Hemen zaude: Hasiera IMH-INCRESSek Debabarreneko II. Lanbide Heziketa azokan parte hartu zuen
Makina Erremintaren Institutua

IMH-INCRESSek Debabarreneko II. Lanbide Heziketa azokan parte hartu zuen

2015/03/16
Martxoaren 12an IMH-Incress-ek Debabarreneko Lanbide-Heziketako 2. Azokan parte hartu zuen, "Nola lortu gure seme-alabek erabakiak hartzeko orduan ardurak beregana ditzaten?" hitzaldiarekin.

IMH-Incressetik, hitzaldira etorri ziren gurasoei coaching-ak gure seme-alaben heziketa prozesuan duen potentzialtasuna ezagutzera eman nahi izan genien.

Ordubetez, adibideen bitartez, coaching-a gauzatzen erakusten duen erreminta osoena eta era berean klonplexuena, entzute enpatikoa, nola erabili daitekeen azaldu genuen. Gure helburuak bi ziren, alde batetik, gurasoek entzute prozesu bat abiatzean dugun “kutsadura” ikustaraztea eta, bestetik, nola gu-geu gara gure jokabide mugak ipintzen ditugunak.

Gurasoei, lengoaia soilik ez entzutea, baizik eta atzean dagoena, emozioak, entzuteko garrantzia erakutsi nahi izan genien. Halaber, gure seme-alabek euren kabuz zer egin nahi duten aurkitzen laguntzeak duen garrantzia, eta ez "gure ustez beraientzat ona den zerbait egiteko konbentzitu" azaldu genien.

Confuciok esan zuen bezela: "Esaidazu eta ahaztu egingo dut, irakatsi iezadazu eta gogoratuko dut, parte egin nazazu eta ikasiko dut”.

Ideia nagusia hau izango zen: gure seme-alabak autoaurkikuntzaren bitartez bere hazkunde-prozesuan sar daitezela eragin dezagun eta bere erronkak erantzukizunetik onartzen lagun diezaiegun.

IMH-INCRESSek Debabarreneko II. Lanbide Heziketa azokan parte hartu zuen

IMH-INBRESS #ABIAN Azokan