Hemen zaude: Hasiera Ikasleak Unibertsitate Masterra Deskribapena
Unibertsitate Masterra

Deskribapena

Hona hemen masterraren ezaugarri nagusiak:

  • EHUko master ofiziala.

  • Kredituak: 90 ECTS (41 derrigorrezkoak, 20 hautazkoak, 29 proiektuak)

  • Iraupena: 4 seihilekoko (2 urte)

  • Hizkuntzak: gaztelania eta ingelesa.

  • Modalitate dualean; horrek esan nahi du ikasleek lanean daudela ikasten ari diren bitartean. Asteko jarduraldiak lanaldiaren % 50ekoa izan behar du gutxienez.

  • Ikasleek tutore baten aholkuak izango dituzte, eskolan zein enpresan.

  • Hautazko 4 ikasgai.

  • Prestakuntzaren amaieran, master amaierako proiektu bat egin beharko dute, eta laugarren seihilekoan defendatu.

  • Eskola presentzialetan asistentzia derrigorrezkoa da.

  • Seihileko bakoitza amaitzean, azterketak egingo dira.

  • Egutegia: 2018ko iraila 2020ko uztaila.

  • Hezkuntza akademikoaren egunak: asteazken, ostegun, ostiraletan, hilean aste bete edo bi presentzial, asteazken-ostegun-ostiraletan.

  • Unibertsitate ordutegia: 9:00-13:00 eta 14:00-18:00.

  • Irakasteko tokiak: IMH Elgoibar / CFAA Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa Zamudion / Tecnalia Donostian / IK4 Ideko Elgoibarren.