Hemen zaude: Hasiera Ikasleak Unibertsitate Masterra Sarrera Profila
Unibertsitate Masterra

Sarrera Profila

Sarrera-profilerako, profil zientifiko, tekniko eta industriala duten titulazio guztiak onartzen dira. Titulazioak atalean ikus daiteke zein diren.

TITULAZIOAK

  • Prozesu eta Produktu Berrikuntzako Ingeniaritzako Gradua

  • Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua

  • Ingeniaritza Elektrikoko Gradua

  • Ingeniaritza Elektronikoko Gradua

  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua

  • Informatikaren Ingeniaritzako Gradua

  • Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua

  • Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua

  • Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua

  • Ingeniaritza Mekanikoko Gradua

  • Telekomunikazioko Teknologiako Ingeniaritza Gradua

  • Fisikako Gradua/Lizentziatura

  • Matematikako Gradua/Lizentziatura

  • Aurrekoen baliokideak diren beste gradu edo titulazio batzuk

BALDINTZAK

Ingeles hizkuntzaren ezagutza behar da, B2 mailakoa (egiaztatua edo maila-proba), baina ez da beharrezkoa hura egiaztatzea. Egiaztagiririk ez duen ikasleari maila-proba bat egingo zaio, ingeles hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko. Ikusi hemen zertan datzan ingeles proba.

MERITUEN BALORAZIOA

Masterraren batzorde akademikoak zer hautagai onartu erabakiko du, balorazio-irizpide hauek kontuan hartuta:

  • Espedientea: Espediente akademikoa eta egindako espezialitatea balioetsiko dira (% 50)

  • Curriculuma: Curriculuma eta lan-esperientzia balioetsiko dira (% 15)

  • Ingelesa: Ziurtagiri ofizialak eskatuko dira (% 10, B2-tik gorakoa, gehienez C1)

  • Euskara: Ziurtagiri ofizialak eskatuko dira (% 5, gehienez C1)

  • Atzerriko beste hizkuntza batzuk: Ziurtagiri ofizialak eskatuko dira (% 5, gehienez C1)

  • Bestelakoak Elkarrizketa pertsonala (% 15)