Hemen zaude: Hasiera Albisteak IMH Euroempleo Programaren NIFE jardunaldietan
Albisteak

IMH Euroempleo Programaren NIFE jardunaldietan

2012/09/25
Palos de la Fronterako udalak sustatu duen “Prestakuntza eta Enplegu Ekimen Berriak” proiektua ixteko jardunaldietan, IMHk parte hartuko du prestakuntza dualari buruz antolatu den mahai inguruan.

Palos de la Fronterako udala, Andaluziako Juntaren Enplegu Sailaren EUROEMPLEO programan kokatutako NIFE proiektua garatzen ari da ( Prestakuntza eta Enplegu Ekimen Berriak).

Proiektua ixteko jardunaldi batzuk antolatu dira irailaren 27-28an La Rabida herrian, Andaluziako nazioarteko unibertsitatean (UNIAn).

Proiektuaren ekintzen artean, 2012 urtearen hasieran NIFEko teknikariek IMH bisitatu zuten. Orain IMHk parte hartuko du itxiera jardunaldian prestakuntza dualari buruz duen kasuak azaltzeko: txandakako ingeniaritza, eta heziketa zikloetako “ikasi eta lan” eta HEZIBI programak, alegia.