Hemen zaude: Hasiera IMHko ikasle bat Madrilen ospatuko diren Lanbide Heziketako Olinpiadetan izango da
Makina Erremintaren Institutua

IMHko ikasle bat Madrilen ospatuko diren Lanbide Heziketako Olinpiadetan izango da

2015/04/28
IMHtik Jon Lapeira Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko ikasleak eta Igor Larrañaga irakasleek parte hartuko dute CNC Fresatzeko makina eta CNC Tornuko skills-etan.

Aurten SpainSKILLS Lanbide Heziketako Olinpiadak Madrilen burutuko dira maiatzaren 5-9 bitartean. 5ean inaugurazioa izango da, 6-7-8 egunetan lehiaketa eta 9an sari banaketa.

Euskadiko 14 ikaslek eta beste horrenbeste tutorek parte hartuko dute lehiaketan.

IMHren kasuan, hirugarren aldia da SpainSkillsetan parte hartuko duguna; aurtengoan Jon Lapeira Astorkia ikaslea eta Igor Larrañaga Razkin tutorea izango dira Produkzioko Fresatzeko Makinen eta Tornuen probetako gure enbaxadoreak.  Jon Lapeira Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko goi-mailako heziketa zikloa ikasten dihardu, aurten lehen mailan. Berari laguntzen egon dira Igor,  bere tutorea eta Iñaki Hernandez, IMHko ikasle ohia eta SpainSkillsen tornu probako urrezko dominaren irabazlea 2013ko edizioan. Parte hartzeko balditzen informazioa berandu iritsi bazaie ere, gogotsu dabiltza Madrilen trebetasuna azaltzeko irrikaz. Jonek Iñaki Hernandez eta Larraitz Uranga ditu errerentzia puntu bezala; hauek biak IMHko produkzioaren programazioko ikasle izandakoak eta Eredu Dualean ikasitakoak dira eta bai EuskoSkills eta baita SpainSkillsetan urrezko domina eskuratu zuten, Iñakik 2013an eta Larraitzek 2011an

Zorte on guztiei eta bereziki IMHko gure kideei!

  • Ikusi hemen Larraitzen bideoa:

IMHko ikasle bat Madrilen ospatuko diren Lanbide Heziketako Olinpiadetan izango da

IMHn Euskadiko Euskoskills taldearen aurkezpenean. Argazkia: Aitor Zabala