Hemen zaude: Hasiera Albisteak IMHk Udalarekin berritu du urteroko Goazeni buruzko hitzarmena eta metala.eu komunitatea aurkeztu du
Albisteak

IMHk Udalarekin berritu du urteroko Goazeni buruzko hitzarmena eta metala.eu komunitatea aurkeztu du

2011/03/11
Interneten fabrikazio mekanikoari buruz euskarazko definizioen presentzia handitzeko eta aberasteko lehen oinarria landu da komunitatea izan nahi duen metala.eu blogean.

 Aurkezpena pdf-n ikusteko....

2011ko martxoaren 8an, Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkateak eta Joxean Egaña, Makina Erremintaren Institutuko Zuzendariak elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten IMHko Goazen euskararen erabilera sustatzeko. Hauekin batera Jon Peli Uriguen, Udal Euskara Batzorde Buruak parte hartu zuen.



Sinatutako hitzarmenari esker azken urteetako laguntza mantenduz Elgoibarko Udalak IMHri 2011erako 3.000 euro emango dizkio, Goazen proiektuaren jarduera finantzatzeko, non helburu nagusitzat dituen IMHn euskararen erabilera sustatzea eta Makina Erremintaren sektorean eragitea, euskararen erabilera sustatzeko urratsak emanaz (30+10 mintegia, enpresei eskainitako prestakuntza eta zerbitzuak euskaraz aregotzea, proiektuak euskaraz sustatzea...)



IMHko arduradunek adierazi duten bezala, zazpi urteren ondoren euskararen presentzia IMHko prestakuntza eta zerbitzu guztietan nabaria da eta bermatuta dago, heziketa ziklo, txandakako ingeniaritza, prestakuntza iraunkorra, incress giza baliabideen aholkularitza eta ekinberri proiektugintzan, besteak beste, bakoitza bere mailan.



Ahalegin hau erakundeen laguntza eta elkarlanari esker izan da, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta hasieratik Elgoibarko Udalak urtero laguntzen baitu Goazen plana.



2011an IMHk proiektu berria ekin du, Asmaola ETEentzat berrikuntza zentrua, eta sorreratik euskaraz dihardu lanean, IMHren hizkuntza irizpideak oinarritzat hartuta.



Berrikuntza bezala IMHko Proiektuen arduraduna den Roberto Altzerrekak metala.eu aurkeztu zuen, euskarazko edukinekin sortutako fabrikazio mekanikoaren komunitatea. Metala.eu Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egin da eta hezkuntza eta enpresa munduari ekarpena egin nahi dio, blog eran plataforma bat sortuz Fabrikazio Mekanikoaren definizioa (wikia), albisteak eta topagunea interneten izateko.



Orokorrean IMHk "nodo" izaera bultzatzen jarraituko du, enpresa eta pertsonekin elkarlanean biderkatzaile izateko euskararen erabilera sustatzeko ahaleginetan ere.



2010eko urteetako mugarri nagusiak:

  • Lan hizkuntza: orokorrean %48k euskaraz ahoz (2003an %32) eta %41 euskaraz idatziz (2003an plana abiatu zenean %19). 2010an euskaldunen artean %67 ahoz (2003an %41,5), eta idatziz %54.

  • Zerbitzu hizkuntza euskaraz:

    • 2003an 8.000 ordu (%23,8) IMHko ordu guztiak 33.548

    • 2010ean 11.6443 ordu (%29,75) IMHko ordu guztiak 39.144

  • Lankideen parte-hartzea eta zuzendaritzaren inplikazioa

  • Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Elgoibarko Udalarekin harreman emankorrak.

  • Eleaniztasun proiektu integrala: fase pilotuan (diseinuan)

  • LHI kanpaina momentu txarrean (krisi erdian)

  • HKS errepasoa. Sistemak berregokitzen, HKS ere berregokitu behar.

  • 2010-2014 Ulibarrirentzat diseinatu

  • IMHn ematen ari den bilakaerari buruzko iritzia apaltzen ari da langileen artean

  • Maila baxuko lankideak lanerako trebatzen

  • Bosgarren urtez jarraian antolatu da 30+10 Mintegia. berehalako podcastak aurten estreinakoz

  • 20. urteurreneko ekintza nagusietan euskararen presentzia bermatuta

  • Lanabesa Saria eman digute (IMHren 20.urteurrena, ekintzailetza + euskararen sustapena)

  • Asmaola euskaraz errotik

 

2011ko helburuak:

  • LHI: 2010eko beherakada gainditu eta 6 ikastaro euskaraz eman. LHI kanpainarekin jarraitu

  • Asmaola: proiektu berriaren abiatzearekin, zerbitzuak euskaraz ematea lortu (60 ordu)

  • Kalitatea: kalitate, ingurumena eta prebentzioa ISO berriaren prozesuen bidezko kudeaketan egokitu Hizkuntzak Kudeatzeko Sistema

  • Heziketa Zikloak: talde mistoak eta eleaniztasuna kudeatu.

