Hemen zaude: Hasiera Ikasleak Ingeniaritza Duala

Ongi Etorri IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolara


Ivan Ayora Plata, Ingeniaritza Dualaren Graduko 2.mailako ikaslea, grabazioaren garaian

Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradua

EHU/UPVra  atxikitutako IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak “PROZESU ETA PRODUKTU BERRIKUNTZAN INGENIARITZA” gradua eskaintzen du.

Elgoibarko IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola 1996. urtean abiatu zen. Europan aspaldian finkatua eta arrakasta duen ikasketa-eredu berritzailea da. Bere helburua da industrian integratutako Enpresa-Ingeniariak prestatzea, enpresa-kultura sendoa eta arlo teknikoan zein gestio-arloan ardurak hartzeko gaitasuna dutenak. Ikasketa metodologia honen erabileran aitzindariak gara espainiar estatuan.

Teoria eta Praktika arrakasta handiarekin lotuta

IMHren Ingeniaritza Dualaren Eskolako formazioa, ingeniaritza formazio diziplina anitzekoa da eta horregatik enpresa batek izan ditzakeen zeregin ezberdinak aurrera ateratzeko gaitasunak garatzen dira.

Enpresan berriz, ikasleak espezialitate zehatz bat garatzen du. Espezialitate hau arlo ezberdinetan izan daiteke, enpresak duen beharraren araberakoa: bulego teknikoan, produkzioan, mantentze arloan, kalitatean, komertzialean, erosketetan....

Ikasleak ikasketa prozesuan zehar laneratzen dira, enpresak duen beharraren arabera formatuz eta lanposturako egokitzapena oso altua izanez. Ondorioz, ehuneko handi batean ingeniaritza egindako enpresan geratzen dira lanean, 2015-2016an ikasketak bukatu zituztenen %84. Besteak, nahiz eta enpresan ez jarraitu, lan esperientzia dutenez erraz aurkitzen dute beraien ondorengo lana.

Garapena enpresan

Eredu DUAL berritzaile honetan irakaskuntza klasikoa eta errealitatearen arteko distantzia desagertzen da, ikastetxean eta enpresan garatzen den prestakuntzaren konbinazioari esker. Ondorioz eskarmentu handia eta erabat prestatutako graduatuak izango ditugu.

Enpresarekin harremana maximizatzen duen eredua dugu. Enpresa formakuntza prozesuaren atal garrantzitsua da, horrela izanik, unibertsitatetik-enpresarako transizioa era bikainean egiten da. Herrialde industrializatuak unibertsitate eta enpresaren arteko hurbiltze prozesuan aurkitzen dira, garrantzi handia duelarik gaurko gizarte eta ekonomi garapenean.

Gaitasuna, profesionalizazioa, antolakuntza, ezagutzaren kudeaketa, lan egoeran prestakuntza, ikaskuntza esperimentala, tutoretza, etabar bezalako kontzeptuak inplizitu daramatza sistema DUALA erabiltzen duen formazioak. Ezagutza eta gaitasuna eta teoria eta praktikaren arteko kontraesanak gainditzea ahalbidetzen du, metodologia honek unibertsitatean ikasi ezin direnak ikasteko aukera ematen baitu.

Ikasleek gai dira beren ikasketa helburuak xehetasun handiarekin bideratzeko. Aldi berean, enpresak badakite ze eratako profesional adituak izango dituzten etorkizunean.

 

UPV/EHUren jarduera praktikoak IMHn

Ingeniaritza Dualaren Gradua ezagutzeko UPV/EHUk antolatutako JARDUERA PRAKTIKOA egin nahi baduzu eskaera abenduaren 10-16 bitartean egin behar duzu.

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolaren ikasturte berria abiatu dugu IMHn

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolaren ikasturte berria abiatu dugu IMHn

IMHko Prozesu eta produktu berrikuntzan ingeniaritza Gradu Dualeko promozio berria

Zure enpresan unibertsitate Gradu edo Master dualeko ikasle bat hartu nahi duzu? Jar zaitez harremanetan Leire Alberdirekin 943744132 telefonoan edo ingeniaritza.ehu@imh.eus helbidean.

Digital Manufacturing Unibertsitate Masterrak Jaurlaritzaren zigilu-duala eskuratu du

Digital Manufacturing Unibertsitate Masterrak Jaurlaritzaren zigilu-duala eskuratu du

IMH-UPV/EHU-ko master berrian ikasleen %100ak ikasiko du eredu dualean.

Izena-emateko epea zabalik dago. Ikasturtea irailaren 21ean hasiko da.

Zure enpresan ingeniariak behar dituzu? Eskatu hemen behar duzun profila.

Hainbat jatorri geografikotatik etorritako ikasle-langile bat har dezakezu, zure enpresaren erritmora moldatu da eta neurrira egokitzeko, ikasten duen bitartean.

WEDM prozesuaren optimizaziorantz hurbilketa, datu kopuru ugarien analitikan eta esperimentazioan oinarrituta.

WEDM prozesuaren optimizaziorantz hurbilketa, datu kopuru ugarien analitikan eta esperimentazioan oinarrituta.

IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Aintzane Conde irakaslea, bere doktoretza-tesiaren defentsan, epaimahaikide eta tesiaren zuzendaritzarekin.

Aintzane Conde Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako irakasleak elektrohigaduraren eremuko bere doktoretza-tesia defendatu du.

Jarri harremanetan
Idazkaritza birtuala

gaur.jpg

Mahoodle

mahoodle.jpg

Erreklamazioak / Iradokizunak

Formularioa

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa
Ziurtagiriak / Kolaboratzaileak
Kalitatearen Kudeaketa ziurtagiria daukagu. Aenor web gunera joan
Ingurumenaren Kudeaketa ziurtagiria daukagu. Aenor web gunera joan
Euskadiko EFQM ziurtagiria daukagu. EFQM web orrira joan
OHSAS 18001 ziurtagiria daukagu. Aenor web gunera joan
Bikain Euskararen Kalitate ziurtagiria daukagu. Bikain web gunera joan
CESI: frantziako Goi Mailako Ikasketa Industrialen Ikastetxe Sarea. Bere web gunera joan
EHU-UPV