Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko enplegu plana bultzatzeko aurkezpena
Albisteak

Elgoibarko enplegu plana bultzatzeko aurkezpena

2012/04/17
IMHn ekitaldi bat egingo da apirilaren 25ean, Elgoibarko Udalak abiatu duen Enplegu Planaren berri enpresei emateko.

Ekitaldi horretan, Elgoibarko Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko, AFMko eta Deba Energy enpresako ordezkariek parte hartuko dute, eta bertan, gure herrian bideratu diren hainbat esperientzia eta proiektu arrakastatsu (Koopera, Asmaola, txandakako ingeniaritza...) ezagutzeko aukera izango da.

AURKEZPEN JARDUNALDIA

"ELGOIBAREKIN-enpresa", Elgoibarko enpresen lehiakortasuna Sustatzeko Proiektuak

 

Elkarlana, lehiakortasunaren eragile giltzarria

Enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna indartzeko asmoz, Elgoibarren garatzen ari diren egitasmoak aurkeztuko dizkiegu Elgoibarko enpresei jardunaldia honetan.

Egungo egoera ekonomikoak gizarte eragile guztien aldetik, ahalegin handiagoa eskatzen du. Elgoibarko Udalak herriko enpresek dituzten erronkei aurre egiten lagunduko duten ekimen guztiak babestu nahi ditu, hobekuntza, berrikuntza eta pertsonak gaitzeko prozesuak sustatuz. 

Horretarako beharrezkoa da enpresa txikiei kooperaziorako erremintak ahalbideratzea, gabeziak gainditu ditzaten eta behar dituzten neurriak eta gaitasunak lor ditzaten.