ikusteko eta partekatzeko sortua. Googlek 2006ko urriaren hasieran erosi zituen bideoak 1.500 milioi dolar baino gehiago ordainduz. Bere imajina eta izaera kontserbatzen dituen erraldoiaren lehenengo jabetza bihurtu da. Berau erabiltzea aholkatzen da Google bideoren ordez.
  • Google Website Optimizer: Gure orrietako adwords elkarrizketa ratioak hobetzeko tresna. (informazio gehiago Online.com.es delakoan).
  • Orkut sare sozial bat da. Bertan gonbidapen bidez soilik sar daiteke edo Google kontu batekin.
  • Picasa argazki digitalen eta zure mahaigainerako irudien antolatzaile zoragarria da. Picasa web albuma: eduki zure argazkiak webean
  • SketchUp 3D ereduak sortzea, aldatzea eta partekatzea ahalbidetzen du. Beste edozein 3D diseinu programa baino errazagoa da erabiltzen.
Google Iragarkiak
Bolsa solidaria Image Banner 160 x 600