Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txandakako Ingeniaritzaren unibertsitate maila berria
Albisteak

Txandakako Ingeniaritzaren unibertsitate maila berria

2012/09/19
Irailaren 21ean 2012-2013 ikasturte akademikoaren inaugurazio ofizialaren ekitaldia egingo da IMHn.

Pasa den astelehenean ikasturte berria hasi zuten promozio berriko ikasleek . Harrera aste hau ostiralean amaituko da kurtso hasieraren ekitaldi ofizialarekin.

Ekitaldia berezia izango da aurten, Txandakako Ingeniaritza Eskola UPV/EHUra atxikitu ondoren, "Prozesu eta Produktuen Berrikuntza Ingeniaritza" gradua abiatu baitu, txandakatzean oinarritutako unibertsitate sistemaren estreinako titulua, alegia.

2012-2013 IKASTURTE AKADEMIKOAREN INAUGURAZIO OFIZIALAREN EKITALDIA

Agenda:

  • 2012ko irailaren 21ean
  • eguerdiko 12.00etan
  • IMHko Alberto Ortueta Areto Nagusian

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Ixaka Egurbide jna. IMHren Txandakako Ingeniaritza Eskolaren Zuzendariak
  • Alfredo Etxeberria Murua jna. Elgoibarko Alkateak,
  • Xabier Ortueta Mendia jna. Makina Erremintaren Institutuko Presidenteak,
  • Cristina Uriarte Toledo and. Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordeak.
  • Pedro Luis Arias Ergueta jna. Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordeak,
  • Martin Garitano Larrañaga jna. Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiak.