Gaitasunak Garatzen
Lan mundua etengabe aldatzen ari da eta aldaketa horiei aurre egiteko beharrezkoa da gure gaitasunak lantzen jarraitzea. Behar hauei erantzuteko asmoz, IMHn Gaitasunak Garatzen programa duzu eskura.
Proiektu honen helburua ibilbide profesionala definitu edo/eta betetzen laguntzea da. Hau da, zuen gaur egungo egoera kontutan hartuz, etorkizuneko lanpostuetarako beharrezkoak dituzuen ezagupenak lortzen laguntzea.
|
---|

ZURE BEHARREI EGOKITUTAKO FORMAZIO PLANA
Jar zaitez gurekin harremanetan: PRESTAKUNTZA PLANAREN FORMULARIOA

LANGABEZIAN ZAUDE? Diseinu, muntaia eta fabrikazio alorreko ikastaroak egin ditzakezu. Eusko Jaurlaritzak %100 diruz lagundutakoak. LANEAN BAINA ZURE EZAGUPENAK SAKONDU NAHI? Heziketa Iraunkorreko ikastaroak dituzu. Gehienak %100 diruz lagundutakoak. |
ZIKLOEN ONDOREN INGENIARITZA DUALA?
Goi Mailako Heziketa Zikloa egin ondoren ingeniaria izan nahi baduzu, IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan ikasi eta lan eginez lor dezakeezu.
Lanbide Heziketa zikloa egin ondoren, makina erremintaren inguruko teknologietan prestakuntza aurreratua egiteko aukera izango duzu. Ikastaro hauek trinkoak izan ohi dira (200-nen bat ordukoak) eta teknologia zehatz batean murgiltzeko baliogarriak dira. |
---|