Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko LH-ren astea: orientazioari buruzko jardunaldia
Albisteak

Elgoibarko LH-ren astea: orientazioari buruzko jardunaldia

2011/03/04
Martxoaren 30ean orientatzaileentzat zuzedutako tailerrak egongo dira eta lanbide heziketako kasuak ezagutzeko aukera izango dute bertan

Elgoibarko udalak, bertako lanbide heziketako ikastetxeekin (IMH, MEKA) elkarlanean, lanbide heziketaren astea sustatzen du. Ekimen honen baitan hainbat ekintza burutzen ari da 2011an, bai ikasle, guraso, herritar, enpresa eta hezkuntza barrutiari zuzenduta.

Martxoaren 30eko ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzaren parte hartzearekin antolatu da, bereziki Euskadiko Ikastetxeetako orientatzaileetzat zuzenduta. Jardunaldi hau Elgoibarko MEKA, Albitxurin (kokapena) izango da.

EGITARAUA:

9:00   Ongi etorria
          Elgoibarko Udala

9:10    Lan egin dezagun tailerretan: Goizalde Santamarina, INCRESSeko aditua
           1. tailerra: Mini -kasuak: Izan gaitezen haien orientazioko aholkulariak
           2. tailera: Dianaren dinamika

11:30   Atsedena. Kafea

12:00   Kasu errealak: “Lanbide Heziketako ikasleak lan munduan”
            - Patricia Navo: KUTXAko langilea
            - Rubén Pedraza: gazte enpresaria
            - Asier Mendibe: ekintzaile eta DPH enpresaren sortzaile
            - Edurne Iriondo: Asmaolako materialeen aditua.
 
12:30    Mahai ingurua: Lanbide Heziketa eta bere orientazioa
             Moderatzailea:  M.Axun Larrañaga, MEKA GLBHIko Zuzendaria
             Parte-hartzaileak mahai inguruan:
             - Mariano Iriarte, INCRESS enpresako zuzendaria
             - María Errazti, CONFEBASK
             - Jesús Bilbao, enpresari ohia, LH-ko ikasle eta esperientzia zabalekoa.
 
13:30    Ekitaldiaren Itxiera.
            Jose Luiz Elorza, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaria.

IZEN EMATEA

             943748019 telefonoan      edo           bulegoa@meka-elgoibar.net