Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ezagutza ikastetik gaitasunak ikastera pasatzeko aldarrikapena egiten dihardu Europak
Albisteak

Ezagutza ikastetik gaitasunak ikastera pasatzeko aldarrikapena egiten dihardu Europak

2011/11/10
Incressek garatu dituen Ikasten Ikasi eta Ekimena (Iniziatiba) Ikasgelan bezalako proiektuen eskarmentu arrakastatsuek dagoeneko hurrengo pausoa eman behar dute eta hezkuntza-komunitatean zabaldu.

Jardunaldiko argazkiak hemen...


IMHk "Ikasten ikasi" eta "ekimena edo iniziatiba" zeharkako gaitasunen garapenari buruzko jardunaldia burutu zuen azaroaren 10ean , Gipuzkoako Berrikuntzako Diputatu Jon Peli Uriguen eta hezkuntza munduko 60 irakasle eta pertsonen parte hartzearekin.

Jardunaldiarekin Gipuzkoako Berrikuntza Departamentuak diruz lagundutako bi proiektuen itxiera egin da, non guztira, proiektuetan, 25 irakasle eta 12 ikastetxek parte hartu izan duten.

Jardunaldian parte hartu duten irakasle eta hizlarien lekukotasunek nabarian ipini dute beste pedagogia baterantz abiatu behar dugula, non ikaslea ikaskuntzaren protagonista aktiboa izango den, eta harreta berezia ipiniko den ikasten ikasi eta ekimena bezalako zeharkako gaitasunen garapenean, bizitzan zehar ikasten jarraitzeko giltzarri direnak, alegia.

Irakasleen lekukotasunek akuilu izan dira hezkuntza sistemarentzat eta gizarte guztiarentzat horren garrantzizkoa den aldaketa pedagogiko honetan baikortasunez aurrera egiteko.

INCRESS taldeak proiektu hauek sorreratik lantzen dihardu eta irakasleei berariazko laguntza eskaintzen jarraituko du ikasgelan zeharkako gaitasunen ezarpen eta garapenean laguntzeko.


Informazio gehiago: www.incress.com

Ezagutza ikastetik gaitasunak ikastera pasatzeko aldarrikapena egiten dihardu Europak

Zeharkako gaitasunei buruzko Incress jardunaldian irakasleen lekukotasunak