Hemen zaude: Hasiera IMHk Asmaola eta TKgune Fabrikazio-sarea aurkeztu zuen ASPROMEC jardunaldian
Makina Erremintaren Institutua

IMHk Asmaola eta TKgune Fabrikazio-sarea aurkeztu zuen ASPROMEC jardunaldian

2015/02/27
Bertaratu ziren hainbat teknikari profesionalek mekanizazioaren lehiakortasunerako azken joerak ezagutu zituzten

ASPROMEC elkarteak hainbat profesional elkartu zituen atzo IMHn mekanizazioaren lehikaortasunerako antolatutako XIV jardunaldian. Saioan GKN DRIVELINE ZUMAIA, REALIZE S.COOP eta IMH-Asmaolak parte hartu zuten. IMHren aldetik Jokin Beristainek fabrikazio aurreratuaren berrikuntza eta prozesuen hobekuntzan, IMHk lideratzen duen Lanbide heziketako TKgune fabrikazio-sarearen bidez eskaintzen ditugun hainbat aukera aurkeztu zituen.