Hemen zaude: Hasiera Albisteak IMH - Euskoskills 2011
Albisteak

IMH - Euskoskills 2011

2010/11/22
Lanbide Heziketako Fabrikazioko probak Elgoibarren burutuko dira urtarrilean IMHko instalazioetan
2011 Euroskills- IMHn

 


Lanbide Heziketa sustatzeko helburuarekin mundu mailan bi urtetik behin Lanbide Heziketako “Word Skills Competition” izeneko txapelketa antolatzen da. Hurrengoa 2011an burutuko da eta hiru fase izango ditu: aurrenekoa Erkidego mailan antolatuko da urtarrilean zehar eta hautatutako ikasle onenek Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuko dute Estatuko txapelketan, eta munduko txapelketan (WorldSkills) eta Europako txapelketan (EuroSkills) parte hartu ahal izango dute.

Euskadiri dagokionean, Eusko Jaurlaritzako Tknika erakundearen koordinaziopean hainbat ikastetxetan garatuko dira probak. Hauetatik Fabrikazioko probak Elgoibarko IMHn burutuko dira urtarrilaren 21 eta 22an. Egun hauetan hiru espezialitate neurtuko dira, CNC fresatzeko makina, CNC tornu eta CAD probak. CNC Makinen probetan zortzi ikastetxek parte hartuko dute eta CAD probetan beste zortzik.

Elgoibarko IMHk ateak irekiko ditu urtarrilaren 21ean nahi duten ikastetxeek bisita egin ahal izateko eta urtarrilaren 22an, larunbatean, herritarrei eta interesatuei emango zaie aukera probak zuzenean ikusi ahal izateko.

IMHko skills-etan emaitzen berri 22an bertan emango da arratsaldez eta Jaurlaritzako eta Elgoibarko Udaletxearen eskutik banatuko zaizkie sariak ikasle sailkatuei.

 

CNC TORNUKO PROBETAN PARTE HARTUKO DUTEN IKASTETXEAK:
  • JESUS OBRERO
  • IMH
  •  LA SALLE-BERROZPE 
  •  ELORRIETA-ERREKA MARI
  •  MIGUEL ALTUNA
  •  EASO POLITEKNIKOA
  • ARMERIA ESKOLA

 

CNC FRESADORAKO PROBETAN PARTE HARTUKO DUTEN IKASTETXEAK:

 

  • JESUS OBRERO
  • IMH
  •  DIOCESANAS
  •  ELORRIETA-ERREKA MARI
  •  MIGUEL ALTUNA
  • ARMERIA ESKOLA

 

CAD PROBETAN PARTE HARTUKO DUTEN IKASTETXEAK:

  • SAN JOSE-MARISTAK  
  • LA SALLE-BERROZPE
  •  ELORRIETA-ERREKA MARI
  • JESUS OBRERO
  • IMH
  • BIDASOA
  • MIGUEL ALTUNA
  • EASO POLITEKNIKOA

 

PROBA GUZTIEN BERRI...