  • Txandakako Ingeniaritza: 600 ordu mantendu. Euskarazko proiektuei lagundu.

  • Incress (GB aholkularitza): 700 ordu eman. Hezkuntzaren esparrutik gehiago

  • Ekinberri (proiektuak): eutsi eta hazi euskaraz lan egiteari

  • 30+10 Mintegiaren 6. edizioa. Urriaren 20an.

  • Motibazioa landu lankideen artean (elkarrizketak, Eusliderrak)

 

KRONOGRAMA:



  • 2003. Euskara sustatzeko plana proiektu bezala proposatu hizkuntza aholkularitzarekin (Ahize-AEK) eta Zuzendaritzak onartu

  • 2004. IMHko kudeaketa planean txertatu Goazen euskara proiektuko helburuak (prozesu guztietan eta helburu nagusietan).

  • 2004. Hitzarmena sinatu Elgoibarko Udalarekin.

  • 2004. Iraunkorreko eta Hasierako irakasleak ikastaroak emateko euskaraz trebatu. (aurrez euskara ikasteko irizpideak ezarri eta onartu).

  • 2004. Ezagutzaren Klusterreko Euskara bilgunean parte hartu eta IMH kasua azaldu

  • 2004. Bat aldizkarian Goazen abiatzeari buruzko artikulua.

  • 2005. IMHko Hizkuntza politikari buruzko gogoeta kanpo-barruko eragileekin.

  • 2005. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harreman sendotzea: lehen diru laguntza.

  • 2005. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak dekretua egokitu eta Fundazioentzat lehen laguntzetan sartu.

  • 2005. Ulibarri programan sartu eta ikasle baten liberazioa (asteko 6 ordu)

  • 2005. Enpresei lehen galdetegi orokorra, iraunkorreko ikastaroak euskaraz jasotzeko interesa ezagutzeko.

  • 2005. Worfast ikastaroa, itzulpen memoriak eta glosategi teknikoa eratzeko abiatu.

  • 2005. Lankideen arteko ahozkolore (mintza-laguna)

  • 2005. Bat aldizkarian Goazeni buruzko 2. artikulua (planaren inplantazioari buruz)

  • 2005. Hizkuntzen Kudeaketa Sistema sortzeko lehen urratsak.

  • 2005. Ingeniaritza Eskolan eskolak euskaraz abiatzeko lehen urratsak, 2. adarra sortzeko.

  • 2006. Hizkuntza Politika zuzendaritzak onartu.

  • 2006. Makinak euskaraz (Fagor cnc-en interfaza, makinen eskuliburuak, kanpoko txartelak.)

  • 2006. Garatuko (7tik) 3 ikastaro euskaraz

  • 2006. Incress: diagnostikoak euskaraz egiten hasi

  • 2006. IMHk HPSrekin protokoloa sinatu.

  • 2006. Lehen 30+10 mintegia

  • 2007. Hizkuntza Politika berria (IMHko orokorrean uztartuta)

  • 2007. Hizkuntzen Kudeaketa Sistema osatu, onartu

  • 2007. Bikain pilotuan parte hartzaile

  • 2007. Eskaripeko (LHI) lehen ikastaroa euskaraz

  • 2008. Bikain zilarra

  • 2008. Katalogoko (LHI) lehen ikastaroa euskaraz

  • 2008. Hizkuntzen Kudeaketa Sistema lankideei aurkeztu

  • 2008. Goazen azpiproiektuak garatu: merkatu azterketa (GFA, EHU) eta erakundeen eraldaketa EGB-IVO (EHU) abiatu. 160 enpresen proiektuko lehen urratsak.

  • 2009. Katalogoko LHI 2 ikastaro euskaraz

  • 2009. Soliolinguistika Klusterrak 2008ko 2 kasu argitaratu ditu: IMH eta Bergarako Udala

  • 2009. IMH-Udalen hitzarmen-berritzea

  • 2009. Goazen 5 urteko emaitzak jasotzen dituen bideoaren aurkezpena.

  • 2009. UEUko udako ikastaroetan IMHren kasuaren aurkezpena.

  • 2009. Ziurtagiria Elkarteak Bai Euskarari Sariko lehen edizioan IMH saritu du Jez-ekin batera, bost urtetan euskararen erabilera normaltzeko egindako ibilbideagatik.

  • 2010. Lanbide Heziketa Iraunkorra euskaraz kanpaina.

  • 2010. Lanabesa Sariak ekintzailetasuna eta euskararen erabilera sustatzeagatik.



IMHk Udalarekin berritu du urteroko Goazeni buruzko hitzarmena eta metala.eu komunitatea aurkeztu du

Elgoibarko Udaletxean metala.eu aurkezten

Albiste erlazionatuak