Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko Makina Erremintaren Museoaren X. urteurrena
Albisteak

Elgoibarko Makina Erremintaren Museoaren X. urteurrena

2008/12/11
Museoko ekitaldi ofizialaren lehen zatiaren zuzeneko emanaldia: IMHko Areto Nagusia, Elgoibar, 2008ko abenduaren 18a, 11:00-12:45 ordutan. Sartu hemen esteka aurkitzeko...

Zuzeneko emanaldia hemen:

www.makina-erremintaren-museoa.com...


Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak hiru data berezi ospatu ditu sortu zenetik: 1998ko abenduaren 16an inauguratu zenekoa, 2000ko martxoan Patxi Aldabaldetrekuk Museoko Lehen Presidenteak egin zuen Makinak eta gizakiak, gida historikoa liburuaren aurkezpenekoa eta 2008ko abenduaren 18an burutuko duena, X. Urteurreneko ospakizuna alegia, museoarekin hamarkada honetako balantzea egin eta esker ona adierazteko bereziki kolaboratzaile, laguntzaile, sustatzaile eta lagunei.

Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa bezelako beste bi bakarrik daude mundu osoan (Suitza eta Italian), bakoitza bere berezitasunekin baina propio sektoreari dedikatutako bakarrak dira.  Eta ez da kasualitatea Elgoibar izatea Museoaren kokalekua, hain zuzen makina-erremintak tradizio handia baitu gure herrian (Espainia mailako makina-erreminta fabrikatzaileen %30k Elgoibar du sorleku eta gehientsuenak bertan edo inguran kokatuta daude).

Museoak hamar urte hauetan makinen bilketa eta eguneratze esanguratsua egin du eta dokumentatze eta inbentario lanean dihardu. Horrez gain urtero bisita kopuru handia izaten du bai enpresen partetik eta baita ikastetxeen aldetik ere. 2008an Makina Erremintaren 25. Biurtekoa dela eta aste beteko erakustaldi berezia antolatu zuen tradizioko ogibideak azaltzeko. Urteurrenarekin jarraituz, abenduaren 15, 16 eta 17an, Museoa irekita egongo da herritar eta bisitari guztientzat goizeko 08.00-12.30 eta 15.00-19:30ak arte, pasa den mendeko hasierako lantegi bezala antolatuta dagoen altxor honen bisita doan egin ahal izateko.

Azkenik, abenduaren 18an, ekitaldi ofiziala burutuko da Makina Erremintaren Institutuko Areto Nagusian goizeko 11:00etan eta parte hartuko dute Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak, Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkateak eta Alberto Ortueta eta Pedro Ortuondo Museoko Presidente eta Zuzendari direnak. Ekitaldiaren amaieran Museoa bisitatuko dute eta tradizioko ogibideen erakustaldia ikusi ahal izango dute.


Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa....

Elgoibarko Makina Erremintaren Museoaren X. urteurrena

Albiste erlazionatuak